<html>
<head>
<meta http-equiv="Content-Type" content="text/html;
charset=windows-1252">
</head>
<body>
<p>Kaixo:</p>
<p>Ez nintzen izan testu horren sorkuntzan baina kontrakoa
errealitateari uko egitea da. Zergatik hautatu da google? Argi
eta garbi, Patxi Lopezek medio gabe martxan jarri zuen abiarazte
bikoitzaren arazoak ekiditeko. Klaustroetan zegoen arazo larri bat
zen klaseko ordua erdira murrizten zela, ez zelako aparatuak
martxan jartzea lortzen eta eskolan ez zegoelako mediorik arazo
horri irtenbide bat emateko.</p>
<p>Errealistak izan behar dugu. Arazoak sortzen dituzten
proposamenak atzera urratsak izango dira gure librezaletasunean.
Migrazio oker batek hurrengo aldaketak eragozten ditu.</p>
<p>Ematen diren urrats guztiak onak izan behar dira bestela
multinazional horiek bide denak erabiliko dituzte dena hankaz gora
jartzeko.<br>
</p>
<p>Pedagogikoki googleren classroom kaka bat da (hala dio HUHEZIKO
nire emazteak) baina ez du kale egiten inoiz, beti dabil.
Irakasleak klasea eman dezake kaka batekin bada ere eta klaseaz
ari da eta ez informatikaz (ulertzen ez duen gaia eta gorroto
duena ezjakin jartzen baitio ikasle guztien aurrean). <br>
</p>
<p>Analisian argi izan behar ditugu zeintzuk diren erabakiak
hartzeko arrazoiak. Moodle mila buelta ematen dio classroom bati,
baina badakite txukun jartzen eta konfiguratzen? klaustroak badu
horretarako borondaterik?</p>
<p><br>
</p>
<p>Nire iritzi xumean borondatea eta interesa erakusten dute
ikastetxetan jarri beharko genituzke indarrak eta lor dezagun
horiek babes ditzala jaurlaritzak. Helburua arrakasta izan behar
du ez ezarpen masiboa.</p>
<p>Arrakastarantz bidera ditzagun denak, arrakasta izan dadila
bilatzen dena.<br>
</p>
<p>izan libre izan euskaldun!</p>
<p>Ander Elortondo</p>
<p><br>
</p>
<p><br>
</p>
<p><br>
</p>
<div class="moz-cite-prefix">21/6/3 20:35(e)an, Alexander Gabilondo
, Librezale-en bidez igorleak idatzi zuen:<br>
</div>
<blockquote type="cite"
cite="mid:f445c7dd-4020-c5e2-b07e-2c7d51f37ce8@disroot.org">
<meta http-equiv="Content-Type" content="text/html;
charset=windows-1252">
<p>Gainetik irakurri dut Euskararen Aholku Batzordearen Ingurune
Digitalean Euskara Sustatzeko batzordeak argitaratutako aholkuak
eta inpresio pobrea eman dit orokorrean eta bereziki hezkuntza
alorrean.</p>
<p>Hitz politak baina neurri zehatz gutxi eta batzuk nahiko
inkoherenteak, hala nola, animatzea profesionalei (argitaletxeei
ulertzen dut) sortutako hezkuntza-materialak lizentzia librean
jartzea. 35. orr.</p>
<p>Baina penagarriena iruditu zait Hezkuntza komunitateko gailuak
euskaraz konfiguratu atalean (7.2) Linuxen gainean software
libre eta euskaratuta instalatzea errazagoa dela aitortu ondoren
horrela dio:</p>
<p>"Azpimarratu da erabaki horiek hartzeko garaian, hizkuntza ez
dela izaten irizpide bakarra. Pedagogikoki eskaintzen dituzten
aukerek, erosotasunak eta kudeaketan egon litezkeen zailtasunek
pisu handia izaten dute erabakia hartzeko garaian.<br>
Google Suite erabiltzea, esaterako, erraza da erabiltzaileen
tzat, besteak beste, ohituta daudelako hartara, elkarlanerako
aukera ona eskaintzen duelako eta mantenu lanak erosoagoak
direlako. Gauza bera gertatzen da Microsoften tresnekin. Aldiz,
<b>Linuxen gainean lan egiteko oinarrizko tresnak euskaratuta
badaude ere, gehiago behar dira. Horretaz gain, Linuxen
soportea eta mantentze-lana arazo izan litezke, ikastetxe
barruan gaia</b><b> </b><b>kontrolatzen duen jendea egotea
eskatzen duelako</b>".</p>
<p>Hau da Linuxen ez omen dago nahiko tresna euskaraz eta Google
eta Microsoften alde egiten du batzordeak erosotasunagatik,
erabiltzaileak ohituta daudelako multinazionalen produktuak
erabiltzen -gazteleraz- eta eskoletan Linuxerako mantentze eta
soportea eman ez delako. Ederra batzordearen lana. Hori bada
aholkatzen duena ulergarria da Hezkuntzak chromebook eta
windowsen alde egin duen apustua. Edo alderantziz da: erabakia
hartu dute eta gero batzordeari iradoki diote hori aholkatzea?<br>
</p>
<p><br>
</p>
<p> <br>
</p>
<br>
<fieldset class="mimeAttachmentHeader"></fieldset>
<pre class="moz-quote-pre" wrap="">_______________________________________________
Librezale mailing list
<a class="moz-txt-link-abbreviated" href="mailto:Librezale@librezale.eus">Librezale@librezale.eus</a>
<a class="moz-txt-link-freetext" href="https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale">https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale</a>
</pre>
</blockquote>
</body>
</html>