[Librezale] Librezale.eus zerbitzaria erabiltzeko eskaera
Mikel Olasagasti
mikel a bildua olasagasti.info
Ast, Api 22, 20:10:44, CEST 2021
Hau idatzi du Txopi (txopi a bildua ikusimakusi.eus) erabiltzaileak (2021 api.
8, og. (20:06)):
>
> 21/4/7 14:29(e)an, mikelgs a bildua ni.eus igorleak idatzi zuen:
> > 2021(e)ko apirilaren 7(a) 12:40:35 (CEST)-(e)an,
> > gorkaazkarate a bildua ni.eus-(e)k hau idatzi zuen:
> >
> > Nik ez dut gehiegi ulertu zer egin nahi duzun. Nire ezagutza teknikoak
> > oso eskasak dira. Nexcloud instantzia bat instalatzeari ondo deritzot.
> > Itzulpen memoria bat garatzeari ere bai. Oso oker ez banago, bere
> > garaian egin zen...
> >
> > Nigatik aurrera. + 1
> >
> > Niri ere ideia politak iruditu zaizkit.
> >
>
> Kaixo:
>
> Niri proposamen interesgarria iruditzen zait. Horretarako Librezaleko
> ostalaria kudeatzen duen pertsonaren iritzia ere jakitea interesgarria
> litzateke. Azken finean NextCloud makina horretan instalatzea suposatzen
> dut eta agian Mikel Olasagastik izango du egungo instalazioaren eta
> NextClouden eskakizunen bateragarritasunaren inguruko iritzirik edo
> zalantzarik.
> Mikel, hor zabiltza?
Bai, baino nahi baino denbora gutxiago izan dut azkenaldian.
> Aldaketa potoloa da eta ni ez naiz gai ikusten makinan horrelako
> aldaketarik egiteko (adostuko baldin bagenu). NextCloud behin bakarrik
> instalatu dut baina nire erabilera pertsonalerako eta Librezalek
> sistemen ezagutza handiagoa duen administratzaile bat behar du.
Instalazio natiboa egiteko arazoak izango genituzke azken
bertsioarekin, ze makina oraintxe Ubuntu-18.04 bat da php-7.2 dakar
eta azken bertsioak 7.3 edo 7.4 behar du.
Sistema eguneratzea aukera bat da, baina aurrera begira, 22.04
kaleratzean python2 ez denez egongo Mailman2-tik 3ra salto egin
beharko litzateke ta gehiegi begiratu ez dudan arren lan pixkat
hartuko du.
Hobeto aztertu ta esango dizuet.
> Bide batez, aipatu nahi dut nire SSH gakoak aldatu nituela eta
> aspalditik ez dudala makinara sarrerarik. Sarrera berreskuratu nahiko
> nuke txat desberdinetan aipatu ditudan gauzetarako:
> - Wikiaren spam hedapenaren konfigurazioa aldatzeko, noizbehinka botek
> galdera ondo erantzutea lortzen dutelako eta anabasa sortzen dutelako.
> Gero eskuz konpondu beharreko anabasa ekidigarria.
> - Hezkuntzan ere Librezaleko WordPress-ean bideo bat ezin igota
> gabiltza. topaketak karpetarako redirect bat jarri nuen eta beldur naiz
> kendu nahi dugun egunean sarrerarik izango ez dudan.
>
> Mikel, epostaz bidali nizun SSH gako publikoa ostalarian instalatuko
> bazenu eskertuko nizuke. Ezin dut software osoa mantendu baina mantenu
> lan txikiak egiten jarraitu nezake berriz sarrera izanez gero.
Eginda!
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago