[Librezale] Librezale.eus zerbitzaria erabiltzeko eskaera

Porrumentzio porrumentzio a bildua riseup.net
Ast, Api 22, 22:17:49, CEST 2021


Iepa Mikel!
Ubuntu 20.04ra eguneratuta Python2 mantentze da ta PHP bertsioa eguneratuta dagola pentsatzet.

Nere SSH gakoak sartu zenitzazke zerbitzarian, nik sarbidea eukitzeko?
Bestela, Txopi, zuk ahalko zenun in?

2021(e)ko apirilak 22 20:10:44 (CEST)-(e)an, Mikel Olasagasti <mikel a bildua olasagasti.info>-(e)k hau idatzi zuen:
>Hau idatzi du Txopi (txopi a bildua ikusimakusi.eus) erabiltzaileak (2021 api.
>8, og. (20:06)):
>>
>> 21/4/7 14:29(e)an, mikelgs a bildua ni.eus igorleak idatzi zuen:
>> > 2021(e)ko apirilaren 7(a) 12:40:35 (CEST)-(e)an,
>> > gorkaazkarate a bildua ni.eus-(e)k hau idatzi zuen:
>> >
>> >     Nik ez dut gehiegi ulertu zer egin nahi duzun. Nire ezagutza
>teknikoak
>> >     oso eskasak dira. Nexcloud instantzia bat instalatzeari ondo
>deritzot.
>> >     Itzulpen memoria bat garatzeari ere bai. Oso oker ez banago,
>bere
>> >     garaian egin zen...
>> >
>> >     Nigatik aurrera. + 1
>> >
>> > Niri ere ideia politak iruditu zaizkit.
>> >
>>
>> Kaixo:
>>
>> Niri proposamen interesgarria iruditzen zait. Horretarako Librezaleko
>> ostalaria kudeatzen duen pertsonaren iritzia ere jakitea
>interesgarria
>> litzateke. Azken finean NextCloud makina horretan instalatzea
>suposatzen
>> dut eta agian Mikel Olasagastik izango du egungo instalazioaren eta
>> NextClouden eskakizunen bateragarritasunaren inguruko iritzirik edo
>> zalantzarik.
>
>> Mikel, hor zabiltza?
>
>Bai, baino nahi baino denbora gutxiago izan dut azkenaldian.
>
>> Aldaketa potoloa da eta ni ez naiz gai ikusten makinan horrelako
>> aldaketarik egiteko (adostuko baldin bagenu). NextCloud behin
>bakarrik
>> instalatu dut baina nire erabilera pertsonalerako eta Librezalek
>> sistemen ezagutza handiagoa duen administratzaile bat behar du.
>
>Instalazio natiboa egiteko arazoak izango genituzke azken
>bertsioarekin, ze makina oraintxe Ubuntu-18.04 bat da php-7.2 dakar
>eta azken bertsioak 7.3 edo 7.4 behar du.
>
>Sistema eguneratzea aukera bat da, baina aurrera begira, 22.04
>kaleratzean python2 ez denez egongo Mailman2-tik 3ra salto egin
>beharko litzateke ta gehiegi begiratu ez dudan arren lan pixkat
>hartuko du.
>
>Hobeto aztertu ta esango dizuet.
>
>> Bide batez, aipatu nahi dut nire SSH gakoak aldatu nituela eta
>> aspalditik ez dudala makinara sarrerarik. Sarrera berreskuratu nahiko
>> nuke txat desberdinetan aipatu ditudan gauzetarako:
>> - Wikiaren spam hedapenaren konfigurazioa aldatzeko, noizbehinka
>botek
>> galdera ondo erantzutea lortzen dutelako eta anabasa sortzen
>dutelako.
>> Gero eskuz konpondu beharreko anabasa ekidigarria.
>> - Hezkuntzan ere Librezaleko WordPress-ean bideo bat ezin igota
>> gabiltza. topaketak karpetarako redirect bat jarri nuen eta beldur
>naiz
>> kendu nahi dugun egunean sarrerarik izango ez dudan.
>>
>> Mikel, epostaz bidali nizun SSH gako publikoa ostalarian instalatuko
>> bazenu eskertuko nizuke. Ezin dut software osoa mantendu baina
>mantenu
>> lan txikiak egiten jarraitu nezake berriz sarrera izanez gero.
>
>Eginda!
>_______________________________________________
>Librezale mailing list
>Librezale a bildua librezale.eus
>https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20210422/80de231c/attachment.htm>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago