[Librezale] Proposamena - #Tutorialak
Alexander Gabilondo
alexgabi a bildua disroot.org
Ost, Eka 23, 18:26:22, CEST 2021
Oso ideia interesgarria eta egoeraren azterketa bikaina egin duzu
taulan. Proiektuen wikian bideo-tutorialak atalaz gain eskuliburuak
atala ere jarriko nuke.
Alex
21/6/23 16:43(e)an, Gorka Azkarate Zubiaur , Librezale-en bidez igorleak
idatzi zuen:
>
>
> Kaixo Librezale,
>
>
> taldeari “negozio lerro” berri bat zabaltzeko proposatzera natorkizue:
> *#Tutorialak*.
>
> Orain arte, Librezale taldea batez ere software libre aplikazioen
> lokalizazioengatik ezaguna izan da. Software librea behar dugu, eta SL
> euskaraz egon dadin lan egin izan du taldeak.
>
> Baina ni bezalako batzuek askotan software librea erabiltzeko
> *#tutorialak* ere behar ditugu, eta noiz edo noiz tutorialak euskaraz
> egotea nahiko genuke.
>
> Bestalde, hezkuntza munduan software librea pixkanaka-pixkanaka
> sartzeko lan egiteko asmoa baldin badago, alde batetik softwarea
> euskaraz lokalizatuta egotea behar da, eta horretan ibili da taldea
> hemezortzi urtez, baina aldi berean euskaraz erabil daitekeen software
> horri lotuta tutorialak ere euskaraz egotea komeni.
>
> Euskaraz dauden tutorialak hainbat blogetan-eta, sakabanatuta daude:
> Alex Gabilondoren blogean[1], esate baterako, edo bakar batzuk
> Peertuben[2], edo EHUren zerbitzari batean, edo web.archive.org
> horretan[3]...
>
>
> *PROPOSATZEN DUT*
>
> * Librezale taldeak >> *#Tutorialak behar ditugu* << kanpaina
> abiaraztea.
>
> Aspaldiko “Software librea behar dugu” haren estilokoa. Librezale
> taldeak publizitate kanpaina moduko zerbait antola lezake, “Zergatik
> Firefox?”[4] hura gogoan, edo 2020ko
> “KomunikazioEtaElkarlanerakoTresnak” beste hura... Tutorialak euskaraz
> behar ditugula lau haizetara zabaldu beharko. Ea baten bat animatzen
> ote den.
>
> Agian Librezale taldera hurbildu diren eta lokalizazioekin “ausartzen”
> ez diren batzuk, #tutorialak egiten animatuko dira. Agian, irakasle
> batzuek ikasleak horrelako tutorialak egiten jarriko dituzte...
> Jakingo duzue: unibertsitateko hamaika irakasle hasi dira, dagoeneko,
> beren ikasleak euskarazko Wikipedian argitaratzera animatzen. Eta
> bigarren hezkuntzako irakasle batzuk ere hasi dira beren ikasleak
> Wikipedian eta Txikipedian editatzera animatzen... (Ni ere ibiltzen
> nintzen...)[5][6].
>
> * Librezale *BLOGean*:
>
> Bloga kanpainaren berri emateko erabil liteke, eta geroago, tutorial
> batzuk argitaratzeko ere bai.
>
>
> * Librezale *WIKIan*:
>
> Wikian, software librearen inguruko tutorial bat dagoeneko argitaratua
> topatuko bagenu, esteka wikiaren dagokion orrialdean, jarriko genuke.
> (Adibide bezala Librezale wikiaren orrialde honetan egin nuen antzera[7]).
>
> Bestalde, nik wikiko orrialde guztietan == Tutorialak == izeneko atal
> bat gehituko nuke. Beheko aldean betiere. (Lokalizazioari buruzko
> argibideekin batera, eta horien guztien azpian).
>
> Tutorialaren egileak bideo formatua hobetsiz gero, agian Librezale
> taldeak Peertube instantzia bat eta laguntza tekniko pixka bat eskaini
> beharko luke[8], beste batzuek txatean iradoki duzuen legez, eta gero,
> taldeak egindako lanari blogean eta sare sozialetan hauspotu. (Gai
> potoloa Peertube instantziarena; aurrez aurreko hurrengo batzarrerako
> proposatua)[8].
>
> Azkenik, wikiaren azalean[9] nik Tutorialak izeneko esteka handi bat
> gehituko nuke, eskuinean eta behean, eta esteka horrek honelako
> orrialde batera bideratuko luke[10] (Tutorialak aurkezteko Proba orri
> bat sortu dut, zirriborro bat. Taldearen onespenaren zain).
>
>
> *Kategoriak*. Wikian hiruzpalau kategoria gehitu ahal ditugu orrialde
> guztietan. Ez zait kategoria-izen laburragorik bururatzen, (ea zuei).
> Honelako zerbait kopiatuko nuke wiki-orrialde bakoitzaren azpiko aldean:
>
> [[Kategoria:Badago tutorialik, baina gehiago behar]] (euskaraz, jakina!)
>
> [[Kategoria:Ez dago tutorialik, behar ditugu]]
>
> [[Kategoria:Aplikazio oso intuitiboa. Tutorialen behar handirik ez]]
>
>
> * *Sare sozialetan*
>
> Bururatzen zaidan traolik xinpleena *#Tutorialak* da. Singularrean
> jarriz gero, auzoko hizkuntzekin interferentziak.
>
>
> Ea zer iruditzen zaizuen proposamen multzoa, zuek esan.
>
> __
>
> Gorka Azk.
>
> [1] https://alexgabi.blogspot.com/
>
> [2] https://labur.eus/KdenliveBideoTutorialak
>
> [3] https://web.archive.org/web/20090928075211/http://ehux.ehu.es/bideoak/
>
> [4] https://librezale.eus/wiki/Zergatik_Firefox
>
> [5] https://eu.wikipedia.org/wiki/Kategoria:Wikipediako_Hezkuntza_Programa
>
> [6] https://eu.wikipedia.org/wiki/Kategoria:Wikiproiektuak
>
> [7] https://librezale.eus/wiki/Kdenlive
>
> [8] https://librezale.eus/wiki/9._batzarra._Gai_zerrenda
>
> [9] https://librezale.eus/wiki/Azala
>
> [10] https://librezale.eus/wiki/Lankide:Gorkaazk/ProbaOrria_Tutorialak
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20210623/ea06f321/attachment-0001.htm>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago