[Librezale] Euskararen aholku batzordeko mezua

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.eus
Ost, Maiatza 5, 07:58:30, CEST 2021


Kaixo Alex:

Zuen eta edonoren proposamenak entzuteko prest. Zuekin komentatu eta 
gero mahaiganeratzeko prest egoki ikusiz gero. EZ eskatu windoes 
gazteleraz lehenestea ;-)


Ander.


21/5/4 22:22(e)an, Alexander Gabilondo , Librezale-en bidez igorleak 
idatzi zuen:
>
> 21/4/28 19:40(e)an, Txopi igorleak idatzi zuen:
>> 21/4/27 22:38(e)an, Ander Elortondo igorleak idatzi zuen:
>>>> Hau idatzi du Txopi (txopi a bildua ikusimakusi.eus) erabiltzaileak (2021 api.
>>>> 27, ar. (15:04)):
>>>> 21/4/27 14:15(e)an, gorkaazkarate a bildua ni.eus igorleak idatzi zuen:
>>>>> Mila esker Ander informatzeagatik eta taldean ohikoak diren iritziak
>>>>> foro horretan defendatzeagatik. Oso ondo egingo duzu, ziur nago.
>>>>>
>>>>> Baten batek egin behar zuen eta zeuk eman zenuen urrats bat aurrera.
>>>>>
>>>>> Eutsi goiari!
>>>>>
>>>> Kaixo:
>>>>
>>>> Nik ere eskerrak eman nahi dizkizut EABko ingurune digitalaren 
>>>> batzorde
>>>> horretan software librea eta hemen bultzatzen ditugun baloreak eta
>>>> proiektu-motak sustatzeagatik. Euskal gizartearen parte garenez 
>>>> gero eta
>>>> ingurune digitalean lan egiten dugunez, Librezaleko kideren bat hor
>>>> aritzea ondo iruditzen zait.
>>>>
>>>> Hala ere, badaezpada argi gera dadin, "Librezale gisa aurkeztu
>>>> nintzenez" diozunean, Librezaleko kidea den *norbanako* bezala zoaz,
>>>> ezta? Hau talde asanblearioa da eta jakina denez, pertsona batek 
>>>> ezin du
>>>> Librezale ordezkatu. Norbanako bezala zoazela ulertzen dut eta 
>>>> software
>>>> librearen alde hainbeste urte lan egin ondoren, nolabait Librezaleren
>>>> ikuspegia foro horretan pixka bat islatuta egongo dela. Bai, ezta?
>>> Aupa!
>>>
>>> Foro horretan librezaleko kidea naizelako nago. Ni baino aproposagoak
>>> zareten asko ezin izan duzuelako edo nahi ez duzuelako. Ez naute
>>> aukeratu zerrenda horretako asko merezi duten aditu izaeragatik.
>>> Edonola, argi daukat han NI nagoela eta NIre iritzia emango dudala.
>>> Librezale ezagutzeaz gain, nire egoa ez da irizten inor ordezkatzera 
>>> ;-)
>>>
>> Kar, kar, kar... bai, argi neukan, posta-zerrendan ere argi geratzea
>> nahi nuen. Eskerrik asko!
>>
>> Goraintziak,
>> Txopi.
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.eus
>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
> Kaixo,
>
> Ongi ulertu badut, Ander aditu bezala gonbidatu dute eta titulu 
> pertsonalean arituko da. Dena den, Ander, prest al zaude eskaerak edo 
> iradokizunak hartzeko? beti ere konpromisorik gabe.
>
> Alex
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago