[Librezale] Discourse baten alde
Porrumentzio | RiseUp
porrumentzio a bildua riseup.net
Ost, Abu 13, 10:12:09, CEST 2025
Ni ados, Mikel. Ni behintzat ohituago nago foroetara zerrendetara baino.
25/8/13 09:21(e)an, Mikel , Librezale-en bidez igorleak idatzi zuen:
> Kaixo, guztioi:
>
> Duela gutxi ezagutu dut Discourse softwarea. Delta Chat
> <https://support.delta.chat/> proiektuak eta Fedicat
> <https://agora.fedi.cat/> jendeak foro plataforma berbera erabiltzen
> zutela ikustean ohartu nintzen Discourse badela zerbait.
> Sarritan komentatu izan dut ez zaidala gustatzen Librezaleren
> funtzionamendua posta-zerrendaren bidez izatea. Garai batean hau zen
> zegoena, eta oraindik ere erabili daiteke, baina ez da aukerarik
> onena. Ez da oso intuitiboa ikasteko. Gainera, Librezale kanpoko
> jendeak talde honi idatzi nahi dionean, librezale a bildua librezale.eus
> helbidea ikusi eta email arrunt gisa idazten du bertara... baina
> kontziente izan gabe mezu hori interneten publiko egongo dela!
> Adibidez, bere telefonoa esaten zuen mezu bat irakurri nuen duela aste
> batzuk. Nik neuk ere, hemengo elkarrizketetan parte hartzen hasi
> nintzenean, ez nekien mezuak irekiak zirela. Ez zitzaidan sentsazioa
> gustatu.
> Hala ere, mezu hau ez dut posta-zerrendaren kontra edo hori
> erabiltzeari uzteko proposatuz idatzi nahi. Discourse bat jartzearen
> alde baizik. Aipatu ditudan aspektuen aldean abantailak dauzka:
> errazago ikasten da erabiltzen, publikoa dela garbi dago hasieratik,
> kanpoko jendea errazago iritsi daiteke irakurtzera edo are parte
> hartzera...
> Zer iruditzen zaizue? Gogorik edo indarrik ez badago, arazorik ez,
> baina niri interesgarria iruditzen zait.
> Mikelgs
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20250813/5ca398b7/attachment.htm>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago