[Librezale] Fwd: Librezaleek lokalizatutako bideojokoak
Ander Elortondo
ander a bildua elortondo.net
Iga, Abu 21, 10:12:07, CEST 2022
Mezu hau bidali dit Gamerauintsiko Maitanek.
Egokiena hari honetan erantzunak pilatzea eta gero dena batera mezu baten
bidaltzea ez?
zer deritzozue?
Ander
Izan libre izan euskaldun!
---------- Forwarded message ---------
Igorlea: Maitane J <mjunguitu a bildua gmail.com>
Date: 2022 abu. 18, og. (18:55)
Subject: Librezaleek lokalizatutako bideojokoak
To: <ander a bildua elortondo.net>
Librezaleko arduradun hori,
Maitane Junguitu naiz, komunikazioan doktorea eta Game Erauntsiko kidea.
Itziar Zorrakin ikerlariarekin batera euskarazko bideojokoen inguruko
ikerketa bat burutzen ari naiz.
Ikerketa honetarako euskarazko bideojokoen euskaraketak egin dituzten
pertsona/elkarteen izenak biltzen ari gara.
Jakin badakigu Librezale hainbat proiektutan ibili dela. Hori dela eta,
jakin gura dugu zein proiektu diren horiek, arduradunaren izena edota
itzultzaileen izenak eta proiektua hasi zen urtea.
Esaterako, badakigu Supertux eta Supertuxkart, eta Shattered pixel dungeon
itzulpena zuena dela osorik edo hein handi batean. Lan honen informaziorik
duzue? (arduradunak, urtea).
Bestalde, landu dituzuen bestelako jokoen inguruan galdetu nahi dizuegu.
Besteak beste, gure katalogoan bi ditugu zeinetan itzultzaileak ez ditugu
ezagutzen:
- OpenTTD: https://translator.openttd.org/language/eu_ES
- Worms Armaggedon (Game Erauntsiaren webgunean informazioa jasota
dago, baina iturria ez dugu finkatu, horretan ari gara)
Hauen edo zuek itzulitako beste jokoen inguruko edozein informazio
eskertuko dugu.
Eskerrik asko,
Maitane
--
Maitane Junguitu Dronda
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20220821/afc532cb/attachment.htm>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago