2024-09-14 asanblada
Noiz: 2024-09-14
Non: Durangoko Landako eskolaren bilera gela
Nortzuk: Dabid, MikelIP, Aldatsa, Gorkaazk, Xalba, Alex, Ainhoa, mikelgs eta Ander (bertsozalea)
Edukiak
- 1 Aurkezpen pertsonalak egin dira borobilean
- 2 Librezale taldearen azalpena
- 3 Kontseiluaren gonbita
- 4 Euskararen Aholku Batzordea
- 5 PHP eguneraketak (blogaren eta sare sozialen martxa falta)
- 6 Diru kontuen egoera
- 7 Posta-zerrendaren balioa, txat gelak... zenbat eta zertarako...
- 8 Librezale taldean gazteen erreleboa egon dadin eta emakumeen presentzia egon dadin bermatzeko ideiak edo plangintza(k)
- 9 Librezaleren funtzioa edo asmoak datozen hilabeteetan
- 10 Software librearen erabilera sustatzea udal zerbitzuetan.
- 11 EAEko hezkuntza sailari HeL taldeak egindako eskaerak, administrazioaren egungo jarrera...
- 12 Nextcloud itzulpenaz zenbait ohar
- 13 https://hackmeeting.org/ dago laster, Oreretako Gaztaño auzoan.
Aurkezpen pertsonalak egin dira borobilean
Librezale taldearen azalpena
Kontseiluaren gonbita
Gonbidatu gintuzten, Gorka Azkaratek erantzun zien zoritxarrez ezin genuela astean zehar parte hartu. Gorka Julio egon da eta galdetuko zaio ea zer moduz joan zen.
Euskararen Aholku Batzordea
Bertan behera gelditu da Batzordea legealdia amaitu delako eta ez dakigu berriz eratuko den. Orain artekoan, besteak beste, Ander, Gorka Julio eta Igor Leturia egon dira.
Laburpen gisa: Batzorde honetan pertsona solteek parte hartzen dute (elkarte estrategikoetako kideak biltzen dituzte, baina ez ordezkari gisa). Azpi-batzordeetako bat gai digitalena da eta Anderrek hori ezagutu du. Hiru hilean behin bilera bat EAEko hiriburuetan (astean zehar eta lan orduetan). Egindako lan bat izan da Udal guztiek bete beharreko euskara plana lantzea eta arlo digitalean software librea izan behar duela agertzen da.
PHP eguneraketak (blogaren eta sare sozialen martxa falta)
Mikel Olasagastirekin kontaktatzeko beharra daukagu.
Oso geldirik daukagu Wordpress eta dinamizatu egin nahi da. Komunikazio lantaldea berrartu nahi dugula aipatu da. Adibidez, software baten ezaugarri berri bati buruz abuztuan egon da polemika eta Librezalek argitaratu zezakeen zerbait horri buruz. Debatea sortu da eta aipatu da Librezale heterogeneoa dela, iritzi edo dogmak (jendeak zer pentsatu behar lukeen) ez genuke argitaratu behar blogean, baina bai informazioa. Iritziak eman daitezke baina Librezaleko kide gisa sinatuta, ez Librezale gisa.
Komunikazio lan tresnen inguruan online bilera bat egiteko deialdia egingo dugu.
Diru kontuen egoera
Blogaren eguneraketez gain, diru gastua ere badauka berak. Ez zaiola axola ordaintzea aipatu izan du, baina Laboralean daukagun kontuak dirua ematen dio banketxeari eta ez dauka zentzurik. Ander da beste titularra eta kontu hori ezabatzeko aukera aipatu du (baina biek sinatu behar dute kontua ixteko). Beste banku batean (Fiare edo halakoren bat) sortu liteke kontu korrontea. Aldatsak zerbitzariaren mantenuan laguntzeko prest dagoela esan du.
Posta-zerrendaren balioa, txat gelak... zenbat eta zertarako...
Bi tresnen abantailak, desabantailak eta funtzioak bereizi dira. Matrix hobetsi behar genuke, zubi bot-ek ez dute beti ondo funtzionatzen.
Librezale taldean gazteen erreleboa egon dadin eta emakumeen presentzia egon dadin bermatzeko ideiak edo plangintza(k)
Blogean alternatiben argitalpen sinpleak egin litezke (Telegram beharrean Matrix protokoloa badagoela, adibidez) eta jende berriarengana iristeko baliagarria litzateke, lehen hurbilketarako.
Euskaratze kanpainatxoak ere antolatu litezke. Zein plataformaren bidez erabaki behar (Weblate modukoak errazago hasiberrientzat). Euskaratze kanpainaren barrenean aipatu zen berpiztea "hilabeteko proiektua"ren ideia. Itzulpen tutoratuak ere egin litezke: hasiberriak -eskarmentua duenak emandako azalpenen ondoren- proposatutako kateak itzultzea eta beteranoak errepasatzea haren lana.
Wikian dagoen antolamendua antolatzeko auzolanak.
Emakumeen partaidetzarekin (Marta G. Francoren Las redes son nuestras irakurtzeko proposamena egin da). Talde feminista bati zuzenean laguntza eskatzeko ideia ere aipatu da. Sozializazio desberdinak direla eta emakumeentzat zailtasun gehiago egoten da gizonak nagusi diren bilera batean parte hartzeko. Gizonek badute zer ikasia, emakumeek agentzia...
Librezaleren funtzioa edo asmoak datozen hilabeteetan
Mac-en prozesu historikoari buruzko argitalpen bat blogean; gailuak euskaraz jartzeko kanpaina bat... eta horrelako gai batzuk aipatu dira bileran zehar. Ea posta-zerrendan norbaitek ekarpen gehiago egiten duen.
Software librearen erabilera sustatzea udal zerbitzuetan.
Teorian software librearen alde dauden alderdiek gobernaturiko Udaletan software librera migraziorik ez da egoten. Pasaiako adibide eredugarria aipatu da eta pertsona konpetente eta inplikatu batek duen eragin positiboa.
Udal mailan Common Voice moduko sustapenak egin daitezke.
Tabakaleran ordenagailu guztiek Linux daukate (eta teknikariak pozik), liburutegietan etab. egingarria litzateke.
Politikariek baino, langile eta teknikoek dute eragin handiagoa, bai arrakastan zein porrotean, teknikoetan dago gakoa. (gainera legealdiekin kargu politikoek arnas luzerik ez).
Hezkuntzan Librezale dagoen bezala, Udaletan Librezale foroa posible litzatekeen hausnartu dugu.
Lurralde historiko mailan:
- BizkaiTIC guztia azpi-kontratatzen duen munstroa da.
- IZFE dago Gipuzkoan eta, asko espero ezin den arren, KDE gustuko izan zuten une batean. Baina gero Izenpe eta horrelakoren bat KDEn ez dabilena atera dutenez, benetako apusturik ez.
- Araban eta Nafarroan ez dago ezer, guztia azpi-kontratatzen da.
- Frantziar estatuaren geoestrategia aipatu da eta Simona Leviren Digitalización Democrática liburua gomendatu da amaieran.
EAEko hezkuntza sailari HeL taldeak egindako eskaerak, administrazioaren egungo jarrera...
Lehen aurkakotasuna adierazten zen, baina diskurtsoa zaintzen dabiltza. Kataluniako plataforma digitala ikustera hurbildu etab. orain Iradi proiektu pilotuarekin dabiltza EAEn... EAEko hezkuntza legean besteak beste pasarte hau proposatu zuen Hezkuntza Librezalek eta legeak bildu ():
Digitalizazio etikoa eta arduratsua. Pertsonen aukera-berdintasuna, pribatutasunerako duten eskubidea eta ahalduntze digitala bermatuz, zeina, ezinbestean, bitarteko teknologiko auditagarri, berrerabilgarri, libre eta gardenak erabiliz soilik lortu baitaiteke, eta tresna digitalen integrazio pedagogikorako esparru batean oinarrituta egin beharko baita. (17/2023 LEGEA, abenduaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzarena. (3. art.))
Bestetik parlamentuan Google Suite eta beste multinazionalen plataformak erabiltzea ikasle eta irakasleen pribatutasunerako arriskutsuak zirela adierazi zen. Irailaren 6an Javi Alfaro, Eder Etxebarria eta ikastoletako beste ordezkari batzuk Asier Aranbarri Urzelairekin -EJko Berrikuntza Sozialaren Zuzendariarekin bildu ziren Ikastetxeetako ordenagailuak birgaitu eta berrerabiltzeko proiektu bat aurkezteko eta software librearen erabilera sustatzeko. Azkenik EH Bilduk eskatu berri du ikastetxeetan Linux erabiltzea (erantzunaren zain)
Alde juridikotik min egin liteke interroperabilitatearen legea betetzen ez denean (zerbait ezin bada egin Ubuntu erabiliz, adibidez). Hezkuntza legean ere esaldi oso garbia omen dago software librearen alde egin behar dela (noizko ez da zehazten).
Nextcloud itzulpenaz zenbait ohar
Galiziatik harremanetan jarri zen Miguel Bouzada itzultzailea esanez EAEko jaurlaritzatik harremanetan jarriak zirela beraiekin (Librebit enpresako Carlos etab) eta agian diru bat egongo zela Nextclouden euskaraketarako. Mikelgs-k elkarrizketa bat abiatu zuen posta-zerrendan, adostuz ahal baldin bazen EAEko diru publikoa jasotzea, software libreren bateko garatzaileei ematea. Baina galiziarrekin komunikazioa ez da kalitatezkoa izan, hilabeteetako isiluneak eta sentsazio arraroak izan ditu Mikelek (itzulpenen boluntariotza beharrean beste eskema batekin dabiltza, "euskal itzultzaileekin" harremana dutela esaten ote dabiltzan kezka...). Beraz Mikelek asanbladan azaldu du ez dela inolako dirurik jaso eta gai hori itxitzat eman nahi duela.
Bestalde, Nextclouden itzulpena nahiko mantso egiten ari dira (mikelgs, thadah, alexgabi...) eta abisu eman da norbaitek lagundu nahi badu onuragarria litzatekeela. Akatsak ikusten direnean bai, Librezale txat gelan abisatu eta mikelgs-k zuzenketak azkar egiteko aukera badauka.
https://hackmeeting.org/ dago laster, Oreretako Gaztaño auzoan.
"Nodo" ugari egongo dira eta programazioa laster argitaratuko dute.