[Librezale] Euskararen Ingurne Digitala. Gomendioak 2021-2024
Ander Elortondo
ander a bildua debagoiena.eus
Or, Eka 4, 06:59:20, CEST 2021
Kaixo:
Ez nintzen izan testu horren sorkuntzan baina kontrakoa errealitateari
uko egitea da. Zergatik hautatu da google? Argi eta garbi, Patxi
Lopezek medio gabe martxan jarri zuen abiarazte bikoitzaren arazoak
ekiditeko. Klaustroetan zegoen arazo larri bat zen klaseko ordua erdira
murrizten zela, ez zelako aparatuak martxan jartzea lortzen eta eskolan
ez zegoelako mediorik arazo horri irtenbide bat emateko.
Errealistak izan behar dugu. Arazoak sortzen dituzten proposamenak
atzera urratsak izango dira gure librezaletasunean. Migrazio oker batek
hurrengo aldaketak eragozten ditu.
Ematen diren urrats guztiak onak izan behar dira bestela multinazional
horiek bide denak erabiliko dituzte dena hankaz gora jartzeko.
Pedagogikoki googleren classroom kaka bat da (hala dio HUHEZIKO nire
emazteak) baina ez du kale egiten inoiz, beti dabil. Irakasleak klasea
eman dezake kaka batekin bada ere eta klaseaz ari da eta ez informatikaz
(ulertzen ez duen gaia eta gorroto duena ezjakin jartzen baitio ikasle
guztien aurrean).
Analisian argi izan behar ditugu zeintzuk diren erabakiak hartzeko
arrazoiak. Moodle mila buelta ematen dio classroom bati, baina badakite
txukun jartzen eta konfiguratzen? klaustroak badu horretarako borondaterik?
Nire iritzi xumean borondatea eta interesa erakusten dute ikastetxetan
jarri beharko genituzke indarrak eta lor dezagun horiek babes ditzala
jaurlaritzak. Helburua arrakasta izan behar du ez ezarpen masiboa.
Arrakastarantz bidera ditzagun denak, arrakasta izan dadila bilatzen dena.
izan libre izan euskaldun!
Ander Elortondo
21/6/3 20:35(e)an, Alexander Gabilondo , Librezale-en bidez igorleak
idatzi zuen:
>
> Gainetik irakurri dut Euskararen Aholku Batzordearen Ingurune
> Digitalean Euskara Sustatzeko batzordeak argitaratutako aholkuak eta
> inpresio pobrea eman dit orokorrean eta bereziki hezkuntza alorrean.
>
> Hitz politak baina neurri zehatz gutxi eta batzuk nahiko
> inkoherenteak, hala nola, animatzea profesionalei (argitaletxeei
> ulertzen dut) sortutako hezkuntza-materialak lizentzia librean
> jartzea. 35. orr.
>
> Baina penagarriena iruditu zait Hezkuntza komunitateko gailuak
> euskaraz konfiguratu atalean (7.2) Linuxen gainean software libre eta
> euskaratuta instalatzea errazagoa dela aitortu ondoren horrela dio:
>
> "Azpimarratu da erabaki horiek hartzeko garaian, hizkuntza ez dela
> izaten irizpide bakarra. Pedagogikoki eskaintzen dituzten aukerek,
> erosotasunak eta kudeaketan egon litezkeen zailtasunek pisu handia
> izaten dute erabakia hartzeko garaian.
> Google Suite erabiltzea, esaterako, erraza da erabiltzaileen tzat,
> besteak beste, ohituta daudelako hartara, elkarlanerako aukera ona
> eskaintzen duelako eta mantenu lanak erosoagoak direlako. Gauza bera
> gertatzen da Microsoften tresnekin. Aldiz, *Linuxen gainean lan
> egiteko oinarrizko tresnak euskaratuta badaude ere, gehiago behar
> dira. Horretaz gain, Linuxen soportea eta mantentze-lana arazo izan
> litezke, ikastetxe barruan gaia****kontrolatzen duen jendea egotea
> eskatzen duelako*".
>
> Hau da Linuxen ez omen dago nahiko tresna euskaraz eta Google eta
> Microsoften alde egiten du batzordeak erosotasunagatik, erabiltzaileak
> ohituta daudelako multinazionalen produktuak erabiltzen -gazteleraz-
> eta eskoletan Linuxerako mantentze eta soportea eman ez delako.
> Ederra batzordearen lana. Hori bada aholkatzen duena ulergarria da
> Hezkuntzak chromebook eta windowsen alde egin duen apustua. Edo
> alderantziz da: erabakia hartu dute eta gero batzordeari iradoki diote
> hori aholkatzea?
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20210604/7ceb8908/attachment.htm>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago