[Librezale] Tabakalerako aurkezpena

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
As, Urr 3, 22:05:31, CEST 2023


Kaixo:

Jarraian, txatean partekatu ditugun esteka desberdinak kopiatuko ditut 
txatean ez daudenek jakiteko eta posta-zerrendako artxiboan gordeta gera 
daitezen:

Atzo Tabakalerako aurkezpena izan zen. Nik Common Voice azaldu nuen eta 
besteek Gaituri eta Common Voiceri buruz pixka bat nahasian. Aurkezpena 
hemen dago norbaitek nahi badu:
https://ikusimakusi.eus/pub/2023/20231002CommonVoiceGaitu.pdf
https://ikusimakusi.eus/pub/2023/20231002CommonVoiceGaitu.odp
Letra tipoak: Zilla Slab, LiberationSerif, LiberationSans, OpenSymbol, 
OpenSans.

Atzo bertan, sare sozialetan gaia aipatu zen. Adibidez hemen:
https://mastodon.eus/@iametza/111165780216786816

Hedabideetan ere aipamen batzuk aurkitu ditugu, atzo zein gaur:
- 
https://www.berria.eus/albisteak/233496/euskarazko-milaka-ahots-biltzeko-kanpaina-aurkeztu-dute-gaitu.htm
- 
https://www.argia.eus/albistea/teknologia-berrietarako-euskarazko-ahotsak-bilduko-ditu-gaitu-ekimenak?mtm_campaign=Fedibertsoa
- 
https://www.elcorreo.com/culturas/voces-euskaldunes-ensenaran-euskera-bases-datos-inteligencia-20231002184950-nt.html
- 
https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20231002/euskarazko-ahotsak-grabatzeko-kanpaina-hasi-dute-teknologiei-euskara-irakasteko

Common Voicen euskararen aktibitate maila begiratu dut eta batez beste 
egoten den mugimendurako oso aktibitate maila handia dago (ikusi irudia).

Pasa den astean Iametzaren "Hodeia ez da existitzen" podcastean 
elkarrizketa bat egin zidaten (aurrez aurrekoa) Common Voiceri buruz eta 
datorren astean edo hemen argitaratuko dela uste dut:
https://iametza.eus/hodeia-ez-da-existitzen/podcastak/

Bihar goizean Euskadi Irratiko "Egun on" saioan elkarrizketa egingo 
didate (Jitsi bitartez) eta urriaren 18an "Baipasa" saioan (telefonoz).

Gauza gehiago ere argitaratuko ziren azken orduetan eta datozenetan ere 
bat edo beste gehiago argitaratuko da, baina tira, ideia bat egiteko.

Ondo izan,
Txopi.
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: 2023-10-03 21-37-18.png
Mota: image/png
Tamaina: 7938 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20231003/ab4598f2/attachment.png>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago