[Librezale] Euskararen Ingurne Digitala. Gomendioak 2021-2024
Alexander Gabilondo
alexgabi a bildua disroot.org
Ast, Eka 3, 20:35:11, CEST 2021
Gainetik irakurri dut Euskararen Aholku Batzordearen Ingurune Digitalean
Euskara Sustatzeko batzordeak argitaratutako aholkuak eta inpresio
pobrea eman dit orokorrean eta bereziki hezkuntza alorrean.
Hitz politak baina neurri zehatz gutxi eta batzuk nahiko inkoherenteak,
hala nola, animatzea profesionalei (argitaletxeei ulertzen dut)
sortutako hezkuntza-materialak lizentzia librean jartzea. 35. orr.
Baina penagarriena iruditu zait Hezkuntza komunitateko gailuak euskaraz
konfiguratu atalean (7.2) Linuxen gainean software libre eta euskaratuta
instalatzea errazagoa dela aitortu ondoren horrela dio:
"Azpimarratu da erabaki horiek hartzeko garaian, hizkuntza ez dela
izaten irizpide bakarra. Pedagogikoki eskaintzen dituzten aukerek,
erosotasunak eta kudeaketan egon litezkeen zailtasunek pisu handia
izaten dute erabakia hartzeko garaian.
Google Suite erabiltzea, esaterako, erraza da erabiltzaileen tzat,
besteak beste, ohituta daudelako hartara, elkarlanerako aukera ona
eskaintzen duelako eta mantenu lanak erosoagoak direlako. Gauza bera
gertatzen da Microsoften tresnekin. Aldiz, *Linuxen gainean lan egiteko
oinarrizko tresnak euskaratuta badaude ere, gehiago behar dira. Horretaz
gain, Linuxen soportea eta mantentze-lana arazo izan litezke, ikastetxe
barruan gaia****kontrolatzen duen jendea egotea eskatzen duelako*".
Hau da Linuxen ez omen dago nahiko tresna euskaraz eta Google eta
Microsoften alde egiten du batzordeak erosotasunagatik, erabiltzaileak
ohituta daudelako multinazionalen produktuak erabiltzen -gazteleraz-
eta eskoletan Linuxerako mantentze eta soportea eman ez delako. Ederra
batzordearen lana. Hori bada aholkatzen duena ulergarria da Hezkuntzak
chromebook eta windowsen alde egin duen apustua. Edo alderantziz da:
erabakia hartu dute eta gero batzordeari iradoki diote hori aholkatzea?
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20210603/d0dfb994/attachment.htm>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago