[Librezale] VLCren euskaraketaren mantenua
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Or, Ira 10, 20:29:53, CEST 2021
21/8/31 19:07(e)an, Txopi , Librezale-en bidez igorleak idatzi zuen:
> Kaixo:
>
> Julenek utzi zuenetik ni arduratu naiz VLC euskaratuta mantentzeaz,
> baina azkenaldian denbora oso gutxi dut honetarako eta lekukoa pasatzea
> hobe dela pentsatu dut:
> https://librezale.eus/wiki/VLC
>
> Baliabide garrantzitsuena, "VLC 3.0", % 99an dago. Sistema eragile
> batzuentzako beste baliabide txiki batzuk ere euskaratu nituen (osorik
> edo kate garrantzitsuenak behintzat). Oraintxe bertan 24 kate
> euskaratzea falta da eta proiektuari ondo etorriko litzaioke garbiketa
> eta estandarizazio lan bat egitea, X. Aramendik euskaratu baitzuen
> software hau eta txukunketa saio desberdinak egin baditut ere denboran
> zehar, oraindik terminologia bitxia aurki daiteke han-hemenka.
>
> Oraintxe bertan ez dago premiazko lan askorik egiteko (akaso euskaratu
> gabe dauden 24 kateak euskaratzea baino ez). Norbaitek hori egiteko bada
> ere lekukoa hartzen badu, eskertuko diot.
>
> Animatzen da inor?
>
Kaixo:
Inor animatzen ez dela dirudienez, wikian arduradun gabe utzi dut eta
semaforo gorria jarri diot:
https://librezale.eus/wiki/VLC
OHARRA: noizbehinka Transifex proiektuan parte hartu nahi duten
pertsonen eskariak heltzen direnez (Librezaleko kideak ez direnak),
datozen eskariak onartu egingo ditut eta ea norbaitek lan txukuna egiten
duen... Arriskutsua izan daiteke baina egoera honetan itzulpenean
laguntzeko eskaririk jasoz gero onartu beharra dagoela uste dut.
Ondo izan,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago