<html><head></head><body>Eskerrik asko orain arteko lanagatik Txopi, VLC asko erabiltzen dut. Ondo iruditzen zait erabakia. <br><br><br><div class="gmail_quote">2021(e)ko irailaren 10(a) 20:29:53 (CEST)-(e)an, "Txopi , Librezale-en bidez" <librezale@librezale.eus>-(e)k hau idatzi zuen:<blockquote class="gmail_quote" style="margin: 0pt 0pt 0pt 0.8ex; border-left: 1px solid rgb(204, 204, 204); padding-left: 1ex;">
<pre class="k9mail">21/8/31 19:07(e)an, Txopi , Librezale-en bidez igorleak idatzi zuen:<br><blockquote class="gmail_quote" style="margin: 0pt 0pt 1ex 0.8ex; border-left: 1px solid #729fcf; padding-left: 1ex;">Kaixo:<br><br>Julenek utzi zuenetik ni arduratu naiz VLC euskaratuta mantentzeaz,<br>baina azkenaldian denbora oso gutxi dut honetarako eta lekukoa pasatzea<br>hobe dela pentsatu dut:<br><a href="https://librezale.eus/wiki/VLC">https://librezale.eus/wiki/VLC</a><br><br>Baliabide garrantzitsuena, "VLC 3.0", % 99an dago. Sistema eragile<br>batzuentzako beste baliabide txiki batzuk ere euskaratu nituen (osorik<br>edo kate garrantzitsuenak behintzat). Oraintxe bertan 24 kate<br>euskaratzea falta da eta proiektuari ondo etorriko litzaioke garbiketa<br>eta estandarizazio lan bat egitea, X. Aramendik euskaratu baitzuen<br>software hau eta txukunketa saio desberdinak egin baditut ere denboran<br>zehar, oraindik terminologia bitxia aurki daiteke han-hemenka.<br><br>Oraintxe bertan ez dago premiazko lan askorik egiteko (akaso euskaratu<br>gabe dauden 24 kateak euskaratzea baino ez). Norbaitek hori egiteko bada<br>ere lekukoa hartzen badu, eskertuko diot.<br><br>Animatzen da inor?<br><br></blockquote><br>Kaixo:<br><br>Inor animatzen ez dela dirudienez, wikian arduradun gabe utzi dut eta<br>semaforo gorria jarri diot:<br><a href="https://librezale.eus/wiki/VLC">https://librezale.eus/wiki/VLC</a><br><br>OHARRA: noizbehinka Transifex proiektuan parte hartu nahi duten<br>pertsonen eskariak heltzen direnez (Librezaleko kideak ez direnak),<br>datozen eskariak onartu egingo ditut eta ea norbaitek lan txukuna egiten<br>duen... Arriskutsua izan daiteke baina egoera honetan itzulpenean<br>laguntzeko eskaririk jasoz gero onartu beharra dagoela uste dut.<br><br>Ondo izan,<br>Txopi.<hr>Librezale mailing list<br>Librezale@librezale.eus<br><a href="https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale">https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale</a><br></pre></blockquote></div><br>-- <br>Nire Android gailutik bidalia, K-9 Mail erabiliz. Mesedez, barka ezazu nire laburtasuna.</body></html>