2003-09-20 asanbladako akta

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Oharra: artikulu hau hemendik aterata dago: http://www.librezale.eus/foroa/viewtopic.php?id=428

IZAERA

Denboraz larri genbiltzan eta gaiak nahi beste tratatzeko aukerarik ez genuen izan, talde irekia dela nabaritzen da eta librezaleko kideen artean helburu komunak badaude ere, kide batzuk helburu batzuei besteei baino garrantzi gehiago ematen diote. Hau ez da larritzekoa helburu hoiek bateragarriak direla uste dugulako eta horretarako ahalegina egingo dugu.

Librezaleren azken helburua informatika alorrean ere libre eta euskaraz bizi ahal izatea da, eta horretarako hurrengo lehentasunak ezartzen ditugu:

LEHENTASUNAK

  • Software librea bultzatu: Librezale kideen gehiengoak berezko helburu gisa ikusten dugu pisuzko arrazoi ezberdin ugari medio (gizarte justizia, euskalzaletasuna, eta abar luze bat).
  • Software Euskalduna bultzatu: Gure herrian gure hizkuntzan bizitzeko eskubide osoa dugulako.

Aurreko bi helburuen ondorioa garbia da: Guretzat balio handiagoa du librea eta euskalduna den zerbait, soilik librea edo soilik euskalduna den beste ezer baino. Horrek ez du esan nahi azken hauek baliogabetzen ditugunik.

  • Gizarteratzea: Gure asmoa ez da elite bat sortzea, baizik eta gizartearen onerako den lan bat egitea, gure azken helburua (informatikan ere libre eta euskaraz aritzea) soilik guretzat lortzearekin ez gara konformatzen, hori inguratzen gaituen gizarteari zabaldu nahi diogu, zentzu horretan beste (azpi)lehentasun batzuk markatu beharra ere ikusten dugu:
    • Plataforma aniztasuna lehenestu: Guretzat balio gehiago du GNU/Linux, Windows eta Mac erabiltzaileentzat erabilgarria den zerbait soilik talde itxi batentzat erabilgarria dena baino, eta balio gehiago du aurreko irizpideak betez publiko zabal batera heltzen dena kolektibo txiki batera heltzen dena baino.
    • Estandar irekiak bultzatu: Aukera teknologikoen gainetik baliabideak guztiontzat erabilgarriak izan behar dira, eta guztiok erabiltzeko aukera izan dezagun estandar irekien erabilera ezinbestekoa da.

Aurreko helburuak lortze bidean urrats sendoak eman nahi ditugu eta egindako lana etorkizunean ere baliogarria izatea nahi dugu, hau erabakian hartzera begira irizpide bat izan behar du ere.

LAN ILDOAK

Aurreko helburuak betetzeko Librezalek hurengo lan ildoak jorratuko ditu:

Lehen bi helburuei dagokiola:

  • Soft libre eta euskalduna sortu.
  • Soft libre erdalduna euskaratu:
    • Programen lokalizazioari aurrera ekin nahi zaio
    • Lokalizazioari laguntzeko baliabideak sortu nahi ditugu
  • Soft euskaldun propietarioa liberatu: (Osoitzen batzar osteko proposamena)

Gizarteratze lanari dagokiola:

  • Komunitate bat sortu (Foroa indartu, berriak "marrapunto" estiloan)
  • Sortutako baliabideak medio guztien bidez gizartera hurbiltzeko ahaleginak egin. (Cdak, ekitaldiak,...)


PROIEKTUAK

Azken helburu gisa GNU/Linux banaketa euskaraz ikustea planteatu zen, gustokoenak: Debian edo X-evian. Euskaraz zer dagoen biltzea ere beharrezkoa ikusten zen.

Behar propioak asetzeko proiektuak ere lehentasuna dute (Librezalek talde gisa erabilitakoak). Publiko zabal batera heltzeko gaitasuna duten proiektuak ere lehentasuna dute.

Irizpide guztiak biltzeko asmoz, eta nork zer egiten duen jakiteko datu base bat sortzea proposatu zen. Bertan Debian pakete guztiak agertuko ziren, euskaraz dagoen edo itzultze bidean dagoen, nork daraman proiektua aurerra... bestalde Windows edo Mac OS Xrako dauden ere jarriko litzateke. Zenbat eta plataforma gehiagotan egon paketeak "puntu" gehiago litzuke. Zerrenda hau bidea markatzeko erabiliko dugu. Dena dela inork proiektu bat aurrera eramateko gogoa badu lehentasunak saltatuz onargarria da. Euskaraz dauden beste proiektu libreak ere bertan sartu daitezke Debianetik kanpo badaude ere.

LDP-eu proiektua zabalago egitea proposatzen da. Ez soilik linuxi buruzko dokumentazio gune gisa eratzea da helburua. Wikia sistema egokia ikusten da.

Itzulpen lana errazteko EuskalGNUrekin itzulpen memoriak batzea erabaki zen. Estilo liburu bat egitea ere.


Software CDa: Gara egunkariaren bidez banatzeko aukera omen dago. Euskaraz dagoen soft libre guztia sartzen saiatuko ginateke, plataforma guztietarako. Oso garrantzitsua: Instalazio argibide errezak.


Gizarteratzeari begira:

  • Hack3ñan parte hartuko dugu: Soft librea eta euskara hitzaldia EuskalGNUrekin batera eta mahainguruan parte hartu.
  • UEU Soft librearen mintegiaren antolakuntzarako laguntza behar zezaketela aipatu zen. UEUrekin hitzegitea komeni da.
  • Kafe antzokian Kafehacking bat muntatzea proposatu zen (Install party...)
  • Durangon, liburu azokarekin batera Kalehacking bat egitea proposatu zen.



AZPIEGITURA

  • Zerbitzaria bere mugetara heltzen ari zen, eta konponbidea jarri zaio.
   - Trafiko muga ez gainditzeko, behin proiektu bat ofiziala dela jatorrizko webgunera apuntatu.
   - CVS bat eta fitxategi handiak kudeatzeko tresnen beharra ikusten zen. EuskalGNUk martxoan izango duen zerbitzarian lekua eskeini digu
  • Posta Zerrenda
    • Bat gutxi zela ikusten zen (trafiko handia, gaiak liatuta). Beste bat sortzeko aukera dagoenez librezale_librezale.org sortzen da
    • librezale_librezale.org itxia izango da eta artxiboak ikusteko partaidea izan behar da.
    • Helburu gisa proiektuko posta zerrenda bat izatea proposatu da, baina orain ez dago horretarako aukera
    • EuskalGNUren Itzulpena posta zerrenda erabiliko da itzulpen zalantzak argitzeko.
    • Ez ahaztu foroa badugula.
  • Web gunea
    • Web arduradunak lan ezinhobea egin du orain arte eta sistema berdinarekin jarraitzea erabaki zen
    • Apur bat liosoa zela aipatu zen. Proposamen zehatzak Iboni pasatzea erabaki zen.
    • Wiki bat sortuko da. Momentuz dokumentazioari begira.


ARLO EKONOMIKOA

  • Orain arte bezala Zuharren mezenazgoarekin jarraitzea erabaki zen zerbitzaria ordaintzeko
  • Bestelako beharrei aurre egiteko merchandisinga egitea proposatu zen
  • Soft Libredun CDak saltzea proposatu zen
  • Botea jartzea ere aipatu zen
  • Kontu korronte bat sortzea aipatu zen


ONARTU GABEKO PROPOSAMENAK

  • Finanziazioari begira erakunde bihurtzea eta Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzen dinamikan sartzea eztabaidatu zen. Bide horri ez ekitea erabaki zen.