[Librezale] Discourse baten alde
Thadah D. Denyse
thadahdenyse a bildua protonmail.com
Ost, Abu 13, 11:49:25, CEST 2025
Aupa Mikel,
Ni ere guztiz ados nago. Posta-zerrendan norbaitek nire erabiltzaile izena eta nire izen legala erlazionatu zituen, inolako baimenik gabe. Erraza da egitea bai, baina nahiago dut biak batera ez egotea, eta orain hor dago denentzat ikusgai, eta pribatutasun arazo bat bezala ikusten dut. Egia da lehen ez zela arazo hain garrantzitsua eta ez nuela pribatutasuna kontuan hartzen orain egiten dudan bezala, eta ziur nago bi edo hiru bilaketekin erlazioa egin dezakezula, baina mezu horrek oparituta uzten du.
Gainera, dagoeneko ez dut nire izen legala erabiltzen eskatzen didaten lekuetan baino, eta niretzat garrantzitsua da identitate digitala eta izen legala bereizita mantentzea. Izan ere, biak lotzeak nire segurtasun pertsonalerako arriskuak ekar ditzake, eta ez naiz eroso sentitzen hori publiko egitearekin.
Horregatik, ados nago proposamenarekin.
Ondo izan,
Thadah D. Denyse
El miércoles, 13 de agosto de 2025 a las 10:18, Porrumentzio | RiseUp , Librezale-en bidez <librezale a bildua librezale.eus> escribió:
> Ni ados, Mikel. Ni behintzat ohituago nago foroetara zerrendetara baino.
>
> 25/8/13 09:21(e)an, Mikel , Librezale-en bidez igorleak idatzi zuen:
>
>> Kaixo, guztioi:
>>
>> Duela gutxi ezagutu dut Discourse softwarea. [Delta Chat](https://support.delta.chat/) proiektuak eta [Fedicat](https://agora.fedi.cat/) jendeak foro plataforma berbera erabiltzen zutela ikustean ohartu nintzen Discourse badela zerbait.
>>
>> Sarritan komentatu izan dut ez zaidala gustatzen Librezaleren funtzionamendua posta-zerrendaren bidez izatea. Garai batean hau zen zegoena, eta oraindik ere erabili daiteke, baina ez da aukerarik onena. Ez da oso intuitiboa ikasteko. Gainera, Librezale kanpoko jendeak talde honi idatzi nahi dionean, librezale a bildua librezale.eus helbidea ikusi eta email arrunt gisa idazten du bertara... baina kontziente izan gabe mezu hori interneten publiko egongo dela! Adibidez, bere telefonoa esaten zuen mezu bat irakurri nuen duela aste batzuk. Nik neuk ere, hemengo elkarrizketetan parte hartzen hasi nintzenean, ez nekien mezuak irekiak zirela. Ez zitzaidan sentsazioa gustatu.
>>
>> Hala ere, mezu hau ez dut posta-zerrendaren kontra edo hori erabiltzeari uzteko proposatuz idatzi nahi. Discourse bat jartzearen alde baizik. Aipatu ditudan aspektuen aldean abantailak dauzka: errazago ikasten da erabiltzen, publikoa dela garbi dago hasieratik, kanpoko jendea errazago iritsi daiteke irakurtzera edo are parte hartzera...
>>
>> Zer iruditzen zaizue? Gogorik edo indarrik ez badago, arazorik ez, baina niri interesgarria iruditzen zait.
>>
>> Mikelgs
>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.eus
>>
>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20250813/e9912edc/attachment.htm>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago