[Librezale] Fwd: Librezaleek lokalizatutako bideojokoak

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
Iga, Abu 28, 19:40:31, CEST 2022


22/8/21 10:12(e)an, Ander Elortondo , Librezale-en bidez igorleak idatzi 
zuen:
> Mezu hau bidali dit Gamerauintsiko Maitanek.
>
> Egokiena hari honetan erantzunak pilatzea eta gero dena batera mezu 
> baten bidaltzea ez?
>
> zer deritzozue?
>
> Ander
> Izan libre izan euskaldun!
>
>
> ---------- Forwarded message ---------
> Igorlea: *Maitane J* <mjunguitu a bildua gmail.com>
> Date: 2022 abu. 18, og. (18:55)
> Subject: Librezaleek lokalizatutako bideojokoak
> To: <ander a bildua elortondo.net>
>
>
> Librezaleko arduradun hori,
>
> Maitane Junguitu naiz, komunikazioan doktorea eta Game Erauntsiko 
> kidea. Itziar Zorrakin ikerlariarekin batera euskarazko bideojokoen 
> inguruko ikerketa bat burutzen ari naiz.
>
> Ikerketa honetarako euskarazko bideojokoen euskaraketak egin dituzten 
> pertsona/elkarteen izenak biltzen ari gara.
>
> Jakin badakigu Librezale hainbat proiektutan ibili dela. Hori dela 
> eta, jakin gura dugu zein proiektu diren horiek, arduradunaren izena 
> edota itzultzaileen izenak eta proiektua hasi zen urtea.
>
> Esaterako, badakigu Supertux eta Supertuxkart, eta Shattered pixel 
> dungeon itzulpena zuena dela osorik edo hein handi batean. Lan honen 
> informaziorik duzue? (arduradunak, urtea).
>
> Bestalde, landu dituzuen bestelako jokoen inguruan galdetu nahi dizuegu.
>
> Besteak beste, gure katalogoan bi ditugu zeinetan itzultzaileak ez 
> ditugu ezagutzen:
>
>   *     OpenTTD: https://translator.openttd.org/language/eu_ES
>   *     Worms Armaggedon (Game Erauntsiaren webgunean informazioa
>     jasota dago, baina iturria ez dugu finkatu, horretan ari gara)
>
> Hauen edo zuek itzulitako beste jokoen inguruko edozein informazio 
> eskertuko dugu.
>
> Eskerrik asko,
>
> Maitane
>
> -- 
> Maitane Junguitu Dronda
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale



Aupa!


Nik 3ARRANO garaian itzulitakoetatik uste dut bat dagoela oraindik 
eskuragarri euskaraz: Holotz's Castle


Ez dakit webik duen ere (jokoan datorren helbidea dagoeneko ez da 
existitzen), baina Ubuntun erraz instala daiteke komando honekin:

sudo apt install holotz-castle


Ondo izan,
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20220828/44947e26/attachment.htm>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago