<!DOCTYPE html>
<html>
<head>
<meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=UTF-8">
</head>
<body>
<p>Ni ados, Mikel. Ni behintzat ohituago nago foroetara zerrendetara
baino.</p>
<div class="moz-cite-prefix">25/8/13 09:21(e)an, Mikel ,
Librezale-en bidez igorleak idatzi zuen:<br>
</div>
<blockquote type="cite"
cite="mid:4881cf606e758cb278d240a4a82da649@ni.eus">
<meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=UTF-8">
<div class="pre"
style="margin: 0; padding: 0; font-family: monospace">Kaixo,
guztioi:<br>
<br>
Duela gutxi ezagutu dut Discourse softwarea. <a
href="https://support.delta.chat/" moz-do-not-send="true">Delta
Chat</a> proiektuak eta <a href="https://agora.fedi.cat/"
moz-do-not-send="true">Fedicat</a> jendeak foro plataforma
berbera erabiltzen zutela ikustean ohartu nintzen Discourse
badela zerbait.</div>
<div class="pre"
style="margin: 0; padding: 0; font-family: monospace"> </div>
<div class="pre"
style="margin: 0; padding: 0; font-family: monospace">Sarritan
komentatu izan dut ez zaidala gustatzen Librezaleren
funtzionamendua posta-zerrendaren bidez izatea. Garai batean hau
zen zegoena, eta oraindik ere erabili daiteke, baina ez da
aukerarik onena. Ez da oso intuitiboa ikasteko. Gainera,
Librezale kanpoko jendeak talde honi idatzi nahi dionean, <a
href="mailto:librezale@librezale.eus" moz-do-not-send="true"
class="moz-txt-link-freetext">librezale@librezale.eus</a>
helbidea ikusi eta email arrunt gisa idazten du bertara... baina
kontziente izan gabe mezu hori interneten publiko egongo dela!
Adibidez, bere telefonoa esaten zuen mezu bat irakurri nuen
duela aste batzuk. Nik neuk ere, hemengo elkarrizketetan parte
hartzen hasi nintzenean, ez nekien mezuak irekiak zirela. Ez
zitzaidan sentsazioa gustatu.</div>
<div class="pre"
style="margin: 0; padding: 0; font-family: monospace"> </div>
<div class="pre"
style="margin: 0; padding: 0; font-family: monospace">Hala ere,
mezu hau ez dut posta-zerrendaren kontra edo hori erabiltzeari
uzteko proposatuz idatzi nahi. Discourse bat jartzearen alde
baizik. Aipatu ditudan aspektuen aldean abantailak dauzka:
errazago ikasten da erabiltzen, publikoa dela garbi dago
hasieratik, kanpoko jendea errazago iritsi daiteke irakurtzera
edo are parte hartzera...</div>
<div class="pre"
style="margin: 0; padding: 0; font-family: monospace"> </div>
<div class="pre"
style="margin: 0; padding: 0; font-family: monospace">Zer
iruditzen zaizue? Gogorik edo indarrik ez badago, arazorik ez,
baina niri interesgarria iruditzen zait.</div>
<div class="pre"
style="margin: 0; padding: 0; font-family: monospace"> </div>
<div class="pre"
style="margin: 0; padding: 0; font-family: monospace">Mikelgs</div>
<br>
<fieldset class="moz-mime-attachment-header"></fieldset>
<pre wrap="" class="moz-quote-pre">_______________________________________________
Librezale mailing list
<a class="moz-txt-link-abbreviated" href="mailto:Librezale@librezale.eus">Librezale@librezale.eus</a>
<a class="moz-txt-link-freetext" href="https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale">https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale</a>
</pre>
</blockquote>
</body>
</html>