AMO/Akatsak

Librezale.eustik
(AMO-akatsak(e)tik birzuzenduta)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Publikatu aurretik hemen dago ikusgai: http://remora.stage.mozilla.com/eu/firefox/

Topatutako akatsak:

  • Hiztegien orrietan (Firefox, Thunderbird, etabar ...) lehen esaldia ezezkoan dago eta baiezkoan izan beharko litzateke.
    • Zuzenduta.--3ARRANO 23:27, 5 May 2007 (CEST)
  • Hedapenen orrietan extensions agertzen da hedapenak agertu beharko litekeen lekuan.
  • Gaien orrietan themes agertzen da gaiak agertu beharko litekeen lekuan.
  • Gehigarriak arakatu orria ingelesez dago.
  • Hedapenak arakatu orria ingelesez dago.
  • Themes kategoriaz arakatu orria ingelesez dago.
  • Bilaketa-motoreak orria ingelesez dago eta motore asko falta dira.
    • Kate hauek dinamikoki itzultzen dira baina webgune publikorako soilik. Gehienak itzulita dauden dagoeneko.--3ARRANO 23:27, 5 May 2007 (CEST)
  • Firefox-en plugin arruntenak orrian azalpenak ingelesez daude.
    • AMOko gehigarri bakoitzaren informazioa lokalizagarria den arren, egilearen esku dago informazio hori itzultzea beraz guk ezin dugu ezer egin.
  • "Firefox-en plugin arruntenak" > "Firefox-en plugin ohikoenak" utziko nuke
    • Zuzenduta.--3ARRANO 23:27, 5 May 2007 (CEST)
  • https://addons.mozilla.org/eu/firefox/recommended orrialdean:
    • "Ehundaka gehigarri erabilgarrirekin edonorentzat zerbait dago hemen. Hasteko hemen duzu erabilien zerrenda bat. Goza ezazu!" > "Ehundaka gehigarri erabilgarrirekin denentzat dago zerbait. Hasteko hemen duzu gehien erabilien zerrenda bat. Gozatu!" utziko nuke.
      • Denentzat jarri beharrean guztiontzat jarriko nuke nik. Arkaitz (zure erantzuna hemen utzi) 09:29, 2 May 2007 (CEST)
        • Zuek proposatutako aldaketez gain "gehien erabilien zerrenda" beharrean "gehien erabiltzen direnen zerrenda" jarri dut, uste baitut hobeto ulertzen dela horrela.--3ARRANO 23:27, 5 May 2007 (CEST)
  • https://addons.mozilla.org/eu/firefox/ orrialdean:
    • "Gure Gehigarri gogokoenak batzuen zerrenda duzu hasteko, behean bereizitakoak barne." > "Gehigarri gogokoenak zerrenda duzu hasteko, behean bereizitakoak barne." (Pentsatzen dut "Gehigarri gogokoenak" katea bereizita itzultzen dela)
      • Zuzenduta.--3ARRANO 23:27, 5 May 2007 (CEST)
  • Orrialde nagusian:
  • "Gehigarriek XXX hedatzen dute, zure nabigazio esperientzia pertsonaliza(tu) dezazun. Begirada bat eman eta XXX zurea egin."
    • Nik dakidala ez dago akatsik hemen. Sor dezazun (eta ez, Euskaltzaindiak dioenez, sortu dezazun) -> Pertsonaliza dezazun (eta ez pertsonalizatu dezazun). Biak ere ondo egongo dira, baina hau behintzat bat.
      • Hain zuzen horregatik jarri dut parentesi artean, kendu egin behar delako, ez jarri.--Julen 11:54, 1 May 2007 (CEST)
        • Barkatu, gaizki ikusi dut... Zuzenduta dago orain.--3ARRANO 23:27, 5 May 2007 (CEST)
    • Honekin lotuta, zurea egin ez dakit egokia den. Nik hobeto ikusten dut zure egin, artikulurik gabe. – Arkaitz (zure erantzuna hemen utzi) 09:29, 2 May 2007 (CEST)
      • Zuzenduta.--3ARRANO 23:27, 5 May 2007 (CEST)
  • Hizkuntzen menuan (behean kutxa batetan dagoena) ez dago Euskara hautatzeko modurik :! pi 11:29, 3 May 2007 (CEST)
    • Izan ere euskarazko bertsioa oraindik ez da guztiz publikoa, baina eskatu diet publikatzeko eta hurrengo tiradan euskara menuan jarriko dute.
  • Instalatzeko botoiarekin arazoak zeuden, baina hori ere aldatu dut.--3ARRANO 23:27, 5 May 2007 (CEST)