[Librezale] Gaitu proiektua, soinu teknikaria.
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
As, Urr 3, 21:34:52, CEST 2023
23/10/3 11:20(e)an, pablo buenozabalo , Librezale-en bidez igorleak
idatzi zuen:> Kaixo, egunon !!
Kaixo, Pablo!
>
> Pablo da nire izena, Soinu teknikaria naiz zuzeneko grabaketak egiteko,
> pelikuletan, dokumentaletan....
Ederto, pozten naiz ezagutzeaz.
>
> Oso interesgarria eta beharrezkoa iruditzen zait Gaitu proiektua.
> Aldi berean iruditzen zait agian jende asko kanpo geratuko dela, lotsa
> gatik, adina gatik edo eta internet ez dutelako....Pena bat izango
> litzake ahots guzti haiek galtzea, batez ere jende helduena.
>
> Nire eskaintza da leku guztietara iristea nire mikrofono eta
> grabadorearekin.
Eskaintza bikaina. Arazoa da Mozillak, grabazio fitxategi guztiek
propietate, ezaugarri eta kalitate baina berdinak dituztela ziurtatzeko
eta ikerlarien eta ikasketa automatikoko algoritmoen lana errazteko,
denak iturri berdinetik etortzea nahi duela. Hau da, grabazio guztiak
Common Voicen webgunean egiten direla.
Beraz, zuk proposatu duzuna ez dago aurreikusita. Norberak egindako
audio fitxategiak eskuz igotzeko modurik ez dago.
Baina zuk proposatutako bidetik, agian zure tablet edo smartphone
batekin joan zintezke jendearengana eta webgunean erregistratzen lagundu
(pertsona bakoitzak gailu edo erabiltzaile desberdina erabiltzea komeni
da), grabazioak egiten lagundu, eta abar egin zenezake.
Ziur nago teknologiarekin moldatzen ez diren helduek adibidez eskertuko
dizutela laguntza.
Zer iruditzen?
>
> Besterik ez
> Egun ona pasa.
> *Pablo Bueno*
> 609339399
> pbuenozabalo a bildua gmail.com <http://goog_1172737439>
> IMDB <https://www.imdb.com/name/nm0119257/>
Ondo izan,
Txopi.
OHARRA: librezale a bildua librezale.eus helbidea posta-zerrenda publiko bat da.
Honek esan nahi du, 1) bertara bidalitako emailak Librezaleko kide
guztiek jasotzen dituztela, eta 2) mezu eta erantzun guztiak Interneten
ikusgarri daudela. Zuei axola ez badizu, guri ere ez; baina badaezpada
kontuan izan dezazuen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago