2004-06-05 asanbladaren laburpena
Librezale III asanbladaren laburpena
Librezalek asteburu honetan egin du bere III asanblada, eta bertan hauek erabaki edo berretsi ziren etorkizunera begira.
Gure lehentasuna Euskara da, eta hau bultzatzen dugu informatikaren eremuan soft librearen bidez.
Software librea itzultzen jarraituko dugu. Komunikazioa eta hezkuntza indartuko ditugu.
Librezale ez da itzulpen zerbitzu bat, euskaltzale libreen bilgune bat da, beraz itzultzaileen esku geratzen da zer nola eta noiz itzuli.
Itzulpen proiektuek zeregin periferikoak biltzen saiatuko gara eta prozesu horretan laguntzen (Garatzaileekin kontaktuan jarri,prozesuaren komunikazioa...)
Bestalde proiektuei beharrezko azpiegitura eskeiniko zaie. (Norberak moldatzeko moduko txoko bat webean, foroak, komunikazio zerbitzua...)
Horretarako emango ditugun lehen urratsak hauek dira:
- Webgunea TikiWiki-ra migratu
- Itzultzailearen NolaDemontrea prestatu
Erabiltzaileei begira jada euskaraz erabili daitekena bultzatzeko Librezalek ahalegin berezia egingo du komunikazio eta hezkuntza arloetan.
Horretarako hurregoekin hasiko gara:
- NolaDemontre zure ordenagailua Euskaraz (Sistema eragile guztietarako)
- Konpilazio CDa erregularki sortu eta zabaldu
Erabileraren helburua lortzeko Komunikazio esparrua gure webgunetik eta teknozaleen zirkuloetatik haratago zabalduko dugu. Horretarako:
- Komunikazio batzordea bersortu. Musutruk lan egiten dutenen ahotsa ozen
entzun dadin.
- Hitz askatasunaren eta euskararen etsaien medioak ere erabiliko ditugu
batzuetan zentsuratuko gaituztela badakigu ere.
- Pegatak: Librezale.org - Euskara Askatuta. Hemen euskaraz (intel), ...
Asanbladak 3 hilabetean behin egitea erabaki zen ere.