[Librezale] Gaitu proiektua, soinu teknikaria.

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
As, Urr 10, 19:49:33, CEST 2023


Kaixo, Pablo:

Niri pertsonalki ondo iruditzen zait, jendeari bere gailutik (edo 
zeurekin) grabazioak egiten lagundu. Gutako batzuk gure lagun, lankide, 
ikaskide eta abarrekin horrelakoak egin ditugu. Kasu batzuetan grabazio 
maratoiak ere egin ditugu. Informazio gehiago duzu 16 orrialdeko 
aurkezpenean edo 12 minutuko bideoan:
https://ikusimakusi.eus/2023/common-voice-proiektuaren-gakoak-eta-euskararen-bilakaera/

Begira hemen dagoen bideoa, agian inspiratuko zaitzake... (udalak 
antolatu zien eta Librezaleko kide bat ere han izan zen laguntzen)
https://ztbergara.eus/bergarraron-aletxoa-euskarazko-ahots-teknologiak-garatzeko-bidean/

Proposamen zehatzen bat baduzu bota ea posta-zerrenda honetan dauden bat 
edo batzuk animatzen diren. Gogoan izan Librezalen Matrix/Telegram txat 
bat ere badugula:
https://librezale.eus/wiki/Komunikazio-tresnak

Oharra: gogoratu zure emailak denok jaso ditzagun ez duzula nire 
helbidera idatzi behar, baizik eta Librezalenera: librezale a bildua librezale.eus

Animo eta ondo izan,
Txopi.

23/10/10 12:41(e)an, pablo buenozabalo igorleak idatzi zuen:
> Kaixo Txopi eta besteok,
> Mil esker zure erantzunagatik,
> Klaro, horretaz ez nintzen arduratu dena algoritmoekin dijoala.
> Okurritzen zait dehialdi bat egin daitekeela adibidez herriko kultur 
> etxetan jende helduentzako.
> Ondo egongo lirateke froga bat egitea edozein herri baten, heldu batzuk 
> ez badira joaten ni hurbildu nahiteke, tlnoakin edo nire tresnekin eta 
> gero pasa telefonora.
> Hau antolakuntza beharko luke, ez dakit zuek horretan sartzen zehate edo 
> ze ate jo besar diren.
> Hitz egiten goaz,
> Ahh ta bost axola publikoa izatea, hobe !
> 
> Besarkada !
> *Pablo Bueno*
> 609339399
> pbuenozabalo a bildua gmail.com <http://goog_1172737439>
> IMDB <https://www.imdb.com/name/nm0119257/>
> 
> 
> El mar, 3 oct 2023 a las 21:34, Txopi (<txopi a bildua ikusimakusi.eus>) escribió:
> 
>     23/10/3 11:20(e)an, pablo buenozabalo , Librezale-en bidez igorleak
>     idatzi zuen:> Kaixo, egunon !!
> 
>     Kaixo, Pablo!
> 
>       >
>       > Pablo da nire izena, Soinu teknikaria naiz zuzeneko grabaketak
>     egiteko,
>       > pelikuletan, dokumentaletan....
> 
>     Ederto, pozten naiz ezagutzeaz.
> 
>       >
>       > Oso interesgarria eta beharrezkoa iruditzen zait Gaitu proiektua.
>       > Aldi berean iruditzen zait agian jende asko kanpo geratuko dela,
>     lotsa
>       > gatik, adina gatik edo eta internet ez dutelako....Pena bat izango
>       > litzake ahots guzti haiek galtzea, batez ere jende helduena.
>       >
>       > Nire eskaintza da leku guztietara iristea nire mikrofono eta
>       > grabadorearekin.
> 
>     Eskaintza bikaina. Arazoa da Mozillak, grabazio fitxategi guztiek
>     propietate, ezaugarri eta kalitate baina berdinak dituztela ziurtatzeko
>     eta ikerlarien eta ikasketa automatikoko algoritmoen lana errazteko,
>     denak iturri berdinetik etortzea nahi duela. Hau da, grabazio guztiak
>     Common Voicen webgunean egiten direla.
> 
>     Beraz, zuk proposatu duzuna ez dago aurreikusita. Norberak egindako
>     audio fitxategiak eskuz igotzeko modurik ez dago.
> 
>     Baina zuk proposatutako bidetik, agian zure tablet edo smartphone
>     batekin joan zintezke jendearengana eta webgunean erregistratzen
>     lagundu
>     (pertsona bakoitzak gailu edo erabiltzaile desberdina erabiltzea komeni
>     da), grabazioak egiten lagundu, eta abar egin zenezake.
> 
>     Ziur nago teknologiarekin moldatzen ez diren helduek adibidez eskertuko
>     dizutela laguntza.
> 
>     Zer iruditzen?
> 
>       >
>       > Besterik ez
>       > Egun ona pasa.
>       > *Pablo Bueno*
>       > 609339399
>       > pbuenozabalo a bildua gmail.com <mailto:pbuenozabalo a bildua gmail.com>
>     <http://goog_1172737439 <http://goog_1172737439>>
>       > IMDB <https://www.imdb.com/name/nm0119257/
>     <https://www.imdb.com/name/nm0119257/>>
> 
>     Ondo izan,
>     Txopi.
> 
>     OHARRA: librezale a bildua librezale.eus helbidea posta-zerrenda publiko bat da.
>     Honek esan nahi du, 1) bertara bidalitako emailak Librezaleko kide
>     guztiek jasotzen dituztela, eta 2) mezu eta erantzun guztiak Interneten
>     ikusgarri daudela. Zuei axola ez badizu, guri ere ez; baina badaezpada
>     kontuan izan dezazuen.
> 


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago