A.2. Helbidetegien zuhaitza

Librezale.eus(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Debian GNU/Linux eragileak oinarritzat Fitxategi sistemen hierarkiaren estandarra hartzen du, helbidetegi eta izenei dagokienean. Estandar honek erabiltzaile eta programei beharrezko fitxategi eta helbidetegien kokapen zehatza jakitea ahalbidetzen die. Erroko helbidetegia marra etzan (slash) batez adierazten da /. Erro honen barnean, Debian sistema guztiek ondoko helbidetegiok dituzte:

Helbidetegia Edukia bin Sistemarentzako ezinbesteko programak boot Programa abiarazleak darabiltzan fitxategiak dev Gailuen fitxategiak etc Sistemarenak soilik diren konfigurazio fitxategiak home Erabiltzaileen erroko helbidetegia lib Elkarbanatutako ezinbesteko liburutegiak eta nukleoaren moduluak mnt Sistema fitxategi baterako muntaia puntu iragankorra proc Sistemaren informazioa daukan helbidetegi birtuala root Kudeatzailearen helbidetegi pertsonala sbin Sistemarentzako ezinbesteko programak tmp Fitxategi iragankorrak usr Bigarren mailako hierarkia var Etengabe aldatzen diren datuak opt Instalatutako aplikazio gehigarrien helbidetegia

Jarraian datorrena helbidetegi eta partizioen inguruko ohar garrantzitsuen zerrenda bat da.

* Erroko partizioak / fisikoki beti eduki behar ditu /etc, /bin, /sbin, /lib eta /dev partizioak, edo ezinezkoa
  izango da sistema abiaraztea. Erroko partizio batentzako 100 MB nahikoa izan ohi dira, baina aldaketak egon
  daitezke sistemari eman behar zaion erabileraren araberan.
* /usr: erabiltzaile guztientzako programak (/usr/bin), liburutegiak (/usr/lib), laguntza gaiak (/usr/share/doc),
  etab., helbidetegi honetan daude. Toki gehien behar duen zatia da honakoa. Gutxienez diskaren 500 MB zati honi
  ezar zeniezazkioke. Bilduma gehiago instalatu nahi badituzu, partizio honen neurria handitu beharko duzu.
* /home: erabiltzaile orok bere datuak helbidetegi honen azpihelbidetegi batean sartuko ditu. Azken honen neurria
  sistemaren erabiltzaile kopuruaren eta hauen helbidetegietan gordeko diren fitxategien araberan aldatuko da.
  Zure asmoak kontuan hartuta, erabiltzaileko gutxi gora-behera 100 MB gorde beharko zenituzke, betiere neurri
 hau zure beharretara egokituz.
* /var: etengabeko aldaketak jasaten dituzten datu guztiak, hala nola albiste artikuluak, eskutitz elektronikoak,
  webguneak, bildumatze sistemaren cachea, etab. helbidetegi honetan barneratuak izango dira. Helbidetegi honen
  neurria zure konputagailuaren erabileraren arabera aldatuko da, baina erabiltzaile gehienentzako sistema
  instalatzeko darabilen tresna izango da gakoa. Debianek eskaintzen dizkizun programa guztien instalaketa osoa
  egiteko asmoa baduzu, eta dena aldi batean, gainera, /var helbidetegiarentzako 2 edo 3 GB uztea nahikoa izango
  da, edo hala beharko luke. Sistema zatika instalatu behar baduzu ( hau da, lehenik zerbitzu eta utilitateak,
  ondoren testu sorgailuak, gero ingurune grafikoa,...), 300 - 500 MB egokitu beharko dizkiozu /vari. Sistema
  egonkor bat izan behar bada, berritze asko izanen ez dituena, 30 edo 40 MB /varen nahikoa izango dira.
* /tmp: programa batek datu iragankor bat sortzean /tmp helbidetegian sartu ohi da. 20-50 MB nahikoa izaten dira.