[Librezale] Discourse baten alde

mikelgs a bildua ni.eus mikelgs a bildua ni.eus
Ost, Abu 13, 09:21:20, CEST 2025


Kaixo, guztioi:

Duela gutxi ezagutu dut Discourse softwarea. Delta Chat [1] proiektuak 
eta Fedicat [2] jendeak foro plataforma berbera erabiltzen zutela 
ikustean ohartu nintzen Discourse badela zerbait.

Sarritan komentatu izan dut ez zaidala gustatzen Librezaleren 
funtzionamendua posta-zerrendaren bidez izatea. Garai batean hau zen 
zegoena, eta oraindik ere erabili daiteke, baina ez da aukerarik onena. 
Ez da oso intuitiboa ikasteko. Gainera, Librezale kanpoko jendeak talde 
honi idatzi nahi dionean, librezale a bildua librezale.eus helbidea ikusi eta 
email arrunt gisa idazten du bertara... baina kontziente izan gabe mezu 
hori interneten publiko egongo dela! Adibidez, bere telefonoa esaten 
zuen mezu bat irakurri nuen duela aste batzuk. Nik neuk ere, hemengo 
elkarrizketetan parte hartzen hasi nintzenean, ez nekien mezuak irekiak 
zirela. Ez zitzaidan sentsazioa gustatu.

Hala ere, mezu hau ez dut posta-zerrendaren kontra edo hori erabiltzeari 
uzteko proposatuz idatzi nahi. Discourse bat jartzearen alde baizik. 
Aipatu ditudan aspektuen aldean abantailak dauzka: errazago ikasten da 
erabiltzen, publikoa dela garbi dago hasieratik, kanpoko jendea errazago 
iritsi daiteke irakurtzera edo are parte hartzera...

Zer iruditzen zaizue? Gogorik edo indarrik ez badago, arazorik ez, baina 
niri interesgarria iruditzen zait.

Mikelgs

Links:
------
[1] https://support.delta.chat/
[2] https://agora.fedi.cat/
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20250813/670ce509/attachment.htm>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago