[Librezale] SoftwareLibreZalantzak blogeak + komunikazio taldea indartzeko gonbita

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Lar, Ira 19, 12:04:18, CEST 2020


Kaixo:

Aste oso bat behar izan dugu baina Librezaleko komunikazio taldeko
boluntarioek azkenean atera dugu Porruren laguntzarekin pad batean landu
dugun testua eta SoftwareLibreZalantzak txat berriaren berri eman dugu
blogean:
https://librezale.eus/2020/09/19/txat-berria-software-libre-zalantzak/

Sare sozialetan zabaldu dugu artikulua:
https://mastodon.eus/@librezale/104890881375823312
https://twitter.com/Librezale/status/1307250575508201474

Komunikazio taldeko txapela jantzita nuena aprobetxatuz, beste gai
batzuk ere zabaldu ditut gure Mastodon eta Twitter kontuetatik:

Aurreko batean hemen aipatu nuen Common Voiceri buruzko inkestaren berri
eman:
https://framaforms.org/common-voice-contributors-survey-1594130628

https://mastodon.eus/@librezale/104890869202647958
https://twitter.com/Librezale/status/1307249578375348224

HeL-eko artikulu hau ere zabaldu dut FSFko sinadura bilketarekin:
https://hezkuntza.librezale.eus/2020/09/17/fsf-give-students-userfreedom/

https://mastodon.eus/@librezale/104890938126291341
https://twitter.com/Librezale/status/1307253555221483521

Nik ez dut denborarik Komunikazio taldetxo horretan parte hartzeko,
baina garrantzitsua iruditzen zait Librezalek Twitterren bakarrik ez
idaztea, baizik eta Mastodon bezalako komunikazio plataforma libreetan
ere. Beraz, Mastodoneko gela batean koordinatzen den taldetxo hori utzi
behar dut, baina jende gehiago parte hartzera animatzea nahi nuke. Ez da
lan asko baina gaudenok batzuetan berandu edo erreakzionatzen dugula
iruditzen zait eta pertsona eta indar gehiago ondo etorriko litzatekeela
uste dut. Ideiak eta proposamenak ongi etorriak dira!

Beraz, inor animatzen bada, esan dezala Librezaleko txatean eta
kideetako batek gonbidatuko du taldetxora (ni oraintxe atera naiz talde
horretatik).

Ondo izan,
Txopi.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago