[Librezale] Fwd: Librezaleek lokalizatutako bideojokoak

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Iga, Abu 28, 13:59:12, CEST 2022


Ander, txatean "Thadah D. Denyse" kideak erantzun zuen OpenTTD berak 
euskaratu zuela baina duela urte asko.

Pertsona hori hemen ikusi dudanagatik Gontzal Pujana da:
https://gist.github.com/Thadah?direction=asc

Gontzal Manuel Pujana Onaindia:
https://www.debian.org/international/l10n/po/eu

Erantzungo diezu zuk Librezalera idatzi digutenei?

Ondo izan,
Txopi.

22/8/22 17:49(e)an, Txopi , Librezale-en bidez igorleak idatzi zuen:
> Kaixo:
> 
> Gai honen inguruan, gogoan dut uztailean Librezaleko txatean galaipak 
> Game Erauntsiako batek idatzitako artikulu hau pasa zigula:
> https://gamerauntsia.eus/bloga/bideojokozaleak-bideojokoak-sortzen-kode-irekia/ 
> 
> 
> (lehen partea da, beste biak ez dira software libreari buruzkoak)
> 
> Artikulua bikaina zela eta eskerrak eman nituen. Horretaz gain, 
> GCompris, Mindset eta hemen aipatzen diren joko libreak ere egon 
> badaudela aipatu nuen txatean:
> https://librezale.eus/wiki/AndroidEuskaraz
> 
> Ez dakit iruzkin hori Maitane Jurguita eta Itziak Zorrari helduko 
> zitzaien. Beraz, epostaz berriz egitea komeniko litzatekeela uste dut.
> 
> Wikiko orrialde horretan "Shattered Pixel Dungeon" jolasa Osoitz 
> Elkorobarrutiak eta Aitor Kortinak euskaratua dela aipatzen da. Gogoan 
> dut duela urte batzuk Osoitzek euskaraketa hori txatean aipatu zuenean 
> eta bertako batzuk jokoa probatzen ibili zirenean.
> 
> Maitanek bere epostan aipatzen dituen beste 2 jokoei buruz (openttd eta 
> worms armaggedon) ez dut ideiarik ere. Gure wikian ez dira aipatzen. 
> Eposta hau bidali eta jarraian txatean galdetuko dut ea bertako 
> norbaitek horien inguruan zerbait dakien. Hala bada, norbaitek mezu hau 
> erantzungo du informazioa osatuz.
> 
> Ondo izan,
> Txopi.
> 
> 22/8/21 10:12(e)an, Ander Elortondo , Librezale-en bidez igorleak idatzi 
> zuen:
>> Mezu hau bidali dit Gamerauintsiko Maitanek.
>>
>> Egokiena hari honetan erantzunak pilatzea eta gero dena batera mezu 
>> baten bidaltzea ez?
>>
>> zer deritzozue?
>>
>> Ander
>>
>> ---------- Forwarded message ---------
>> Igorlea: *Maitane J* <mjunguitu a bildua gmail.com <mailto:mjunguitu a bildua gmail.com>>
>> Date: 2022 abu. 18, og. (18:55)
>> Subject: Librezaleek lokalizatutako bideojokoak
>> To: <ander a bildua elortondo.net <mailto:ander a bildua elortondo.net>>
>>
>> Librezaleko arduradun hori,
>>
>> Maitane Junguitu naiz, komunikazioan doktorea eta Game Erauntsiko 
>> kidea. Itziar Zorrakin ikerlariarekin batera euskarazko bideojokoen 
>> inguruko ikerketa bat burutzen ari naiz.
>>
>> Ikerketa honetarako euskarazko bideojokoen euskaraketak egin dituzten 
>> pertsona/elkarteen izenak biltzen ari gara.
>>
>> Jakin badakigu Librezale hainbat proiektutan ibili dela. Hori dela 
>> eta, jakin gura dugu zein proiektu diren horiek, arduradunaren izena 
>> edota itzultzaileen izenak eta proiektua hasi zen urtea.
>>
>> Esaterako, badakigu Supertux eta Supertuxkart, eta Shattered pixel 
>> dungeon itzulpena zuena dela osorik edo hein handi batean. Lan honen 
>> informaziorik duzue? (arduradunak, urtea).
>>
>> Bestalde, landu dituzuen bestelako jokoen inguruan galdetu nahi dizuegu.
>>
>> Besteak beste, gure katalogoan bi ditugu zeinetan itzultzaileak ez 
>> ditugu ezagutzen:
>>
>>   *      OpenTTD: https://translator.openttd.org/language/eu_ES
>>     <https://translator.openttd.org/language/eu_ES>
>>   *      Worms Armaggedon (Game Erauntsiaren webgunean informazioa
>>     jasota dago, baina iturria ez dugu finkatu, horretan ari gara)
>>
>> Hauen edo zuek itzulitako beste jokoen inguruko edozein informazio 
>> eskertuko dugu.
>>
>> Eskerrik asko,
>>
>> Maitane
>>
>> -- 
>> Maitane Junguitu Dronda
> 
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago