[Librezale] Librezalek lokalizatutako bideo jokoak (erantzuna)

Jose Mari Arriola jmarriola65 a bildua gmail.com
As, Ira 13, 16:47:54, CEST 2022


Arratsalde on, denoi:
lokalizazioaren gaia oso garrantzitsua dela uste dut. Neuk ez dut ekarpenik
egin, baina Hizkuntzalaritza Aplikatuaren barruan, ikasleak
lokalizazio-lanetan jartzen ditut. Bereziki, azken urteetan bideojokoen
arloak piztu du haien interesa. Jakina, ikasleek  ez dute proiektu oso bat
itzultzen zatiren bat baizik. Nolanahi ere, arloan dagoen materiala eta
egitekoen artean lehentasunak ezartzeko dokumenturen bat partekatzea ondo
legoke.
Ondo izan eta laster arte.
Jose Mari

On Tue, 13 Sept 2022 at 16:35, Ander Elortondo , Librezale-en bidez
<librezale a bildua librezale.eus> wrote:

> Kaixo:
>
> Lehenik eta behin barka erantzuna hain berandu ematea baina...(zuri negar
> egiteak ez du nire bizitza ez hobetu ez aldatuko) . Barka eragozpenik sortu
> badizu atzerapen honek.
>
> Aipatzen dituzunen artean...
>  Supertuxkart da nik itzuli nuena seme-alabak txikiagoak zirenean,
> gutxienez pasa dira hamar urte. Ondoren transifex plataforman 12
> itzultzailek ekarpenak egin ditugula dio.
>
> Shattered pixel dungeon Osoitzek itzuli zuen eta azken bertsioak
> itzultzeke daude.
>
> Gure posta zerrendak Txopik zuen artikulu
> <https://gamerauntsia.eus/bloga/bideojokozaleak-bideojokoak-sortzen-kode-irekia/>
> hau gogora ekarri digu baina ziur irakurria duzula.
>
> Gure wikiaren android atalean <https://librezale.eus/wiki/AndroidEuskaraz>
> informazio gehiago ere badagoela ekarri du gogora Txopik.
>
> OpenTTD "Thadah D. Denyse" kideak itzulitakoa dela eta hori Gontzal Manuel
> Pujana Onaindia dela ere adierazi zigun.
>
> Ibai (ezagutuko duzu zeren aktiboa baita gameerauntsian) honela idatzi
> zigun:
>
> *Nik 3ARRANO garaian itzulitakoetatik uste dut bat dagoela oraindik
> eskuragarri euskaraz: Holotz's Castle.*
>
> *Ez dakit webik duen ere (jokoan datorren helbidea dagoeneko ez da
> existitzen), baina Ubuntun erraz instala daiteke komando honekin:*
>
> *sudo apt install holotz-castle*
>
> Edonola Ibai, jakin badakit lotsatia dena (😜) eta papers eta beste
> hainbat itzuli dituela orain berak gogora ez ekarri arren.
>
> Orain bi urte bultzada eman nien itzultzeke zeuden KDE inguruneko hainbat
> jokori eta esango nuke gnome inguruneko joko ia denak euskaratuak daudela
> beraz linux sisteman asko dira euskaraz ditugunak, plataforma bakoitzak
> dozenaka jokas baitauka.
>
> Azken itzuli nituenak bomber eta Knights (xakea) esango nuke zirela.. ea
> inoiz tarterik daukadan berriz KDEn zerbait itzultzeko....
>
> Interesik gnome eta KDE jolas zerrendan? beharbada egin genezake zerrenda
> bat....
>
> izan libre izan euskaldun!
>
> Ander.
>
>
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20220913/a3a98544/attachment.htm>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago