<html><head></head><body>Mastodon gelak existitzen dira? Egunero ikasten da zerbait!<br><br>Nik aurten ezin dut nire burua eskaini Librezale gisa idazteko, zalantzati sentituko nintzateke. Egia da berandu "txiokatzearen" sentsazioa dagoela. Gauza larririk ere ez edonola ere.<br><br>Ea norbait animatzen den laguntzeko!<br><br><div class="gmail_quote">2020(e)ko irailaren 19(a) 12:04:18 (CEST)-(e)an, Txopi <txopi@ikusimakusi.eus>-(e)k hau idatzi zuen:<blockquote class="gmail_quote" style="margin: 0pt 0pt 0pt 0.8ex; border-left: 1px solid rgb(204, 204, 204); padding-left: 1ex;">
<pre class="k9mail">Kaixo:<br><br>Aste oso bat behar izan dugu baina Librezaleko komunikazio taldeko<br>boluntarioek azkenean atera dugu Porruren laguntzarekin pad batean landu<br>dugun testua eta SoftwareLibreZalantzak txat berriaren berri eman dugu<br>blogean:<br><a href="https://librezale.eus/2020/09/19/txat-berria-software-libre-zalantzak/">https://librezale.eus/2020/09/19/txat-berria-software-libre-zalantzak/</a><br><br>Sare sozialetan zabaldu dugu artikulua:<br><a href="https://mastodon.eus/@librezale/104890881375823312">https://mastodon.eus/@librezale/104890881375823312</a><br><a href="https://twitter.com/Librezale/status/1307250575508201474">https://twitter.com/Librezale/status/1307250575508201474</a><br><br>Komunikazio taldeko txapela jantzita nuena aprobetxatuz, beste gai<br>batzuk ere zabaldu ditut gure Mastodon eta Twitter kontuetatik:<br><br>Aurreko batean hemen aipatu nuen Common Voiceri buruzko inkestaren berri<br>eman:<br><a href="https://framaforms.org/common-voice-contributors-survey-1594130628">https://framaforms.org/common-voice-contributors-survey-1594130628</a><br><br><a href="https://mastodon.eus/@librezale/104890869202647958">https://mastodon.eus/@librezale/104890869202647958</a><br><a href="https://twitter.com/Librezale/status/1307249578375348224">https://twitter.com/Librezale/status/1307249578375348224</a><br><br>HeL-eko artikulu hau ere zabaldu dut FSFko sinadura bilketarekin:<br><a href="https://hezkuntza.librezale.eus/2020/09/17/fsf-give-students-userfreedom/">https://hezkuntza.librezale.eus/2020/09/17/fsf-give-students-userfreedom/</a><br><br><a href="https://mastodon.eus/@librezale/104890938126291341">https://mastodon.eus/@librezale/104890938126291341</a><br><a href="https://twitter.com/Librezale/status/1307253555221483521">https://twitter.com/Librezale/status/1307253555221483521</a><br><br>Nik ez dut denborarik Komunikazio taldetxo horretan parte hartzeko,<br>baina garrantzitsua iruditzen zait Librezalek Twitterren bakarrik ez<br>idaztea, baizik eta Mastodon bezalako komunikazio plataforma libreetan<br>ere. Beraz, Mastodoneko gela batean koordinatzen den taldetxo hori utzi<br>behar dut, baina jende gehiago parte hartzera animatzea nahi nuke. Ez da<br>lan asko baina gaudenok batzuetan berandu edo erreakzionatzen dugula<br>iruditzen zait eta pertsona eta indar gehiago ondo etorriko litzatekeela<br>uste dut. Ideiak eta proposamenak ongi etorriak dira!<br><br>Beraz, inor animatzen bada, esan dezala Librezaleko txatean eta<br>kideetako batek gonbidatuko du taldetxora (ni oraintxe atera naiz talde<br>horretatik).<br><br>Ondo izan,<br>Txopi.<hr>Librezale mailing list<br>Librezale@librezale.eus<br><a href="https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale">https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale</a><br></pre></blockquote></div><br>-- <br>Nire Android gailutik bidalia, K-9 Mail erabiliz. Mesedez, barka ezazu nire laburtasuna.</body></html>