[Librezale] Librezalek lokalizatutako bideo jokoak (erantzuna)
Ander Elortondo
ander a bildua debagoiena.eus
Ost, Ira 14, 15:20:06, CEST 2022
22/9/13 16:47(e)an, Jose Mari Arriola , Librezale-en bidez igorleak
idatzi zuen:
> Arratsalde on, denoi:
> lokalizazioaren gaia oso garrantzitsua dela uste dut. Neuk ez dut
> ekarpenik egin, baina Hizkuntzalaritza Aplikatuaren barruan, ikasleak
> lokalizazio-lanetan jartzen ditut. Bereziki, azken urteetan
> bideojokoen arloak piztu du haien interesa. Jakina, ikasleek ez dute
> proiektu oso bat itzultzen zatiren bat baizik. Nolanahi ere, arloan
> dagoen materiala eta egitekoen artean lehentasunak ezartzeko
> dokumenturen bat partekatzea ondo legoke.
> Ondo izan eta laster arte.
> Jose Mari
>
Kaixo Jose mari:
Programa informatikoen itzulpenen inguruan baliabide asko dituzu
eskuragarri gure wikian:
https://librezale.eus/wiki/Itzultzaileak
Bestalde, jokoen inguruan gameerauntsia da erreferente euskaraz eta
bertan ere lanean dihardute hainbatek:
https://gamerauntsia.eus/jokoak/euskarazko-bideojokoak/
https://gamerauntsia.eus/terminologia/
Baliagarri izango zaizulakoan...
izan libre izan euskaldun!
Ander
> On Tue, 13 Sept 2022 at 16:35, Ander Elortondo , Librezale-en bidez
> <librezale a bildua librezale.eus> wrote:
>
> Kaixo:
>
> Lehenik eta behin barka erantzuna hain berandu ematea
> baina...(zuri negar egiteak ez du nire bizitza ez hobetu ez
> aldatuko) . Barka eragozpenik sortu badizu atzerapen honek.
>
> Aipatzen dituzunen artean...
> Supertuxkart da nik itzuli nuena seme-alabak txikiagoak zirenean,
> gutxienez pasa dira hamar urte. Ondoren transifex plataforman 12
> itzultzailek ekarpenak egin ditugula dio.
>
> Shattered pixel dungeon Osoitzek itzuli zuen eta azken bertsioak
> itzultzeke daude.
>
> Gure posta zerrendak Txopik zuen artikulu
> <https://gamerauntsia.eus/bloga/bideojokozaleak-bideojokoak-sortzen-kode-irekia/>
> hau gogora ekarri digu baina ziur irakurria duzula.
>
> Gurewikiaren android atalean
> <https://librezale.eus/wiki/AndroidEuskaraz> informazio gehiago
> ere badagoela ekarri du gogora Txopik.
>
> OpenTTD "Thadah D. Denyse" kideak itzulitakoa dela eta hori
> Gontzal Manuel Pujana Onaindia dela ere adierazi zigun.
>
> Ibai (ezagutuko duzu zeren aktiboa baita gameerauntsian) honela
> idatzi zigun:
>
> /Nik 3ARRANO garaian itzulitakoetatik uste dut bat dagoela
> oraindik eskuragarri euskaraz: Holotz's Castle./
>
> /Ez dakit webik duen ere (jokoan datorren helbidea dagoeneko ez da
> existitzen), baina Ubuntun erraz instala daiteke komando honekin:/
>
> /sudo apt install holotz-castle/
>
>
> Edonola Ibai, jakin badakit lotsatia dena (😜) eta papers eta
> beste hainbat itzuli dituela orain berak gogora ez ekarri arren.
>
> Orain bi urte bultzada eman nien itzultzeke zeuden KDE inguruneko
> hainbat jokori eta esango nuke gnome inguruneko joko ia denak
> euskaratuak daudela beraz linux sisteman asko dira euskaraz
> ditugunak, plataforma bakoitzak dozenaka jokas baitauka.
>
> Azken itzuli nituenak bomber eta Knights (xakea) esango nuke
> zirela.. ea inoiz tarterik daukadan berriz KDEn zerbait itzultzeko....
>
> Interesik gnome eta KDE jolas zerrendan? beharbada egin genezake
> zerrenda bat....
>
> izan libre izan euskaldun!
>
> Ander.
>
>
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20220914/77bef255/attachment.htm>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago