[Librezale] Fwd: Librezaleek lokalizatutako bideojokoak
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Al, Abu 22, 17:49:14, CEST 2022
Kaixo:
Gai honen inguruan, gogoan dut uztailean Librezaleko txatean galaipak
Game Erauntsiako batek idatzitako artikulu hau pasa zigula:
https://gamerauntsia.eus/bloga/bideojokozaleak-bideojokoak-sortzen-kode-irekia/
(lehen partea da, beste biak ez dira software libreari buruzkoak)
Artikulua bikaina zela eta eskerrak eman nituen. Horretaz gain,
GCompris, Mindset eta hemen aipatzen diren joko libreak ere egon
badaudela aipatu nuen txatean:
https://librezale.eus/wiki/AndroidEuskaraz
Ez dakit iruzkin hori Maitane Jurguita eta Itziak Zorrari helduko
zitzaien. Beraz, epostaz berriz egitea komeniko litzatekeela uste dut.
Wikiko orrialde horretan "Shattered Pixel Dungeon" jolasa Osoitz
Elkorobarrutiak eta Aitor Kortinak euskaratua dela aipatzen da. Gogoan
dut duela urte batzuk Osoitzek euskaraketa hori txatean aipatu zuenean
eta bertako batzuk jokoa probatzen ibili zirenean.
Maitanek bere epostan aipatzen dituen beste 2 jokoei buruz (openttd eta
worms armaggedon) ez dut ideiarik ere. Gure wikian ez dira aipatzen.
Eposta hau bidali eta jarraian txatean galdetuko dut ea bertako
norbaitek horien inguruan zerbait dakien. Hala bada, norbaitek mezu hau
erantzungo du informazioa osatuz.
Ondo izan,
Txopi.
22/8/21 10:12(e)an, Ander Elortondo , Librezale-en bidez igorleak idatzi
zuen:
> Mezu hau bidali dit Gamerauintsiko Maitanek.
>
> Egokiena hari honetan erantzunak pilatzea eta gero dena batera mezu
> baten bidaltzea ez?
>
> zer deritzozue?
>
> Ander
>
> ---------- Forwarded message ---------
> Igorlea: *Maitane J* <mjunguitu a bildua gmail.com <mailto:mjunguitu a bildua gmail.com>>
> Date: 2022 abu. 18, og. (18:55)
> Subject: Librezaleek lokalizatutako bideojokoak
> To: <ander a bildua elortondo.net <mailto:ander a bildua elortondo.net>>
>
> Librezaleko arduradun hori,
>
> Maitane Junguitu naiz, komunikazioan doktorea eta Game Erauntsiko kidea.
> Itziar Zorrakin ikerlariarekin batera euskarazko bideojokoen inguruko
> ikerketa bat burutzen ari naiz.
>
> Ikerketa honetarako euskarazko bideojokoen euskaraketak egin dituzten
> pertsona/elkarteen izenak biltzen ari gara.
>
> Jakin badakigu Librezale hainbat proiektutan ibili dela. Hori dela eta,
> jakin gura dugu zein proiektu diren horiek, arduradunaren izena edota
> itzultzaileen izenak eta proiektua hasi zen urtea.
>
> Esaterako, badakigu Supertux eta Supertuxkart, eta Shattered pixel
> dungeon itzulpena zuena dela osorik edo hein handi batean. Lan honen
> informaziorik duzue? (arduradunak, urtea).
>
> Bestalde, landu dituzuen bestelako jokoen inguruan galdetu nahi dizuegu.
>
> Besteak beste, gure katalogoan bi ditugu zeinetan itzultzaileak ez
> ditugu ezagutzen:
>
> * OpenTTD: https://translator.openttd.org/language/eu_ES
> <https://translator.openttd.org/language/eu_ES>
> * Worms Armaggedon (Game Erauntsiaren webgunean informazioa
> jasota dago, baina iturria ez dugu finkatu, horretan ari gara)
>
> Hauen edo zuek itzulitako beste jokoen inguruko edozein informazio
> eskertuko dugu.
>
> Eskerrik asko,
>
> Maitane
>
> --
> Maitane Junguitu Dronda
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago