<html>
<head>
<meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=UTF-8">
</head>
<body>
<p>Aupa,</p>
<p>Gaur, hiru proposamen botako ditut:</p>
<p>Batetik, hiztegigintza digitalari begira lehen eta bigarren
hezkuntzarako <b>euskara-euskara hiztegi digital</b> egokirik ez
dut ezagutzen. Euskaltzaidiarena dago, Egungo Euskara Hiztegia,
Harluxet... baina nik inpresioa daukat ikastetxeetan ez direla
erabiltzen hainbat arrazoiengatik: interfaze konplexua edo
zaharkituak, adibide falta, mugikorretarako aplikaziorik ez. Hori
dela eta, baina ez horregatik bakarrik, ikastetxeetan gehien
erabiltzen den hiztegia, nire ustez, Elhuyarrekoa da. Alegia
eusakara-gaztelera hiztegia. Ikasle batek ez badaki 'urdaila' zer
den Elhuyarren begiratu eta, ah! <i>estómago</i>. Ikastetxe
gehienetan ingelesa, euskara eta frantsesa gazteleraren gainean
ikasten da. Eta, neurri batean, irakasleek ez dutelako ezagutzen
euskara-euskara hiztegi bat. Paperezko Harluxetak desagertzen ari
dira eta ordezko digitalik ez da erabiltzen.</p>
<p>Bigarrena, hezkuntzarekin lotuta ere. EAEko Hezkuntza Sailaren
politikei esker ikastetxeentzat geroz eta zailagoa da
ordenagailuen sistema eragileak eta aplikazioak euskaraz
edukitzea. Sistema, aplikazioak, hodeia eta plataformak euskaraz
bermatzen duen bakarra software librea da eta Hezkuntza Sailak
software librea erabiltzeko geroz eta oztopo handiagoak jartzen
ditu. Ikastetxe publikoen autonomia lurraren altueran uzteko
bigarren hezkuntzako ordenagailuen ordez orain errenting edo
alokairuzko chromebookak eta Windows soilik duten ordenagailuak
hornituko ditu. Ikastetxearenak ez direnez ezingo dute euskarazko
sistema edo aplikazio libreak instalatu. Beraz, gailuak euskararik
gabe edo zulo handiekin erabili beharko dituzte ikasleak. Eskaera
da euskarazko softwarea erabili nahi duten ikastetxeei aukera
ematea Luberri edo <b>euskara erabiltzen duten bestelako sistema
eta aplikazio libreak instalatu ahal izatea</b>.</p>
<p>Azkenik, administrazio osoari begira hirugarren eskaera:
euskarazko software librea erabiltzen duten ikastetxeei edo udalei
-Pasaiakoa eredu- Jaurlaritzak -eta Aldundiek- formatu pribatiboko
formulario, makroak dituzten Excel kalkulu orriak eta abar
bidaltzen dizkigute eta horrek euskarazko sistemak eta aplikazioak
erabiltzea eragozten du. Eskaera da Jaurlaritza eta Aldundietatik
bidaltzen diren dokumentuak, euskaraz bidaltzeaz gain, <b>euskarazko
softwarea ireki dezaketen formatu estandar irekian bidaltzea</b>.</p>
<p>Gaurko nahiko. Barkatu txapa.</p>
<p>Alex<br>
</p>
<p><br>
</p>
<div class="moz-cite-prefix">21/5/5 07:58(e)an, Ander Elortondo ,
Librezale-en bidez igorleak idatzi zuen:<br>
</div>
<blockquote type="cite"
cite="mid:a0c0e2b2-472f-02cc-480d-f0d124f7f074@debagoiena.eus">Kaixo
Alex:
<br>
<br>
Zuen eta edonoren proposamenak entzuteko prest. Zuekin komentatu
eta gero mahaiganeratzeko prest egoki ikusiz gero. EZ eskatu
windoes gazteleraz lehenestea ;-)
<br>
<br>
<br>
Ander.
<br>
<br>
<br>
21/5/4 22:22(e)an, Alexander Gabilondo , Librezale-en bidez
igorleak idatzi zuen:
<br>
<blockquote type="cite">
<br>
21/4/28 19:40(e)an, Txopi igorleak idatzi zuen:
<br>
<blockquote type="cite">21/4/27 22:38(e)an, Ander Elortondo
igorleak idatzi zuen:
<br>
<blockquote type="cite">
<blockquote type="cite">Hau idatzi du Txopi
(<a class="moz-txt-link-abbreviated" href="mailto:txopi@ikusimakusi.eus">txopi@ikusimakusi.eus</a>) erabiltzaileak (2021 api.
<br>
27, ar. (15:04)):
<br>
21/4/27 14:15(e)an, <a class="moz-txt-link-abbreviated" href="mailto:gorkaazkarate@ni.eus">gorkaazkarate@ni.eus</a> igorleak idatzi
zuen:
<br>
<blockquote type="cite">Mila esker Ander informatzeagatik
eta taldean ohikoak diren iritziak
<br>
foro horretan defendatzeagatik. Oso ondo egingo duzu,
ziur nago.
<br>
<br>
Baten batek egin behar zuen eta zeuk eman zenuen urrats
bat aurrera.
<br>
<br>
Eutsi goiari!
<br>
<br>
</blockquote>
Kaixo:
<br>
<br>
Nik ere eskerrak eman nahi dizkizut EABko ingurune
digitalaren batzorde
<br>
horretan software librea eta hemen bultzatzen ditugun
baloreak eta
<br>
proiektu-motak sustatzeagatik. Euskal gizartearen parte
garenez gero eta
<br>
ingurune digitalean lan egiten dugunez, Librezaleko
kideren bat hor
<br>
aritzea ondo iruditzen zait.
<br>
<br>
Hala ere, badaezpada argi gera dadin, "Librezale gisa
aurkeztu
<br>
nintzenez" diozunean, Librezaleko kidea den *norbanako*
bezala zoaz,
<br>
ezta? Hau talde asanblearioa da eta jakina denez, pertsona
batek ezin du
<br>
Librezale ordezkatu. Norbanako bezala zoazela ulertzen dut
eta software
<br>
librearen alde hainbeste urte lan egin ondoren, nolabait
Librezaleren
<br>
ikuspegia foro horretan pixka bat islatuta egongo dela.
Bai, ezta?
<br>
</blockquote>
Aupa!
<br>
<br>
Foro horretan librezaleko kidea naizelako nago. Ni baino
aproposagoak
<br>
zareten asko ezin izan duzuelako edo nahi ez duzuelako. Ez
naute
<br>
aukeratu zerrenda horretako asko merezi duten aditu
izaeragatik.
<br>
Edonola, argi daukat han NI nagoela eta NIre iritzia emango
dudala.
<br>
Librezale ezagutzeaz gain, nire egoa ez da irizten inor
ordezkatzera ;-)
<br>
<br>
</blockquote>
Kar, kar, kar... bai, argi neukan, posta-zerrendan ere argi
geratzea
<br>
nahi nuen. Eskerrik asko!
<br>
<br>
Goraintziak,
<br>
Txopi.
<br>
_______________________________________________
<br>
Librezale mailing list
<br>
<a class="moz-txt-link-abbreviated" href="mailto:Librezale@librezale.eus">Librezale@librezale.eus</a>
<br>
<a class="moz-txt-link-freetext" href="https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale">https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale</a>
<br>
</blockquote>
<br>
Kaixo,
<br>
<br>
Ongi ulertu badut, Ander aditu bezala gonbidatu dute eta titulu
pertsonalean arituko da. Dena den, Ander, prest al zaude
eskaerak edo iradokizunak hartzeko? beti ere konpromisorik gabe.
<br>
<br>
Alex
<br>
<br>
_______________________________________________
<br>
Librezale mailing list
<br>
<a class="moz-txt-link-abbreviated" href="mailto:Librezale@librezale.eus">Librezale@librezale.eus</a>
<br>
<a class="moz-txt-link-freetext" href="https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale">https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale</a>
<br>
</blockquote>
_______________________________________________
<br>
Librezale mailing list
<br>
<a class="moz-txt-link-abbreviated" href="mailto:Librezale@librezale.eus">Librezale@librezale.eus</a>
<br>
<a class="moz-txt-link-freetext" href="https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale">https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale</a>
<br>
</blockquote>
</body>
</html>