<html><head>
<meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=UTF-8">
</head>
<body>Gustatu zaizkit Alexen gomendioak eta ulertu dut Anderrek bigarrena "politizatuta" dagoela esatearena, alderdi baten/batzuen eskaera propagandistiko gisa ikustea-edo (gobernukoen erantzun erretorikoa da hori, gehiago).<br><br>Hala ere, nik gai horretan sakondu nahi nuen eta botako dut, ahal duzun moduan jasotzeko mesedez: <br><br>Software librea bada euskara hobekien bermatzeko modua, sistema eragileak instalatzeko laguntza eskaini behar zaie eskolei. IKT arduraduna egoten da eskolan, baina lurralde bakoitzean pertsona bat Luberri instalatzen irakasteaz (telefonoz eskatu eta eskolara etortzea) beharrezko ikusten dut. Gutxieneko bat iruditzen zait figura hori egotea, oraintxe ez dago. Berritzegunekoek CAUra pasatzen dute pilota eta CAUkoek Windows laguntza bakarrik ematen dutela erantzuten dizute (ez badiete Linux jartzeko ordaintzen edo agintzen, normala iruditzen zait). Ni, adibidez, ataskatuta nago fotokopiagailuak konektatzearekin. Bizitza izorratu behar diot eskolako IKT arduradunari? Aditu laguntzaile bat behar dugu GOIZ batean konponduko ligukeena arazoa. Horren ondoren, irakasleen ordenagailu guztietan dual boot jartzeko gaitasuna geneukake.<br><br>Barkatu txapa eta mila esker Ander.<br><br>Mikel G.<br><br><div class="gmail_quote">2021(e)ko maiatzaren 6(a) 07:12:26 (CEST)-(e)an, "Ander Elortondo , Librezale-en bidez" <librezale@librezale.eus>-(e)k hau idatzi zuen:<blockquote class="gmail_quote" style="margin: 0pt 0pt 0pt 0.8ex; border-left: 1px solid rgb(204, 204, 204); padding-left: 1ex;">
<p>Aupa Alex:</p>
<p><br>
</p>
<p>Batetik komentatzea aurreko mezuan esan bezala, gomendioen
liburua aurkeztuko digutela, beraz gomendio berriak legealdi
amaieran edo urte pare bat barru izango direla gutxienez. Horrek
ez du esan nahi gai horiek jorratu ezin direnik baina non garen
kokatzearren esaten dut.</p>
<p>Lehen puntua nire ustez lehen gomendien ardatzean kokatu
genezake, wikipedia indartze helburu zuen puntu berdinean. (ez
ahaztu lur entziklopedia wikipedian integratu dena).</p>
<p>Bigarrena legebiltzarrean aztertu da eta gaia politizatua dago,
zail ikusten dut.</p>
<p>Hirugarrena lege betekizun bezala eta ez gomendio bezala
mahaiganeratzekoa da, legeak dio interoperabilitatea bermatu behar
dela eta hori ISO formatuek bermatzen dute.</p>
<p>aintzat hartuko ditut hirurak noski.</p>
<p><br>
</p>
<p>Ander Elortondo</p>
<p>izan libre izan euskaldun!</p>
<p><br>
</p>
<p><br>
</p>
<div class="moz-cite-prefix">21/5/5 23:00(e)an, Alexander Gabilondo
, Librezale-en bidez igorleak idatzi zuen:<br>
</div>
<blockquote type="cite" cite="mid:a1fdb976-c4b9-7aba-3ba6-47740e1aacaa@disroot.org">
<meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=UTF-8">
<p>Aupa,</p>
<p>Gaur, hiru proposamen botako ditut:</p>
<p>Batetik, hiztegigintza digitalari begira lehen eta bigarren
hezkuntzarako <b>euskara-euskara hiztegi digital</b> egokirik
ez dut ezagutzen. Euskaltzaidiarena dago, Egungo Euskara
Hiztegia, Harluxet... baina nik inpresioa daukat ikastetxeetan
ez direla erabiltzen hainbat arrazoiengatik: interfaze konplexua
edo zaharkituak, adibide falta, mugikorretarako aplikaziorik ez.
Hori dela eta, baina ez horregatik bakarrik, ikastetxeetan
gehien erabiltzen den hiztegia, nire ustez, Elhuyarrekoa da.
Alegia eusakara-gaztelera hiztegia. Ikasle batek ez badaki
'urdaila' zer den Elhuyarren begiratu eta, ah! <i>estómago</i>.
Ikastetxe gehienetan ingelesa, euskara eta frantsesa
gazteleraren gainean ikasten da. Eta, neurri batean, irakasleek
ez dutelako ezagutzen euskara-euskara hiztegi bat. Paperezko
Harluxetak desagertzen ari dira eta ordezko digitalik ez da
erabiltzen.</p>
<p>Bigarrena, hezkuntzarekin lotuta ere. EAEko Hezkuntza Sailaren
politikei esker ikastetxeentzat geroz eta zailagoa da
ordenagailuen sistema eragileak eta aplikazioak euskaraz
edukitzea. Sistema, aplikazioak, hodeia eta plataformak euskaraz
bermatzen duen bakarra software librea da eta Hezkuntza Sailak
software librea erabiltzeko geroz eta oztopo handiagoak jartzen
ditu. Ikastetxe publikoen autonomia lurraren altueran uzteko
bigarren hezkuntzako ordenagailuen ordez orain errenting edo
alokairuzko chromebookak eta Windows soilik duten ordenagailuak
hornituko ditu. Ikastetxearenak ez direnez ezingo dute
euskarazko sistema edo aplikazio libreak instalatu. Beraz,
gailuak euskararik gabe edo zulo handiekin erabili beharko
dituzte ikasleak. Eskaera da euskarazko softwarea erabili nahi
duten ikastetxeei aukera ematea Luberri edo <b>euskara
erabiltzen duten bestelako sistema eta aplikazio libreak
instalatu ahal izatea</b>.</p>
<p>Azkenik, administrazio osoari begira hirugarren eskaera:
euskarazko software librea erabiltzen duten ikastetxeei edo
udalei -Pasaiakoa eredu- Jaurlaritzak -eta Aldundiek- formatu
pribatiboko formulario, makroak dituzten Excel kalkulu orriak
eta abar bidaltzen dizkigute eta horrek euskarazko sistemak eta
aplikazioak erabiltzea eragozten du. Eskaera da Jaurlaritza eta
Aldundietatik bidaltzen diren dokumentuak, euskaraz bidaltzeaz
gain, <b>euskarazko softwarea ireki dezaketen formatu estandar
irekian bidaltzea</b>.</p>
<p>Gaurko nahiko. Barkatu txapa.</p>
<p>Alex<br>
</p>
<p><br>
</p>
<div class="moz-cite-prefix">21/5/5 07:58(e)an, Ander Elortondo ,
Librezale-en bidez igorleak idatzi zuen:<br>
</div>
<blockquote type="cite" cite="mid:a0c0e2b2-472f-02cc-480d-f0d124f7f074@debagoiena.eus">Kaixo
Alex: <br>
<br>
Zuen eta edonoren proposamenak entzuteko prest. Zuekin komentatu
eta gero mahaiganeratzeko prest egoki ikusiz gero. EZ eskatu
windoes gazteleraz lehenestea ;-) <br>
<br>
<br>
Ander. <br>
<br>
<br>
21/5/4 22:22(e)an, Alexander Gabilondo , Librezale-en bidez
igorleak idatzi zuen: <br>
<blockquote type="cite"> <br>
21/4/28 19:40(e)an, Txopi igorleak idatzi zuen: <br>
<blockquote type="cite">21/4/27 22:38(e)an, Ander Elortondo
igorleak idatzi zuen: <br>
<blockquote type="cite">
<blockquote type="cite">Hau idatzi du Txopi (<a class="moz-txt-link-abbreviated" href="mailto:txopi@ikusimakusi.eus" moz-do-not-send="true">txopi@ikusimakusi.eus</a>)
erabiltzaileak (2021 api. <br>
27, ar. (15:04)): <br>
21/4/27 14:15(e)an, <a class="moz-txt-link-abbreviated" href="mailto:gorkaazkarate@ni.eus" moz-do-not-send="true">gorkaazkarate@ni.eus</a>
igorleak idatzi zuen: <br>
<blockquote type="cite">Mila esker Ander
informatzeagatik eta taldean ohikoak diren iritziak <br>
foro horretan defendatzeagatik. Oso ondo egingo duzu,
ziur nago. <br>
<br>
Baten batek egin behar zuen eta zeuk eman zenuen
urrats bat aurrera. <br>
<br>
Eutsi goiari! <br>
<br>
</blockquote>
Kaixo: <br>
<br>
Nik ere eskerrak eman nahi dizkizut EABko ingurune
digitalaren batzorde <br>
horretan software librea eta hemen bultzatzen ditugun
baloreak eta <br>
proiektu-motak sustatzeagatik. Euskal gizartearen parte
garenez gero eta <br>
ingurune digitalean lan egiten dugunez, Librezaleko
kideren bat hor <br>
aritzea ondo iruditzen zait. <br>
<br>
Hala ere, badaezpada argi gera dadin, "Librezale gisa
aurkeztu <br>
nintzenez" diozunean, Librezaleko kidea den *norbanako*
bezala zoaz, <br>
ezta? Hau talde asanblearioa da eta jakina denez,
pertsona batek ezin du <br>
Librezale ordezkatu. Norbanako bezala zoazela ulertzen
dut eta software <br>
librearen alde hainbeste urte lan egin ondoren, nolabait
Librezaleren <br>
ikuspegia foro horretan pixka bat islatuta egongo dela.
Bai, ezta? <br>
</blockquote>
Aupa! <br>
<br>
Foro horretan librezaleko kidea naizelako nago. Ni baino
aproposagoak <br>
zareten asko ezin izan duzuelako edo nahi ez duzuelako. Ez
naute <br>
aukeratu zerrenda horretako asko merezi duten aditu
izaeragatik. <br>
Edonola, argi daukat han NI nagoela eta NIre iritzia
emango dudala. <br>
Librezale ezagutzeaz gain, nire egoa ez da irizten inor
ordezkatzera ;-) <br>
<br>
</blockquote>
Kar, kar, kar... bai, argi neukan, posta-zerrendan ere argi
geratzea <br>
nahi nuen. Eskerrik asko! <br>
<br>
Goraintziak, <br>
Txopi. <br>
_______________________________________________ <br>
Librezale mailing list <br>
<a class="moz-txt-link-abbreviated" href="mailto:Librezale@librezale.eus" moz-do-not-send="true">Librezale@librezale.eus</a> <br>
<a class="moz-txt-link-freetext" href="https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale" moz-do-not-send="true">https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale</a>
<br>
</blockquote>
<br>
Kaixo, <br>
<br>
Ongi ulertu badut, Ander aditu bezala gonbidatu dute eta
titulu pertsonalean arituko da. Dena den, Ander, prest al
zaude eskaerak edo iradokizunak hartzeko? beti ere
konpromisorik gabe. <br>
<br>
Alex <br>
<br>
_______________________________________________ <br>
Librezale mailing list <br>
<a class="moz-txt-link-abbreviated" href="mailto:Librezale@librezale.eus" moz-do-not-send="true">Librezale@librezale.eus</a>
<br>
<a class="moz-txt-link-freetext" href="https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale" moz-do-not-send="true">https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale</a>
<br>
</blockquote>
_______________________________________________ <br>
Librezale mailing list <br>
<a class="moz-txt-link-abbreviated" href="mailto:Librezale@librezale.eus" moz-do-not-send="true">Librezale@librezale.eus</a>
<br>
<a class="moz-txt-link-freetext" href="https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale" moz-do-not-send="true">https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale</a>
<br>
</blockquote>
<br>
<fieldset class="mimeAttachmentHeader"></fieldset>
<pre class="moz-quote-pre" wrap="">_______________________________________________
Librezale mailing list
<a class="moz-txt-link-abbreviated" href="mailto:Librezale@librezale.eus">Librezale@librezale.eus</a>
<a class="moz-txt-link-freetext" href="https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale">https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale</a>
</pre>
</blockquote>
</blockquote></div><br>-- <br>Nire Android gailutik bidalia, K-9 Mail erabiliz. Mesedez, barka ezazu nire laburtasuna.</body></html>