ahotsa‘’ etiketadun bidalketak

Euskarazko erantzun sinpleak ulertzea

2020-06-23

Common Voice proiektua aurrera doa eta euskarak, beste 120 hizkuntzekin batera, hizketaren ezagutza librea bultzatzeko baliabide eta tresnak lortzeko ekimen honetan parte hartzen du. Gure hizkuntza txikia eta zaharra omen da, baina Librezaleko kideok euskarak baduela zer esana eta teknologia berrien alorrean munduko hizkuntza handi eta indartsuenen parean egoteko gaitasuna ere baduela uste dugu. Horren froga da Common Voice proiektuan esparru zehatzerako lehen atala sortu dela eta euskarak horretan ere parte hartzen duela. (gehiago…)

Auzolan digitala abian da

2019-04-01

Euskararen aldeko maratoirik ezagunena eta handiena hastear dago, Korrika! Apirilaren 4tik 14ra euskararen herria zeharkatu du eta Librezaleko kideok ere, nola ez, kirol zapatilak jantzi eta beste milaka lagun euskaltzalerekin batera korrika egingo dugu. Horretaz gain, euskal hiztunen laguntza behar duen beste maratoi berri batean ere parte hartuko dugu. Ekimen berri hau apirilaren 9an hasiko da ofizialki, dagoeneko hainbat pertsona laguntzen hasiak badira ere. Maratoi honetan parte hartzeko baina, etxeko txapinak soinean dituzula parte har dezakezu! (gehiago…)