[Librezale] SoftwareLibreZalantzak blogeak + komunikazio taldea indartzeko gonbita

mikelgs a bildua ni.eus mikelgs a bildua ni.eus
Lar, Ira 19, 14:23:16, CEST 2020


Mastodon gelak existitzen dira? Egunero ikasten da zerbait!

Nik aurten ezin dut nire burua eskaini Librezale gisa idazteko, zalantzati sentituko nintzateke. Egia da berandu "txiokatzearen" sentsazioa dagoela. Gauza larririk ere ez edonola ere.

Ea norbait animatzen den laguntzeko!

2020(e)ko irailaren 19(a) 12:04:18 (CEST)-(e)an, Txopi <txopi a bildua ikusimakusi.eus>-(e)k hau idatzi zuen:
>Kaixo:
>
>Aste oso bat behar izan dugu baina Librezaleko komunikazio taldeko
>boluntarioek azkenean atera dugu Porruren laguntzarekin pad batean
>landu
>dugun testua eta SoftwareLibreZalantzak txat berriaren berri eman dugu
>blogean:
>https://librezale.eus/2020/09/19/txat-berria-software-libre-zalantzak/
>
>Sare sozialetan zabaldu dugu artikulua:
>https://mastodon.eus/@librezale/104890881375823312
>https://twitter.com/Librezale/status/1307250575508201474
>
>Komunikazio taldeko txapela jantzita nuena aprobetxatuz, beste gai
>batzuk ere zabaldu ditut gure Mastodon eta Twitter kontuetatik:
>
>Aurreko batean hemen aipatu nuen Common Voiceri buruzko inkestaren
>berri
>eman:
>https://framaforms.org/common-voice-contributors-survey-1594130628
>
>https://mastodon.eus/@librezale/104890869202647958
>https://twitter.com/Librezale/status/1307249578375348224
>
>HeL-eko artikulu hau ere zabaldu dut FSFko sinadura bilketarekin:
>https://hezkuntza.librezale.eus/2020/09/17/fsf-give-students-userfreedom/
>
>https://mastodon.eus/@librezale/104890938126291341
>https://twitter.com/Librezale/status/1307253555221483521
>
>Nik ez dut denborarik Komunikazio taldetxo horretan parte hartzeko,
>baina garrantzitsua iruditzen zait Librezalek Twitterren bakarrik ez
>idaztea, baizik eta Mastodon bezalako komunikazio plataforma libreetan
>ere. Beraz, Mastodoneko gela batean koordinatzen den taldetxo hori utzi
>behar dut, baina jende gehiago parte hartzera animatzea nahi nuke. Ez
>da
>lan asko baina gaudenok batzuetan berandu edo erreakzionatzen dugula
>iruditzen zait eta pertsona eta indar gehiago ondo etorriko
>litzatekeela
>uste dut. Ideiak eta proposamenak ongi etorriak dira!
>
>Beraz, inor animatzen bada, esan dezala Librezaleko txatean eta
>kideetako batek gonbidatuko du taldetxora (ni oraintxe atera naiz talde
>horretatik).
>
>Ondo izan,
>Txopi.
>_______________________________________________
>Librezale mailing list
>Librezale a bildua librezale.eus
>https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale

-- 
Nire Android gailutik bidalia, K-9 Mail erabiliz. Mesedez, barka ezazu nire laburtasuna.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20200919/6ed304c0/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago