2013-07-13 batzarreko akta
Librezale.eustik
Bilbon, 2013eko uztailaren 13an.
Bilera ospatu aurretik gai ordena prestatu genuen.
Edukiak
Bilerara etorriak
Asier (Assar), Julen, Ander Elortondo, Mikel Iturbe, Txopi, Mikel (Hey_neken), Ibon Idoiaga, Ander, Dooteo, Alexander Gabilondo, Osoitz.
Moderatzaile rola esleitu
Mikel eta Txopik moderatzaile lana hartu eta Mikelek akta hartuko du.
Erabakiak eta aktak
Erabakiak orain arte bezala adostasunez lortuko direla espero da eta bertan erabakitakoak aurrera ateratzen saiatuko gara.
EuskalGNU
- EuskalGNU desagertu da
- Kudeatzen zituen proiektuen zerrenda. Zeintzuk har ditzakegu gure gain? LibreOffice/OpenOffice, GNOME?, KDE?, Inkscape?, Scribus?... zein egoeran dauden ezagutzea
- Urtetan zehar pilatutako hizkuntza-baliabideak partekatzea/argitaratzea
- Kide zirenak lokalizazioan segitzeko asmorik? Librezaleren bultzadak lagun lezake
- Bila dezakegu EuskalGNUren urtetako lanaren errekonozimendu publikoa egitea?
EuskalGNUren egoera
- Dooteo EuskalGNUko kideak elkartearen egoeraren berri eman du
- Taldeko kide guztiak lanpetuta daude eta ezin ekarpen berririk egin. Dooteo da aktibo dagoen bakarra. Elkarteak bakar-lanerako ez du zentzurik.
- Proiektu handiak eta gehiegi ditu beregain EuskalGNUk: LibreOffice, OOo, GNOME eta ingurukoak, KDE
- Asmoa komunitatearen esku ustea da
- Pidgin-ekin esperientzia txarrak izan dira eta beldurra azaldu da
- Egindako lanen datuak:
- OOo-1.0 500.000-600.000 hitz izan ziren
- OOo Apachera pasatzean itzulpenak galdu dira
- Gipuzkoako aldundiak emandako diru laguntzekin 400000-500000 hitz inguru egiten ziren proiektuko
- OOo-1.0 500.000-600.000 hitz izan ziren
- Urte guzti hauetan EuskalGNUk bildutako material guztia pasatzen zaigu
- Zerbitzarira igoko ditugu eta interesgarriak diren baliabideak estekatu
Ebazpenak
- Librezalek proiektu guztien koordinazio plaza izan behar du. Honek ez du esan nahi itzulpenak Librezalek egingo dituela, baino umezurtz utzi beharrean gure bidez bideratu beharko lirateke proiektu guztiak.
- EuskalGNUko kide ohiak gonbidatzea Librezalen parte hartu dezaten
- euskalgnu.org librezale.org helbidera berbideratzeko aukera dagoen aztertuko da
- EuskalGNUren proiektuak Librezalepean antolatzean blogean EuskalGNUren lana goraipatzen artikulu bat idatzi eta proiektuen egoeren berri emango da
- Proiektuen inguruan
- Wikian sarrera bat egingo zaie bakoitzari
- Posta zerrendan aipatuko da banan banan zein egoeratan geratuko diren
- Blogean egoeraren berri emango da
Librezale
- Proiektuen egoerari errepasoa: Mozilla, WordPress, XFCE, VLC?, Android...
- Baliabideen balantzea (webgunea, bloga, wikia, foroa, Pootle...). Hobetu daitezkeen gauzak. Botea, diru-kontuak, domeinua (puntuEUS)
- Estilo-liburua. Bukatuko al dugu?
Estilo liburua
- Mikel Iturbek lana bere gain duela gogoratzen du eta amaitzeko konpromisoa hartzen du
Proiektuak
- Mozilla
- Firefox Julenek mantentzen du.
- Laguntza eskertuko luke
- Ibaiek webguneak itzultzen ditu
- Thunderbird txopik eramateko eskua altxa du. Proiektua ez da Firefox bezain beste eguneratzen eta lan gutxiago beharko luke
- FirefoxOS: Julen ibili da lanean eta guztiz euskaratua dago
- Estrategikoa ikusten da mugikorretarako SO irekiena delako
- Euskeraketa ekartzea operadore bakoitzak aztertzen du
- Aukera dago, agian, noizbait, mugikor bat lortzeko itzulpenetan laguntzeko
- Firefox Julenek mantentzen du.
- VLC
- Amaitu dira VLCko arazoak eta Julenek ezin du jarraitu arduradun bezala
- Itzulpenak derrigorrez Julenek bideratu behar ditu oraingoz garatzaileek ez dutelako beste biderik onartuko
- WordPress
- 3.5.2 amaitzeko kate gutxi falta dira
- Librezalen wordpress berri bat instalatuko da probak egiteko
- Clementine: Mikel Iturbek ez du iada erabiltzen beraz ez dago eguneraketarik
- Fedoraren: Itzulpenak pixkanaka aurrera doaz
- Android
- Android maratoia burutu berri da, oraindik lan asko dago egiteko
- Itzulpenak sistema ofizialean sartzen ez badira frustrazio handia sortu dezakeela ikusten da
- Besteak: Wikian eguneratu beharko lirateke
- Hainbat itzulpen txiki burutzean blogean sarrera bat sortzea proposatzen da
Baliabideak
- Webguneko portadako kaxa soziala ez dabil. Twitterrek APIa aldatu du. Kodea aldatu beharko genuke.
- Foroak ez du erabilpen askorik. Portadan bultzada bat ematea planteatzen da baino baita ixteko aukera.
- Softcat-en katalanizadorea moldatzea aztertzen da
- Librezale.eus erostea onartzen da. 2014an izango da beraz berriz galdetuko da datak gerturatzean.
- Sare sozialak bultzatu beharko lirateke.
- Sare sozial ezberdinen erabilera handiagoa egin beharko genukeela eta ondorioz pasahitza eskatzen duenari emango zaio.
- Gure lanaren bisibilitatea emateko biderik zabalena da egun
- Blog-ean gehiago idazteko aukera egonez gero idaztea ideia ona dela ondorioztatzen da
Proposamenak
- Julenek ditugun .po fitxategietan bilaketa burutzeko zerbitzu bat garatzea planteatzen du. Motorea egina dago eta frontend bat beharko luke.