<html><head></head><body>Iepa Mikel!<br>Ubuntu 20.04ra eguneratuta Python2 mantentze da ta PHP bertsioa eguneratuta dagola pentsatzet.<br><br>Nere SSH gakoak sartu zenitzazke zerbitzarian, nik sarbidea eukitzeko?<br>Bestela, Txopi, zuk ahalko zenun in?<br><br><div class="gmail_quote">2021(e)ko apirilak 22 20:10:44 (CEST)-(e)an, Mikel Olasagasti <mikel@olasagasti.info>-(e)k hau idatzi zuen:<blockquote class="gmail_quote" style="margin: 0pt 0pt 0pt 0.8ex; border-left: 1px solid rgb(204, 204, 204); padding-left: 1ex;">
<pre class="k9mail">Hau idatzi du Txopi (txopi@ikusimakusi.eus) erabiltzaileak (2021 api.<br>8, og. (20:06)):<br>><br><blockquote class="gmail_quote" style="margin: 0pt 0pt 1ex 0.8ex; border-left: 1px solid #729fcf; padding-left: 1ex;">21/4/7 14:29(e)an, mikelgs@ni.eus igorleak idatzi zuen:<br><blockquote class="gmail_quote" style="margin: 0pt 0pt 1ex 0.8ex; border-left: 1px solid #ad7fa8; padding-left: 1ex;"> 2021(e)ko apirilaren 7(a) 12:40:35 (CEST)-(e)an,<br> gorkaazkarate@ni.eus-(e)k hau idatzi zuen:<br><br> Nik ez dut gehiegi ulertu zer egin nahi duzun. Nire ezagutza teknikoak<br> oso eskasak dira. Nexcloud instantzia bat instalatzeari ondo deritzot.<br> Itzulpen memoria bat garatzeari ere bai. Oso oker ez banago, bere<br> garaian egin zen...<br><br> Nigatik aurrera. + 1<br><br> Niri ere ideia politak iruditu zaizkit.<br><br></blockquote> Kaixo:<br><br> Niri proposamen interesgarria iruditzen zait. Horretarako Librezaleko<br> ostalaria kudeatzen duen pertsonaren iritzia ere jakitea interesgarria<br> litzateke. Azken finean NextCloud makina horretan instalatzea suposatzen<br> dut eta agian Mikel Olasagastik izango du egungo instalazioaren eta<br> NextClouden eskakizunen bateragarritasunaren inguruko iritzirik edo<br> zalantzarik.<br></blockquote><br><blockquote class="gmail_quote" style="margin: 0pt 0pt 1ex 0.8ex; border-left: 1px solid #729fcf; padding-left: 1ex;">Mikel, hor zabiltza?<br></blockquote><br>Bai, baino nahi baino denbora gutxiago izan dut azkenaldian.<br><br><blockquote class="gmail_quote" style="margin: 0pt 0pt 1ex 0.8ex; border-left: 1px solid #729fcf; padding-left: 1ex;">Aldaketa potoloa da eta ni ez naiz gai ikusten makinan horrelako<br>aldaketarik egiteko (adostuko baldin bagenu). NextCloud behin bakarrik<br>instalatu dut baina nire erabilera pertsonalerako eta Librezalek<br>sistemen ezagutza handiagoa duen administratzaile bat behar du.<br></blockquote><br>Instalazio natiboa egiteko arazoak izango genituzke azken<br>bertsioarekin, ze makina oraintxe Ubuntu-18.04 bat da php-7.2 dakar<br>eta azken bertsioak 7.3 edo 7.4 behar du.<br><br>Sistema eguneratzea aukera bat da, baina aurrera begira, 22.04<br>kaleratzean python2 ez denez egongo Mailman2-tik 3ra salto egin<br>beharko litzateke ta gehiegi begiratu ez dudan arren lan pixkat<br>hartuko du.<br><br>Hobeto aztertu ta esango dizuet.<br><br><blockquote class="gmail_quote" style="margin: 0pt 0pt 1ex 0.8ex; border-left: 1px solid #729fcf; padding-left: 1ex;"> Bide batez, aipatu nahi dut nire SSH gakoak aldatu nituela eta<br> aspalditik ez dudala makinara sarrerarik. Sarrera berreskuratu nahiko<br> nuke txat desberdinetan aipatu ditudan gauzetarako:<br> - Wikiaren spam hedapenaren konfigurazioa aldatzeko, noizbehinka botek<br> galdera ondo erantzutea lortzen dutelako eta anabasa sortzen dutelako.<br> Gero eskuz konpondu beharreko anabasa ekidigarria.<br> - Hezkuntzan ere Librezaleko WordPress-ean bideo bat ezin igota<br> gabiltza. topaketak karpetarako redirect bat jarri nuen eta beldur naiz<br> kendu nahi dugun egunean sarrerarik izango ez dudan.<br><br> Mikel, epostaz bidali nizun SSH gako publikoa ostalarian instalatuko<br> bazenu eskertuko nizuke. Ezin dut software osoa mantendu baina mantenu<br> lan txikiak egiten jarraitu nezake berriz sarrera izanez gero.<br></blockquote><br>Eginda!<hr>Librezale mailing list<br>Librezale@librezale.eus<br><a href="https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale">https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale</a><br></pre></blockquote></div></body></html>