[Librezale] Euskararen aholku batzordeko mezua
gorkaazkarate a bildua ni.eus
gorkaazkarate a bildua ni.eus
Ast, Maiatza 6, 13:57:25, CEST 2021
Kaixo,
niri ere asko gustatu zaizkit Alex Gabilondoren 3 proposamenak. Nago
Librezale taldearen inguruko ia guztiok + 1 egoteko moduko proposamenak
direla.
Adituaren rolean horrelako proposamenak defendatzea, ados egonez gero,
Anderrentzat lana... (Boluntario ateratzeagatik ;-)
Baina adituek proposatu, eta politikariek ebatziko, horixe da, batzuek
etengabe gogoratzen diguten legez, guztiok geure buruari ezarri diogun
lege-esparrua.
Mikelgs-ek horrelako proposamen baten atzetik etorriko liratekeen beste
proposamen bat aurreratu du. Software librea instalatuz gero, baten
batek hartu beharko luke horrek dakarren ardura teknikoa. Gutxieneko
azpiegitura teknikoa behar-beharrezkoa litzateke.
Alexen 3 proposamenekin erabat ados, euskara-euskara online hiztegi
egokiago bat oso erabilgarri izango litzateke, eta telefonoetan
erabiltzeko modukoa balitz, hobe. Euskaltzaindiarena ez da umeentzat,
edo hasi-berrientzat egokiegia. Euskara-euskara, nik dakidala, oraingoz,
Euskaltzaindiarena, euskarazko Wikipedia eta Txikipedia, besterik ez
dago. Azken bi hauentzat badago telefono aplikaziorik.
Administrazioak formatu irekiak, ISO estandarrak-eta hobetsi beharko
lituzke, beti. Anderrek ondo esan bezala, legea betetzearekin nahikoa
izan beharko litzateke, baina... Eta honi lotuta: gertatu zaizue inoiz
administrazioko atariren batean, nabigatzaile bat, hala beharrez
nabigatzaile jakin bat erabiltzeko eskaera? Ba horrelakorik gertatuz
gero, ez dadila izan Google Chrome edo Microsoft Edge. Gertatu zaizue
inoiz nabigatzailea euskaraz konfiguratuta izan arren, eta "Lehen hitza
euskaraz" gehigarria erabili arren, bilatzaileak beti gaztelaniazko
aldera bideratzen zaituela?
Anderrek gorago gogoratu digun bezala, ez da orain garaia izango aholku
berriak egiteko, baina euskara lehenesten duen bilatzaile (libre) baten
beharra ere antzematen da.
Eta Olentzerori gutunean gehitzeko etorkizunerako beste eskari bat: ea
noiz hasten diren hedabide publikoak eta administrazio publikoak
WhatsApp, Telegram, Facebook eta Twitter ez diren beste aukera batzuk
ere erabiltzen eta hauspotzen. Element, Signal, Mastodon... ez dira
hedabideetan eta administrazio publikoetan inoiz aipatzen eta sustatzen.
Kontatuko diguzu, Ander ;-)
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago