Aupa Mikel,

Ni ere guztiz ados nago. Posta-zerrendan norbaitek nire erabiltzaile izena eta nire izen legala erlazionatu zituen, inolako baimenik gabe. Erraza da egitea bai, baina nahiago dut biak batera ez egotea, eta orain hor dago denentzat ikusgai, eta pribatutasun arazo bat bezala ikusten dut. Egia da lehen ez zela arazo hain garrantzitsua eta ez nuela
pribatutasuna kontuan hartzen orain egiten dudan bezala, eta ziur nago
bi edo hiru bilaketekin erlazioa egin dezakezula, baina mezu horrek
oparituta uzten du.

Gainera, dagoeneko ez dut nire izen legala erabiltzen eskatzen didaten lekuetan baino, eta niretzat garrantzitsua da identitate digitala eta izen legala bereizita mantentzea. Izan ere, biak lotzeak nire segurtasun pertsonalerako arriskuak ekar ditzake, eta ez naiz eroso sentitzen hori publiko egitearekin.

Horregatik, ados nago proposamenarekin.

Ondo izan,
Thadah D. Denyse

El miércoles, 13 de agosto de 2025 a las 10:18, Porrumentzio | RiseUp , Librezale-en bidez <librezale@librezale.eus> escribió:

Ni ados, Mikel. Ni behintzat ohituago nago foroetara zerrendetara
baino.

25/8/13 09:21(e)an, Mikel ,
Librezale-en bidez igorleak idatzi zuen:

Kaixo,
guztioi:

Duela gutxi ezagutu dut Discourse softwarea. Delta
Chat proiektuak eta Fedicat jendeak foro plataforma
berbera erabiltzen zutela ikustean ohartu nintzen Discourse
badela zerbait.

Sarritan
komentatu izan dut ez zaidala gustatzen Librezaleren
funtzionamendua posta-zerrendaren bidez izatea. Garai batean hau
zen zegoena, eta oraindik ere erabili daiteke, baina ez da
aukerarik onena. Ez da oso intuitiboa ikasteko. Gainera,
Librezale kanpoko jendeak talde honi idatzi nahi dionean, librezale@librezale.eus
helbidea ikusi eta email arrunt gisa idazten du bertara... baina
kontziente izan gabe mezu hori interneten publiko egongo dela!
Adibidez, bere telefonoa esaten zuen mezu bat irakurri nuen
duela aste batzuk. Nik neuk ere, hemengo elkarrizketetan parte
hartzen hasi nintzenean, ez nekien mezuak irekiak zirela. Ez
zitzaidan sentsazioa gustatu.

Hala ere,
mezu hau ez dut posta-zerrendaren kontra edo hori erabiltzeari
uzteko proposatuz idatzi nahi. Discourse bat jartzearen alde
baizik. Aipatu ditudan aspektuen aldean abantailak dauzka:
errazago ikasten da erabiltzen, publikoa dela garbi dago
hasieratik, kanpoko jendea errazago iritsi daiteke irakurtzera
edo are parte hartzera...

Zer
iruditzen zaizue? Gogorik edo indarrik ez badago, arazorik ez,
baina niri interesgarria iruditzen zait.

Mikelgs

<fieldset class="moz-mime-attachment-header"></fieldset>

Librezale mailing list
Librezale@librezale.eus
https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale