[Librezale] Discourse baten alde

gorkaazkarate a bildua ni.eus gorkaazkarate a bildua ni.eus
Ast, Abu 14, 17:48:38, CEST 2025


2025-08-13 09:21 egunean, Mikel , Librezale-en bidez-(e)k idatzi du:
> Kaixo, guztioi:
> 
> Duela gutxi ezagutu dut Discourse softwarea. Delta Chat [1] proiektuak
> eta Fedicat [2] jendeak foro plataforma berbera erabiltzen zutela
> ikustean ohartu nintzen Discourse badela zerbait.
> 
> Sarritan komentatu izan dut ez zaidala gustatzen Librezaleren
> funtzionamendua posta-zerrendaren bidez izatea. Garai batean hau zen
> zegoena, eta oraindik ere erabili daiteke, baina ez da aukerarik
> onena. Ez da oso intuitiboa ikasteko. Gainera, Librezale kanpoko
> jendeak talde honi idatzi nahi dionean, librezale a bildua librezale.eus
> helbidea ikusi eta email arrunt gisa idazten du bertara... baina
> kontziente izan gabe mezu hori interneten publiko egongo dela!
> Adibidez, bere telefonoa esaten zuen mezu bat irakurri nuen duela aste
> batzuk. Nik neuk ere, hemengo elkarrizketetan parte hartzen hasi
> nintzenean, ez nekien mezuak irekiak zirela. Ez zitzaidan sentsazioa
> gustatu.
> 
> Hala ere, mezu hau ez dut posta-zerrendaren kontra edo hori
> erabiltzeari uzteko proposatuz idatzi nahi. Discourse bat jartzearen
> alde baizik. Aipatu ditudan aspektuen aldean abantailak dauzka:
> errazago ikasten da erabiltzen, publikoa dela garbi dago hasieratik,
> kanpoko jendea errazago iritsi daiteke irakurtzera edo are parte
> hartzera...
> 
> Zer iruditzen zaizue? Gogorik edo indarrik ez badago, arazorik ez,
> baina niri interesgarria iruditzen zait.
> 
> Mikelgs
> 




Kaixo, guztioi:
Mikelgs-ek idatzi du:
>> jendeak talde honi idatzi nahi dionean, librezale a bildua librezale.eus
>> helbidea ikusi eta email arrunt gisa idazten du bertara... baina
>> kontziente izan gabe mezu hori interneten publiko egongo dela!

Abisu bat gehitu dut hemen: 
https://librezale.eus/wiki/Komunikazio-tresnak

Beste nonbait ere jarri beharko abisu hori?

Mikelgs-ek idatzi du:
>> [...] Discourse bat jartzearen
>> alde baizik. Aipatu ditudan aspektuen aldean abantailak dauzka:
> errazago ikasten da erabiltzen, publikoa dela garbi dago hasieratik,
> kanpoko jendea errazago iritsi daiteke irakurtzera edo are parte
> hartzera...

Ez dut ezagutzen Discourse, ez dut inoiz erabili.

Ze abantaila ikusten diozu orain dagoen Matrix-Telegram horrekin 
alderatuta?
Beste foro bat zabaltzea ez da izango nekagarri-arriskutsu?

Problema bat: oraingoz Discourse ez dago euskaraz, (baina baten bat hasi 
da lokalizazio horretan lanean): 
https://discourse.crowdin.com/discourse/eu

Discourse hori Librezale taldeak bere gain hartu beharko lituzkeen 
proiektuen artean zerrendatuta dago, aspalditik: 
https://librezale.eus/wiki/Hutsuneak_euskarazko_software_librean#Zerbitzarirako_tresnak

Nire iritzia: Librezale taldeak Discourse barneko komunikaziorako 
adoptatu baino lehenago, Discourse euskaraz lokalizatu beharko luke. 
Boluntariorik?

Goraintzi guztioi!






Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago