[Librezale] Euskararen aholku batzordeko mezua

mikelgs a bildua ni.eus mikelgs a bildua ni.eus
Ast, Maiatza 6, 09:21:53, CEST 2021


Gustatu zaizkit Alexen gomendioak eta ulertu dut Anderrek bigarrena "politizatuta" dagoela esatearena, alderdi baten/batzuen eskaera propagandistiko gisa ikustea-edo (gobernukoen erantzun erretorikoa da hori, gehiago).

Hala ere, nik gai horretan sakondu nahi nuen eta botako dut, ahal duzun moduan jasotzeko mesedez: 

Software librea bada euskara hobekien bermatzeko modua, sistema eragileak instalatzeko laguntza eskaini behar zaie eskolei. IKT arduraduna egoten da eskolan, baina lurralde bakoitzean pertsona bat Luberri instalatzen irakasteaz (telefonoz eskatu eta eskolara etortzea) beharrezko ikusten dut. Gutxieneko bat iruditzen zait figura hori egotea, oraintxe ez dago. Berritzegunekoek CAUra pasatzen dute pilota eta CAUkoek Windows laguntza bakarrik ematen dutela erantzuten dizute (ez badiete Linux jartzeko ordaintzen edo agintzen, normala iruditzen zait). Ni, adibidez, ataskatuta nago fotokopiagailuak konektatzearekin. Bizitza izorratu behar diot eskolako IKT arduradunari? Aditu laguntzaile bat behar dugu GOIZ batean konponduko ligukeena arazoa. Horren ondoren, irakasleen ordenagailu guztietan dual boot jartzeko gaitasuna geneukake.

Barkatu txapa eta mila esker Ander.

Mikel G.

2021(e)ko maiatzaren 6(a) 07:12:26 (CEST)-(e)an, "Ander Elortondo , Librezale-en bidez" <librezale a bildua librezale.eus>-(e)k hau idatzi zuen:
>Aupa Alex:
>
>
>Batetik komentatzea aurreko mezuan esan bezala, gomendioen liburua 
>aurkeztuko digutela, beraz gomendio berriak legealdi amaieran edo urte 
>pare bat barru izango direla gutxienez. Horrek ez du esan nahi gai 
>horiek jorratu ezin direnik baina non garen kokatzearren esaten dut.
>
>Lehen puntua nire ustez lehen gomendien ardatzean kokatu genezake, 
>wikipedia indartze helburu zuen puntu berdinean. (ez ahaztu lur 
>entziklopedia wikipedian integratu dena).
>
>Bigarrena legebiltzarrean aztertu da eta gaia politizatua dago, zail 
>ikusten dut.
>
>Hirugarrena lege betekizun bezala eta ez gomendio bezala 
>mahaiganeratzekoa da, legeak dio interoperabilitatea bermatu behar dela
>
>eta hori ISO formatuek bermatzen dute.
>
>aintzat hartuko ditut hirurak noski.
>
>
>Ander Elortondo
>
>izan libre izan euskaldun!
>
>
>
>21/5/5 23:00(e)an, Alexander Gabilondo , Librezale-en bidez igorleak 
>idatzi zuen:
>>
>> Aupa,
>>
>> Gaur, hiru proposamen botako ditut:
>>
>> Batetik, hiztegigintza digitalari begira lehen eta bigarren 
>> hezkuntzarako *euskara-euskara hiztegi digital* egokirik ez dut 
>> ezagutzen. Euskaltzaidiarena dago, Egungo Euskara Hiztegia, 
>> Harluxet... baina nik inpresioa daukat ikastetxeetan ez direla 
>> erabiltzen hainbat arrazoiengatik: interfaze konplexua edo 
>> zaharkituak, adibide falta, mugikorretarako aplikaziorik ez. Hori
>dela 
>> eta, baina ez horregatik bakarrik, ikastetxeetan gehien erabiltzen
>den 
>> hiztegia, nire ustez, Elhuyarrekoa da. Alegia eusakara-gaztelera 
>> hiztegia. Ikasle batek ez badaki 'urdaila' zer den Elhuyarren
>begiratu 
>> eta, ah! /estómago/. Ikastetxe gehienetan ingelesa, euskara eta 
>> frantsesa gazteleraren gainean ikasten da. Eta, neurri batean, 
>> irakasleek ez dutelako ezagutzen euskara-euskara hiztegi bat. 
>> Paperezko Harluxetak desagertzen ari dira eta ordezko digitalik ez da
>
>> erabiltzen.
>>
>> Bigarrena, hezkuntzarekin lotuta ere. EAEko Hezkuntza Sailaren 
>> politikei esker ikastetxeentzat geroz eta zailagoa da ordenagailuen 
>> sistema eragileak eta aplikazioak euskaraz edukitzea. Sistema, 
>> aplikazioak, hodeia eta plataformak euskaraz bermatzen duen bakarra 
>> software librea da eta Hezkuntza Sailak software librea erabiltzeko 
>> geroz eta oztopo handiagoak jartzen ditu. Ikastetxe publikoen 
>> autonomia lurraren altueran uzteko bigarren hezkuntzako ordenagailuen
>
>> ordez orain errenting edo alokairuzko chromebookak  eta Windows
>soilik 
>> duten ordenagailuak hornituko ditu. Ikastetxearenak ez direnez ezingo
>
>> dute euskarazko sistema edo aplikazio libreak instalatu. Beraz, 
>> gailuak euskararik gabe edo zulo handiekin erabili beharko dituzte 
>> ikasleak.  Eskaera da euskarazko softwarea erabili nahi duten 
>> ikastetxeei aukera ematea Luberri edo *euskara erabiltzen duten 
>> bestelako sistema eta aplikazio libreak instalatu ahal izatea*.
>>
>> Azkenik, administrazio osoari begira hirugarren eskaera: euskarazko 
>> software librea erabiltzen duten ikastetxeei edo udalei -Pasaiakoa 
>> eredu- Jaurlaritzak -eta Aldundiek- formatu pribatiboko formulario, 
>> makroak dituzten Excel kalkulu orriak eta abar bidaltzen dizkigute
>eta 
>> horrek euskarazko sistemak eta aplikazioak erabiltzea eragozten du. 
>> Eskaera da Jaurlaritza eta Aldundietatik bidaltzen diren dokumentuak,
>
>> euskaraz bidaltzeaz gain, *euskarazko softwarea ireki dezaketen 
>> formatu estandar irekian bidaltzea*.
>>
>> Gaurko nahiko. Barkatu txapa.
>>
>> Alex
>>
>>
>> 21/5/5 07:58(e)an, Ander Elortondo , Librezale-en bidez igorleak 
>> idatzi zuen:
>>> Kaixo Alex:
>>>
>>> Zuen eta edonoren proposamenak entzuteko prest. Zuekin komentatu eta
>
>>> gero mahaiganeratzeko prest egoki ikusiz gero. EZ eskatu windoes 
>>> gazteleraz lehenestea ;-)
>>>
>>>
>>> Ander.
>>>
>>>
>>> 21/5/4 22:22(e)an, Alexander Gabilondo , Librezale-en bidez igorleak
>
>>> idatzi zuen:
>>>>
>>>> 21/4/28 19:40(e)an, Txopi igorleak idatzi zuen:
>>>>> 21/4/27 22:38(e)an, Ander Elortondo igorleak idatzi zuen:
>>>>>>> Hau idatzi du Txopi (txopi a bildua ikusimakusi.eus) erabiltzaileak (2021
>
>>>>>>> api.
>>>>>>> 27, ar. (15:04)):
>>>>>>> 21/4/27 14:15(e)an, gorkaazkarate a bildua ni.eus igorleak idatzi zuen:
>>>>>>>> Mila esker Ander informatzeagatik eta taldean ohikoak diren 
>>>>>>>> iritziak
>>>>>>>> foro horretan defendatzeagatik. Oso ondo egingo duzu, ziur
>nago.
>>>>>>>>
>>>>>>>> Baten batek egin behar zuen eta zeuk eman zenuen urrats bat 
>>>>>>>> aurrera.
>>>>>>>>
>>>>>>>> Eutsi goiari!
>>>>>>>>
>>>>>>> Kaixo:
>>>>>>>
>>>>>>> Nik ere eskerrak eman nahi dizkizut EABko ingurune digitalaren 
>>>>>>> batzorde
>>>>>>> horretan software librea eta hemen bultzatzen ditugun baloreak
>eta
>>>>>>> proiektu-motak sustatzeagatik. Euskal gizartearen parte garenez 
>>>>>>> gero eta
>>>>>>> ingurune digitalean lan egiten dugunez, Librezaleko kideren bat
>hor
>>>>>>> aritzea ondo iruditzen zait.
>>>>>>>
>>>>>>> Hala ere, badaezpada argi gera dadin, "Librezale gisa aurkeztu
>>>>>>> nintzenez" diozunean, Librezaleko kidea den *norbanako* bezala
>zoaz,
>>>>>>> ezta? Hau talde asanblearioa da eta jakina denez, pertsona batek
>
>>>>>>> ezin du
>>>>>>> Librezale ordezkatu. Norbanako bezala zoazela ulertzen dut eta 
>>>>>>> software
>>>>>>> librearen alde hainbeste urte lan egin ondoren, nolabait 
>>>>>>> Librezaleren
>>>>>>> ikuspegia foro horretan pixka bat islatuta egongo dela. Bai,
>ezta?
>>>>>> Aupa!
>>>>>>
>>>>>> Foro horretan librezaleko kidea naizelako nago. Ni baino
>aproposagoak
>>>>>> zareten asko ezin izan duzuelako edo nahi ez duzuelako. Ez naute
>>>>>> aukeratu zerrenda horretako asko merezi duten aditu izaeragatik.
>>>>>> Edonola, argi daukat han NI nagoela eta NIre iritzia emango
>dudala.
>>>>>> Librezale ezagutzeaz gain, nire egoa ez da irizten inor 
>>>>>> ordezkatzera ;-)
>>>>>>
>>>>> Kar, kar, kar... bai, argi neukan, posta-zerrendan ere argi
>geratzea
>>>>> nahi nuen. Eskerrik asko!
>>>>>
>>>>> Goraintziak,
>>>>> Txopi.
>>>>> _______________________________________________
>>>>> Librezale mailing list
>>>>> Librezale a bildua librezale.eus
>>>>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>>>
>>>> Kaixo,
>>>>
>>>> Ongi ulertu badut, Ander aditu bezala gonbidatu dute eta titulu 
>>>> pertsonalean arituko da. Dena den, Ander, prest al zaude eskaerak 
>>>> edo iradokizunak hartzeko? beti ere konpromisorik gabe.
>>>>
>>>> Alex
>>>>
>>>> _______________________________________________
>>>> Librezale mailing list
>>>> Librezale a bildua librezale.eus
>>>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>> _______________________________________________
>>> Librezale mailing list
>>> Librezale a bildua librezale.eus
>>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.eus
>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale

-- 
Nire Android gailutik bidalia, K-9 Mail erabiliz. Mesedez, barka ezazu nire laburtasuna.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20210506/36f84a7d/attachment.htm>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago