Twitter euskeraz erabili nahi badugu Dick Costolori eskatu eta itzultzeko zai egon edo bestela Blackberry bat erosi beste aukerarik geratzen ez zaigun garai hauetan, Identi.ca euskeraz erabiltzeko aukera daukagu azkenean. Evan Prodromou, Identi.cako sortzailearen mezu batek jakinaren gainean jartzen gintuen atzo.
identi.ca‘’ etiketadun bidalketak
Identi.ca orain euskeraz
2012-04-20Librezale Twitter eta Identi.ca sare sozialetan
2010-11-14Hemendik aurrera Librezalen argitaratzen diren azken berriak Twitter eta Identi.ca sare sozialetan jarraitzeko aukera dago.
Software Librearen eta euskararen atmosferatik eta baita informatikaren eremu zabalagotik ere azken albisteen berri izateko aukera zuzena eskaini nahi dugu. Honekin batera, jende gehiagok Librezale taldearen jarduna ezagutzea eta jendearekin loturak egitea bilatzen dugu.
Sare sozial hauetan bazaude, jarrai gaitzazu:
Librezalek Gwibber itzultzen lagundu du
2010-07-24Gwibber sare sozialetan aritzeko erabiltzen den aplikazioa da, GNOMErako bereziki prestatua, GTK erabiliz garatu baita. Momentuz Twitter, Identi.ca, StatusNet, Facebook, Flickr, Digg, FriendFeed eta Qaiku sareak onartzen ditu.
(gehiago…)