[Librezale] Euskararen aholku batzordeko mezua
Alexander Gabilondo
alexgabi a bildua disroot.org
Ost, Maiatza 5, 23:00:09, CEST 2021
Aupa,
Gaur, hiru proposamen botako ditut:
Batetik, hiztegigintza digitalari begira lehen eta bigarren
hezkuntzarako *euskara-euskara hiztegi digital* egokirik ez dut
ezagutzen. Euskaltzaidiarena dago, Egungo Euskara Hiztegia, Harluxet...
baina nik inpresioa daukat ikastetxeetan ez direla erabiltzen hainbat
arrazoiengatik: interfaze konplexua edo zaharkituak, adibide falta,
mugikorretarako aplikaziorik ez. Hori dela eta, baina ez horregatik
bakarrik, ikastetxeetan gehien erabiltzen den hiztegia, nire ustez,
Elhuyarrekoa da. Alegia eusakara-gaztelera hiztegia. Ikasle batek ez
badaki 'urdaila' zer den Elhuyarren begiratu eta, ah! /estómago/.
Ikastetxe gehienetan ingelesa, euskara eta frantsesa gazteleraren
gainean ikasten da. Eta, neurri batean, irakasleek ez dutelako ezagutzen
euskara-euskara hiztegi bat. Paperezko Harluxetak desagertzen ari dira
eta ordezko digitalik ez da erabiltzen.
Bigarrena, hezkuntzarekin lotuta ere. EAEko Hezkuntza Sailaren politikei
esker ikastetxeentzat geroz eta zailagoa da ordenagailuen sistema
eragileak eta aplikazioak euskaraz edukitzea. Sistema, aplikazioak,
hodeia eta plataformak euskaraz bermatzen duen bakarra software librea
da eta Hezkuntza Sailak software librea erabiltzeko geroz eta oztopo
handiagoak jartzen ditu. Ikastetxe publikoen autonomia lurraren altueran
uzteko bigarren hezkuntzako ordenagailuen ordez orain errenting edo
alokairuzko chromebookak eta Windows soilik duten ordenagailuak
hornituko ditu. Ikastetxearenak ez direnez ezingo dute euskarazko
sistema edo aplikazio libreak instalatu. Beraz, gailuak euskararik gabe
edo zulo handiekin erabili beharko dituzte ikasleak. Eskaera da
euskarazko softwarea erabili nahi duten ikastetxeei aukera ematea
Luberri edo *euskara erabiltzen duten bestelako sistema eta aplikazio
libreak instalatu ahal izatea*.
Azkenik, administrazio osoari begira hirugarren eskaera: euskarazko
software librea erabiltzen duten ikastetxeei edo udalei -Pasaiakoa
eredu- Jaurlaritzak -eta Aldundiek- formatu pribatiboko formulario,
makroak dituzten Excel kalkulu orriak eta abar bidaltzen dizkigute eta
horrek euskarazko sistemak eta aplikazioak erabiltzea eragozten du.
Eskaera da Jaurlaritza eta Aldundietatik bidaltzen diren dokumentuak,
euskaraz bidaltzeaz gain, *euskarazko softwarea ireki dezaketen formatu
estandar irekian bidaltzea*.
Gaurko nahiko. Barkatu txapa.
Alex
21/5/5 07:58(e)an, Ander Elortondo , Librezale-en bidez igorleak idatzi
zuen:
> Kaixo Alex:
>
> Zuen eta edonoren proposamenak entzuteko prest. Zuekin komentatu eta
> gero mahaiganeratzeko prest egoki ikusiz gero. EZ eskatu windoes
> gazteleraz lehenestea ;-)
>
>
> Ander.
>
>
> 21/5/4 22:22(e)an, Alexander Gabilondo , Librezale-en bidez igorleak
> idatzi zuen:
>>
>> 21/4/28 19:40(e)an, Txopi igorleak idatzi zuen:
>>> 21/4/27 22:38(e)an, Ander Elortondo igorleak idatzi zuen:
>>>>> Hau idatzi du Txopi (txopi a bildua ikusimakusi.eus) erabiltzaileak (2021 api.
>>>>> 27, ar. (15:04)):
>>>>> 21/4/27 14:15(e)an, gorkaazkarate a bildua ni.eus igorleak idatzi zuen:
>>>>>> Mila esker Ander informatzeagatik eta taldean ohikoak diren iritziak
>>>>>> foro horretan defendatzeagatik. Oso ondo egingo duzu, ziur nago.
>>>>>>
>>>>>> Baten batek egin behar zuen eta zeuk eman zenuen urrats bat aurrera.
>>>>>>
>>>>>> Eutsi goiari!
>>>>>>
>>>>> Kaixo:
>>>>>
>>>>> Nik ere eskerrak eman nahi dizkizut EABko ingurune digitalaren
>>>>> batzorde
>>>>> horretan software librea eta hemen bultzatzen ditugun baloreak eta
>>>>> proiektu-motak sustatzeagatik. Euskal gizartearen parte garenez
>>>>> gero eta
>>>>> ingurune digitalean lan egiten dugunez, Librezaleko kideren bat hor
>>>>> aritzea ondo iruditzen zait.
>>>>>
>>>>> Hala ere, badaezpada argi gera dadin, "Librezale gisa aurkeztu
>>>>> nintzenez" diozunean, Librezaleko kidea den *norbanako* bezala zoaz,
>>>>> ezta? Hau talde asanblearioa da eta jakina denez, pertsona batek
>>>>> ezin du
>>>>> Librezale ordezkatu. Norbanako bezala zoazela ulertzen dut eta
>>>>> software
>>>>> librearen alde hainbeste urte lan egin ondoren, nolabait Librezaleren
>>>>> ikuspegia foro horretan pixka bat islatuta egongo dela. Bai, ezta?
>>>> Aupa!
>>>>
>>>> Foro horretan librezaleko kidea naizelako nago. Ni baino aproposagoak
>>>> zareten asko ezin izan duzuelako edo nahi ez duzuelako. Ez naute
>>>> aukeratu zerrenda horretako asko merezi duten aditu izaeragatik.
>>>> Edonola, argi daukat han NI nagoela eta NIre iritzia emango dudala.
>>>> Librezale ezagutzeaz gain, nire egoa ez da irizten inor
>>>> ordezkatzera ;-)
>>>>
>>> Kar, kar, kar... bai, argi neukan, posta-zerrendan ere argi geratzea
>>> nahi nuen. Eskerrik asko!
>>>
>>> Goraintziak,
>>> Txopi.
>>> _______________________________________________
>>> Librezale mailing list
>>> Librezale a bildua librezale.eus
>>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>> Kaixo,
>>
>> Ongi ulertu badut, Ander aditu bezala gonbidatu dute eta titulu
>> pertsonalean arituko da. Dena den, Ander, prest al zaude eskaerak edo
>> iradokizunak hartzeko? beti ere konpromisorik gabe.
>>
>> Alex
>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.eus
>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20210505/ea1c21ac/attachment.htm>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago