[Librezale] Ideia berriak, Porru

mikelgs a bildua ni.eus mikelgs a bildua ni.eus
As, Urr 20, 22:39:32, CEST 2020


Ez dut denborarik hainbeste email irakurtzeko, baina mila esker eta animo Porru.

HeL-ekin eta Nextcloud euskaratzearekin bakarrik nago inplikatuta, eta hori ere ahal dudan neurrian. Nextcloud itzulpena dela-eta obligazioren bat betetzen ez dudala ikusten baduzue (wikian atal bat betetzea adibidez), abisatu mesedez.

Ondo izan!

2020(e)ko urriaren 20(a) 21:53:11 (CEST)-(e)an, Porrumentzio <porrumentzio a bildua riseup.net>-(e)k hau idatzi zuen:
>Milesker erantzuteagatik Ander, garrantzitsua da netzako erantzunik
>jasotzea :)
>
>Esan dezun bezela, metaproiektu haundi hoiek bakate beaien kudeatzeko
>modua ta bere hortan jarraituko dute, zalantzarik ez.
>Baño proiektu independenteek, ne ustez asko ta asko diala, ere behar
>dute laguntza ta partehartzea.
>
>Horregatik ondo eongo zan indako itzulpen fitxategi asko bilduko ditun
>korpus moduko bat. Ta garrantzitsua iruitze zait orokorra izatea, ez
>metaproiektutakoa, ikuspegi ezberdinak agertze dialako. Adibidez Ardour
>ta Audacity oso itzulpen eredugarriak iruitze zaizkit soinuari buruzko
>euskeran, baño ez dago modurik bertako korpusa ateratzeko.
>Hortxe gakoa.
>
>Jada inda don kodea ta abar ahalko zian erabili, noski. Ta hobena
>izango zan, software librean koxka.
>Ta onuragarria izango zan korpus hoi independentea izatea (amagama
>bezela) ta itzulpen plataformetan gehigarri gixa gehitu ahal izatea.
>Bada aukera ere Amagama-n proposatzea.
>
>Ta beste hizkuntza/kultura gutxituekin elkarlanian aitzea ulergarrina
>ere, erabat ados.
>Baño esan nun bezela, ideia bera da netzako garrantzitsuna.
>
>2020(e)ko urriak 20 10:08:03 (CEST)-(e)an, Ander Elortondo
><ander a bildua debagoiena.eus>-(e)k hau idatzi zuen:
>>Aupa!
>>
>>lehenik eta behin ikaragarri pozten nauk Porru horren gogotsu
>ikusteak,
>>
>>jakin badakigun trenak aurrera egin dezan norbaitek tiratu behar duela
>
>>eta. Librezale jada tren handi bat da eta bagoi asko ditu, (nik nahiko
>
>>vago azken aldian...).
>>
>>zure gogoetak ez dakit zein aplikazio duten oinairri (ardour, 
>>android...) baina nik bereizketa hau egingo nuke:
>>
>>Mozilla: honek pontoon plataforma dauka,  nire iritziz web apliakzio 
>>onena (bi xemeikoko iritzia). kate berrien abisuak ematen ditu barruan
>
>>sartuz gero, beharbada epostaz egiteko konfiguratu daiteke. proiektu 
>>osoak 40.181 kate dituen arren, euskaratzeko asmoa erakutsi ditugunak 
>>29.270 dira. Horietatik 26.412 euskaratuak, garrantzitsuenak.
>>
>>KDE: bere tamaina, aplikazio kopurua etab. apartekoak dira. TRUNK 
>>adarra, STABLE adarra... Xalbaren gidaritzaz svn bidez (laster git?) 
>>kudeatzen dira lokalean itzulita. datua: STABLE 136604 katetik 95.425 
>>itzulita. TRUNK adarra, 240.531 katetik 132.761 itzulita.
>>
>>GNOME: Ez dut sakonean ezagutzen baina sinple esatearren beste munstro
>
>>bat da.
>>
>>Libreoffice: Honek ere bere plataforma propioa dauka eta ez da
>proiektu
>>
>>makala.
>>
>>goikoak upstream nagusiak dira, nahikoa handiak inorekin ez
>>bateratzeko. 
>>Bertako po fitxategiak eskuragarri daude baina milaka dira. literalki.
>>
>>
>>Aplikazio solteak eta android aplikazioak gelditzen zaizkigu.
>>Horiendako 
>>zerbait egin behar balitz nik zera aztertuko nuke:
>>
>>+ jada egina dagoena berrerabiltzea, badago aukerarik itzulpen
>>kudekaeta 
>>plataformak berrerabiltzeko?
>>
>>+ Gure helburu berdinak dituzten hizkuntza gutxituekin koordinatzea, 
>>katalanak, galegoak.. ez gara bakarrak, batu ditzagun indarrak,
>zerbait
>>
>>egin behar bada...
>>
>>
>>Honi gehitu ubuntuk adibidez beretzat daukan launchpad eta zuzenean
>eta
>>
>>oinarri izateagatik  erabiliena den banaketa denez...
>>
>>
>>Asmoa ez da desanimatzea baina azterketa egiteko argazkia osotzea
>beste
>>
>>helbururik ez dut izan.
>>
>>
>>animo eta eutsi goiari, izan libre izan euskaldun!
>>
>>Ander
>>
>>20/10/17 09:32(e)an, Porrumentzio igorleak idatzi zuen:
>>>
>>> Egunon!
>>>
>>> Librezaleko azken asanblada geroztik ideiak pilatzen ibili naiz ta
>ya
>>
>>> ideia dexeten ditut, ustet zuekin partekatzeko unea heldu dala.
>>> Batzuk itzulpen-prozesutan faltan botaitutenak dia ta beste batzuk 
>>> itzulpenaz at, aplikazioak garatzekoak. Mezu hontan aipatu ingoitut
>>ta 
>>> gero gaiz gaiko mezuak idatzikoitut.
>>>
>>> Bakoitza azaldukot, ta esaiazue ea dagoneko existitzean holako zeoze
>
>>> ta ni errepikatzen ai naizen:
>>>
>>> 1. *Librezaleko itzulpenak berrikusteko egutegi partekatua*
>>> Nextcloudeko egutegi bat besteik ez, nun proiektu bakoitza 
>>> berrikusteko gertaera errepikakorrak dauden. Jakinarazpenak e-postaz
>
>>> jakinaraziko zian.
>>> Imajinatu Ardour dala berrikusteko aplikazioa; hauei bialiko
>>zitzaien: 
>>> Porrumentzio eta Enara (arduradunak), /Soinua/ zerrenda, 
>>> /Ikusentzunezkoak/ zerrenda, /Librezale/ zerrenda (orokorra)
>>>
>>> 2. *Itzulpen Bateratze Protokoloa*
>>> AmaGama, Machinery ta Weblate ta Crowdinenak bezelaxe, beste 
>>> itzulpenetako kateak iradokitzen dituztela antzekotasunan arabera, 
>>> baño libreki igo ahal izatea fitxategiak. Ite dan edozein itzulpen 
>>> berta igotzea izango zan hobena, ahalik ta gehien eukitzeko.
>>> Programazio-kodea aipatutako edozein hoietatik hartu liteke ta 
>>> elkarlanian in.
>>>
>>> 3. *Kate Berrien Abisu Protokoloa*
>>> Honek 1. puntua indargabetu lezake, baño hobe hola. Programatzaileek
>
>>> itzultzeke don kate berrin bat gehitzean, itzultzaileei abixatu 
>>> epostaz edo. Crowdinek automatikoki iteu hau.
>>> Amorrua eman izan dit jakiteak Ardourren bertsio berria atea dutela
>>ta 
>>> eztola euskeraz eguneratuta eztetelako ezta jakin're in.
>>> __________________
>>>
>>> 4. *tldr orriak* ("man" orri ulergarrigo ta atseginagoak)
>>*kolektiboki 
>>> itzuli*
>>> Orri asko ta asko dianez, onena maratoi antzeko bat itea.
>>>
>>> 5. Gure zonalderako egokitua don *eguraldi-iragarpen Android
>>aplikazio 
>>> bat* sortu
>>> AEMETeko datuak oso onak ta zehatzak dia, orduz ordukoak, baño ez do
>
>>> aplikazio librerik hoiek erabiltze dituna. Ta beste iragarpen 
>>> aplikazio libreak ez dute hainbesteko zehaztasunik.
>>>
>>> 6. *Jakinarazpenak jasotzeko orduak programatzeko Android aplikazio 
>>> bat* sortu (Notify Not)
>>> Daywise aplikazioan berdina, baño libre.
>>>
>>> 7. *Ura* *Android aplikazioa*
>>>
>>> OpenStreetMap-eko "ur edangarria" ta "ur txorrota" POIak baliatuta 
>>> mapa bat, zeinetan mapan ur iturriak ikuste dian
>>>
>>> 8. *Komun publikoen Android aplikazioa*
>>>
>>> Goikoan berdiña baño komun publikoen POIekin
>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Librezale mailing list
>>> Librezale a bildua librezale.eus
>>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale

-- 
Nire Android gailutik bidalia, K-9 Mail erabiliz. Mesedez, barka ezazu nire laburtasuna.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20201020/0822cccc/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago