[Librezale] VLCren euskaraketaren mantenua
mikelgs a bildua ni.eus
mikelgs a bildua ni.eus
Or, Ira 10, 21:34:06, CEST 2021
Eskerrik asko orain arteko lanagatik Txopi, VLC asko erabiltzen dut. Ondo iruditzen zait erabakia.
2021(e)ko irailaren 10(a) 20:29:53 (CEST)-(e)an, "Txopi , Librezale-en bidez" <librezale a bildua librezale.eus>-(e)k hau idatzi zuen:
>21/8/31 19:07(e)an, Txopi , Librezale-en bidez igorleak idatzi zuen:
>> Kaixo:
>>
>> Julenek utzi zuenetik ni arduratu naiz VLC euskaratuta mantentzeaz,
>> baina azkenaldian denbora oso gutxi dut honetarako eta lekukoa
>pasatzea
>> hobe dela pentsatu dut:
>> https://librezale.eus/wiki/VLC
>>
>> Baliabide garrantzitsuena, "VLC 3.0", % 99an dago. Sistema eragile
>> batzuentzako beste baliabide txiki batzuk ere euskaratu nituen
>(osorik
>> edo kate garrantzitsuenak behintzat). Oraintxe bertan 24 kate
>> euskaratzea falta da eta proiektuari ondo etorriko litzaioke
>garbiketa
>> eta estandarizazio lan bat egitea, X. Aramendik euskaratu baitzuen
>> software hau eta txukunketa saio desberdinak egin baditut ere
>denboran
>> zehar, oraindik terminologia bitxia aurki daiteke han-hemenka.
>>
>> Oraintxe bertan ez dago premiazko lan askorik egiteko (akaso
>euskaratu
>> gabe dauden 24 kateak euskaratzea baino ez). Norbaitek hori egiteko
>bada
>> ere lekukoa hartzen badu, eskertuko diot.
>>
>> Animatzen da inor?
>>
>
>Kaixo:
>
>Inor animatzen ez dela dirudienez, wikian arduradun gabe utzi dut eta
>semaforo gorria jarri diot:
>https://librezale.eus/wiki/VLC
>
>OHARRA: noizbehinka Transifex proiektuan parte hartu nahi duten
>pertsonen eskariak heltzen direnez (Librezaleko kideak ez direnak),
>datozen eskariak onartu egingo ditut eta ea norbaitek lan txukuna
>egiten
>duen... Arriskutsua izan daiteke baina egoera honetan itzulpenean
>laguntzeko eskaririk jasoz gero onartu beharra dagoela uste dut.
>
>Ondo izan,
>Txopi.
>_______________________________________________
>Librezale mailing list
>Librezale a bildua librezale.eus
>https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
--
Nire Android gailutik bidalia, K-9 Mail erabiliz. Mesedez, barka ezazu nire laburtasuna.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20210910/f7da8844/attachment.htm>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago