[Librezale] Fwd: [itzul] Aldaketak Euskalbarren
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Ast, Api 8, 20:09:31, CEST 2021
Kaixo:
Elhuyarrek beste posta-zerrenda batean Euskalbarri buruz emandako
informazioa hona birbidaltzen dut.
Ondo izan,
Txopi.
-------- Birbidalitako mezua --------
Gaia: [itzul] Aldaketak Euskalbarren
Data: Thu, 8 Apr 2021 14:31:39 +0200
Nork: Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia <elhuyar-ht a bildua elhuyar.eus>
Erantzun-honi: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Nori: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Badira urte batzuk Euskalbar Firefox berrira egokitu genuela
<https://www.elhuyar.eus/eu/prentsa-aretoa/aldaketak-euskalbarren>,
orduan aipatu genuen garapenean aritu ziren lagunek lana uzteko nahia
agertu zutela eta Elhuyar Fundazioak bere gain hartzen zuela
eguneratzeko ardura. Bada, oraingoan, Elhuyarreko lankideek ez ezik
beste boluntario batzuek
<https://github.com/euskalbar/euskalbar/commits?author=Thadah> ere egin
dituzte eguneratze-lanak.
Azken bertsio honetarako egokitzapen lan hauek egin ditugu, besteak beste:
* Hiztegi-kontsulta hauek konpondu ditugu:
o Euskalterm
o Lexikoaren Behatokia
o Ortik Eta Emendik, Justo Mokoroa
o Auñamendi Eusko Entziklopedia
* Kontsultagune hauek gehitu ditugu:
o Euskara Batuaren Eskuliburua
o Oil & Gas hiztegia
o EODA: Euskal Onomastikaren Datutegia
o TZOS: Terminologia Zerbitzurako Online Sistema (EHU)
o Garaterm corpusa (EHU)
o Textreference corpusa (eu-es, eu-en)
Ezin aipatu gabe utzi hizkuntzen norabidea aldatzeko
laster-tekla bat gehitu dela; orain, ‘Ctrl + .’ tekla-konbinazioarekin
aldatu daiteke hizkuntzen norabidea, sagua ukitu beharrik gabe.
Gogoratu edonork lagundu dezakeela Euskalbar garatzen. Programazioaz
ezer ez badakizu, probatu, eta, orri honetan, eman akats
<https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues>e
<https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues>n berri
<https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues> edo eskatu aldaketak
<https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues>zein hiztegi berriak
<https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues>. Programazio-ezagutzak
izanez gero, Euskalbar <https://github.com/euskalbar/euskalbar>r
<https://github.com/euskalbar/euskalbar>en GitHub orritik
<https://github.com/euskalbar/euskalbar> kodea jaits dezakezu,
hobekuntzak edo gehikuntzak egin, eta, gero, onartzera
bidali. Eta gustura sartuko zaitugu garatzaile
<https://github.com/orgs/euskalbar/people>-
<https://github.com/orgs/euskalbar/people>taldean
<https://github.com/orgs/euskalbar/people> ere!
Baliagarri izango zaizuelakoan,
<https://www.elhuyar.eus/>
*Hizkuntza eta Teknologia*
Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
20170 Usurbil (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 36 30 40 |
elhuyar-ht a bildua elhuyar.eus |
<mailto:elhuyar-ht a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus* <https://www.elhuyar.eus/>
<https://www.elhuyar.eus/>
*PRIBATUTASUN-POLITIKA* <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago