2003-06-07 sorrera bilera

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Oharra: artikulu hau hemendik aterata dago: http://www.librezale.eus foroa/viewtopic.php?id=273

Larunbata goiz eguzkitsu batean informatika eta hizkuntzaren inguruan hitz egiteko taberna batean sartzeko kapaza den munstrorik badago herri honetan, eta horietako bost batu ginen Morga tabernan.

Mundua tiranoen atzaparretatik askatu, edo Aitorren hizkuntza zaharra salbatuko dugun ez dakit, baina gogo faltagatik ez da izango behintzat

Lan gogoa zegoenez filosofia gutxi eta lan prozesua zehaztu eta gero ardura banaketara ekin genion berehala.

Hona Morga Tabernan erabakitakoak:


Mozilla Euskaratzeko Lantaldea Sortzeko Bilera

Bilbon, Alde Zaharreko Morga Tabernan, 2003ko ekainaren 7an

Parte Hartzaileak: Kurtsik, McPatu, Osoitz, Pi, Teodorico Gasteizkoa


Ardura nagusiak / Arduradunak

Web orrialdea, Foroa eta Posta Zerrenda

  • Arduraduna: McPatu
  • Parte-Hartzen: Osoitz

Koordinazio Orokorra eta Itzulpenak (Mezuak/menuak, laguntza, dokumentazioa)

  • Arduraduna: Osoitz
  • Parte-Hartzen: DENAK

Azterketa Teknikoak eta Instaladoreak plataforma ezberdinetarako

  • Arduraduna: Kurtsik
  • Parte-Hartzen: Osoitz, McPatu, Pi

Kanpo Harremanak (Promozioa, Lagunen zerrenda, Beste taldeekin harremanak)

  • Arduraduna: Pi
  • Parte-Hartzen:

Zuzenketa Linguistikoak

  • Arduraduna: Teodorico
  • Parte-Hartzen: Kurtsik


Tresnak

Komunikaziorako

  • Webgunea
  • Foroa
  • Posta Zerrenda

Itzulpenerako

  • Mozilla Translator
  • Hiztegi publikoak
    • Euskalterm
    • Gnome Euskaraz
    • Morris
    • Koldo Mitxelena (Kurtsik ... Argitu)
  • EHU informatika estilo liburua (Lortu behar da)


ARDUREN ZEHAZTAPENA

WEB Orrialdea

  • Hizkuntz Paketeen bertsio guztiak agertu behar dira (azkena eta aurrekoak)
  • Instalatzeko argibideak
  • Arazoak konpontzeko argibideak
  • Support --> FOROA
  • Formularioa ePosta sartzeko... bertsio berrien abisua jasotzeko
  • Lantaldean parte hartzeko eskaera eta formularioa/lotura
  • Itzultzeko baliabideak
    • Lana egiteko
    • Posta Zerrenda (irekia, irakurtzeko soilik --> web artxiboa)
  • Mozilla Itzulpenaren historia
    • zer egin den
    • zein da orain funtzionatzeko era
    • etorkizunera begira
  • Banerra eskuragarri --> euskalbanerren apuntatu
  • Domeinua: www.librezale.org/mozilla (www.librezale.org/mozilla/ -en redirekzio bat egin)
  • Zuharrek erosiko du domeinua eta orrialdeen hosting-a eramaten jarraituko du (baita foroa eta posta zerrenda ere)
  • Loturak euskaraz edo euskaratzen ari den proiektu ezberdinen webgunetara

Itzulpena eta Koordinazioa

Azpiardurak

  • Lanaren Koordinazioa
  • Itzulpena
  • Itzulpenaren integrazioa
  • Zuzenketa
  • Ofizialtasun irizpideak


LAN SISTEMA

  • Guztiok tresnen bertsio berdinekin lan egingo dugu, eta Mozillaren bertsio berdinaren gainean.
  • Koordinatzaileari itzultzeko fitxategi bat eskatzen zaio. Fitxategi hori pertsona horrek itzuliko du
  • Itzulpenean Zalantzarik sortzen bada
  1. Eztabaida sortu foroan
  2. Bozketa ireki beharrezkoa bada
  • Itzulpena bukatzean Koordinatzaileari bueltatu pakete osoan integratu dezan.
  • Zuzentzaileek itzulpenaren egokitasuna eta homogeneotasuna zaindu beharko lukete.
  • Dena itzulita dagoenean Koordinatzaileak azterketa teknikoa egiteko paketea sortzen du.
  • Itzulpen Ofiziala izateko irizpideak betetzen dituela egiaztatu eta gero koordinatzaileak Mozilla.org-era igortzen du.


Azterketa Teknikoa

Sistema guztietan: Arazo teknikorik ematen duen frogatu. Unix sistematan baimen kontuak zaindu.

Azterketa teknikoaren arduradunak:

  • Linux: Pi
  • BSD: Kurtsik
  • Windows XP: Osoitz
  • Windows 98: McPatu
  • Mac OS X: Osoitz


Instalatzaileak sortzeko:

  • Windows: McPatu
  • Linux:; Pi
  • Mac OS X: Osoitz


Kanpo Harremanak

Helburua: Proiektuaren berri eman.

Bestelako ekimen batzuei:

Soft Libre erabiltzaileak

  • Metabolik (eta sortzen ari diren beste HackLab-ak)
  • BilboWireless (eta abar)
  • Glub
  • Ghost
  • ...

Internet erabiltzaileak:

  • Internet&Euskadi

Posta Zerrendak

  • Soft librea
  • Diaspora
  • Euskalmatika

Web

  • IndyMedia
  • Sustatu
  • CyberEuskadi
  • Jalgi
  • Aurki

Paperezko Klasikoak

  • Argia
  • Egunero / Berria
  • Gara
  • ...

Irratiak

  • Irratia.com
  • Bilbo hiria
  • Bizkaia Irratia
  • Euskadi irratia
  • Hala Bedi
  • "Oierren proiektua" (McPatu)

Instituzioak:

  • Eusko Jaurlaritza
  • Foru Aldundiak
  • Unibertsitateak
  • UEMA

Euskalgintza

  • Kontseilua
  • Euskal Herrian Euskaraz
  • AEK
  • Habe
  • Ikastolak
  • UEU

Elkarteak:

  • Mozilla.org
  • Euskaltel

Beste batzuk:

  • Euskal Party
    • Hitzaldia
    • Pegatak
  • Hiriburuetako Jaietan
    • Pegatak
    • Kartelak


Helburua: Emaitza zabaltzeko medioak

  • Euskaltelek banatzen duen CDa


Finantziazioa

  • Diru Laguntza Publikoa
  • Botea
  • Esponsorizazioa (Zuhar, Euskaltel, ...)


Beste Apunte Batzuk

  • Egindako itzulpenak daukaten balioa ez galdu
  • -> euskararen Korpusa osatu (Euskalterm, Ikastolak, ...)


ETORKIZUNERAKO

Tresna bat garatzea itzulpenak jende askoren artean errazteko

  • Mozillaren itzulpena errazteko zuzenduta, baina edozein aplikazio itzultzeko ikuspegiarekin
  • Web orrialde baten bitarteko itzulpenak "esaldika"
  • Bozketak
  • Erabiltzaileak baimena ezberdinekin (Arduraduna, Itzultzaile, bisitari, baimen hierarkia)


OHAR OSO GARRANTZITSUA

Ardurak bileran agertu ginenen artean banatu genituen, ardura guztiek arduradun bat izan zezaten. Karguak orain mahaiaren gainean daude parte hartu nahi dutenen eskura.