[Librezale] SoftwareLibreZalantzak blogeak + komunikazio taldea indartzeko gonbita

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Lar, Ira 19, 16:25:16, CEST 2020


20/9/19 14:23(e)an, mikelgs at ni.eus igorleak idatzi zuen:
> Mastodon gelak existitzen dira? Egunero ikasten da zerbait!

Ene, lapsus bat izan da (begira beherago).

> 
> Nik aurten ezin dut nire burua eskaini Librezale gisa idazteko,
> zalantzati sentituko nintzateke. Egia da berandu "txiokatzearen"
> sentsazioa dagoela. Gauza larririk ere ez edonola ere.
> 
> Ea norbait animatzen den laguntzeko!
> 
> 2020(e)ko irailaren 19(a) 12:04:18 (CEST)-(e)an, Txopi
> <txopi at ikusimakusi.eus>-(e)k hau idatzi zuen:
> 
>     Kaixo:
> 
>     Aste oso bat behar izan dugu baina Librezaleko komunikazio taldeko
>     boluntarioek azkenean atera dugu Porruren laguntzarekin pad batean landu
>     dugun testua eta SoftwareLibreZalantzak txat berriaren berri eman dugu
>     blogean:
>     https://librezale.eus/2020/09/19/txat-berria-software-libre-zalantzak/
> 
>     Sare sozialetan zabaldu dugu artikulua:
>     https://mastodon.eus/@librezale/104890881375823312
>     https://twitter.com/Librezale/status/1307250575508201474
> 
>     Komunikazio taldeko txapela jantzita nuena aprobetxatuz, beste gai
>     batzuk ere zabaldu ditut gure Mastodon eta Twitter kontuetatik:
> 
>     Aurreko batean hemen aipatu nuen Common Voiceri buruzko inkestaren berri
>     eman:
>     https://framaforms.org/common-voice-contributors-survey-1594130628
> 
>     https://mastodon.eus/@librezale/104890869202647958
>     https://twitter.com/Librezale/status/1307249578375348224
> 
>     HeL-eko artikulu hau ere zabaldu dut FSFko sinadura bilketarekin:
>     https://hezkuntza.librezale.eus/2020/09/17/fsf-give-students-userfreedom/
> 
>     https://mastodon.eus/@librezale/104890938126291341
>     https://twitter.com/Librezale/status/1307253555221483521
> 
>     Nik ez dut denborarik Komunikazio taldetxo horretan parte hartzeko,
>     baina garrantzitsua iruditzen zait Librezalek Twitterren bakarrik ez
>     idaztea, baizik eta Mastodon bezalako komunikazio plataforma libreetan
>     ere. Beraz, Mastodoneko gela batean koordinatzen den taldetxo hori utzi

Okertu naiz, taldea *Matrixeko* gela batean koordinatzen dela esan nahi
nuen.

>     behar dut, baina jende gehiago parte hartzera animatzea nahi nuke. Ez da
>     lan asko baina gaudenok batzuetan berandu edo erreakzionatzen dugula
>     iruditzen zait eta pertsona eta indar gehiago ondo etorriko litzatekeela
>     uste dut. Ideiak eta proposamenak ongi etorriak dira!
> 
>     Beraz, inor animatzen bada, esan dezala Librezaleko txatean eta
>     kideetako batek gonbidatuko du taldetxora (ni oraintxe atera naiz talde
>     horretatik).
> 
>     Ondo izan,
>     Txopi.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago