<html><head>
<meta http-equiv="Content-Type" content="text/html;
charset=windows-1252">
</head>
<body>Ez dut denborarik hainbeste email irakurtzeko, baina mila esker eta animo Porru.<br><br>HeL-ekin eta Nextcloud euskaratzearekin bakarrik nago inplikatuta, eta hori ere ahal dudan neurrian. Nextcloud itzulpena dela-eta obligazioren bat betetzen ez dudala ikusten baduzue (wikian atal bat betetzea adibidez), abisatu mesedez.<br><br>Ondo izan!<br><br><div class="gmail_quote">2020(e)ko urriaren 20(a) 21:53:11 (CEST)-(e)an, Porrumentzio <porrumentzio@riseup.net>-(e)k hau idatzi zuen:<blockquote class="gmail_quote" style="margin: 0pt 0pt 0pt 0.8ex; border-left: 1px solid rgb(204, 204, 204); padding-left: 1ex;">
Milesker erantzuteagatik Ander, garrantzitsua da netzako erantzunik jasotzea :)<br><br>Esan dezun bezela, metaproiektu haundi hoiek bakate beaien kudeatzeko modua ta bere hortan jarraituko dute, zalantzarik ez.<br>Baño proiektu independenteek, ne ustez asko ta asko diala, ere behar dute laguntza ta partehartzea.<br><br>Horregatik ondo eongo zan indako itzulpen fitxategi asko bilduko ditun korpus moduko bat. Ta garrantzitsua iruitze zait orokorra izatea, ez metaproiektutakoa, ikuspegi ezberdinak agertze dialako. Adibidez Ardour ta Audacity oso itzulpen eredugarriak iruitze zaizkit soinuari buruzko euskeran, baño ez dago modurik bertako korpusa ateratzeko.<br>Hortxe gakoa.<br><br>Jada inda don kodea ta abar ahalko zian erabili, noski. Ta hobena izango zan, software librean koxka.<br>Ta onuragarria izango zan korpus hoi independentea izatea (amagama bezela) ta itzulpen plataformetan gehigarri gixa gehitu ahal izatea. Bada aukera ere Amagama-n proposatzea.<br><br>Ta beste hizkuntza/kultura gutxituekin elkarlanian aitzea ulergarrina ere, erabat ados.<br>Baño esan nun bezela, ideia bera da netzako garrantzitsuna.<br><br><div class="gmail_quote">2020(e)ko urriak 20 10:08:03 (CEST)-(e)an, Ander Elortondo <ander@debagoiena.eus>-(e)k hau idatzi zuen:<blockquote class="gmail_quote" style="margin: 0pt 0pt 0pt 0.8ex; border-left: 1px solid rgb(204, 204, 204); padding-left: 1ex;">
<p>Aupa!</p>
<p>lehenik eta behin ikaragarri pozten nauk Porru horren gogotsu
ikusteak, jakin badakigun trenak aurrera egin dezan norbaitek
tiratu behar duela eta. Librezale jada tren handi bat da eta bagoi
asko ditu, (nik nahiko vago azken aldian...).</p>
<p>zure gogoetak ez dakit zein aplikazio duten oinairri (ardour,
android...) baina nik bereizketa hau egingo nuke:</p>
<p>Mozilla: honek pontoon plataforma dauka, nire iritziz web
apliakzio onena (bi xemeikoko iritzia). kate berrien abisuak
ematen ditu barruan sartuz gero, beharbada epostaz egiteko
konfiguratu daiteke. proiektu osoak 40.181 kate dituen arren,
euskaratzeko asmoa erakutsi ditugunak 29.270 dira. Horietatik
26.412 euskaratuak, garrantzitsuenak. <br>
</p>
<p>KDE: bere tamaina, aplikazio kopurua etab. apartekoak dira. TRUNK
adarra, STABLE adarra... Xalbaren gidaritzaz svn bidez (laster
git?) kudeatzen dira lokalean itzulita. datua: STABLE 136604
katetik 95.425 itzulita. TRUNK adarra, 240.531 katetik 132.761
itzulita.</p>
<p>GNOME: Ez dut sakonean ezagutzen baina sinple esatearren beste
munstro bat da. <br>
</p>
<p>Libreoffice: Honek ere bere plataforma propioa dauka eta ez da
proiektu makala.<br>
</p>
<p>goikoak upstream nagusiak dira, nahikoa handiak inorekin ez
bateratzeko. Bertako po fitxategiak eskuragarri daude baina milaka
dira. literalki.</p>
<p><br>
</p>
<p>Aplikazio solteak eta android aplikazioak gelditzen zaizkigu.
Horiendako zerbait egin behar balitz nik zera aztertuko nuke:</p>
<p>+ jada egina dagoena berrerabiltzea, badago aukerarik itzulpen
kudekaeta plataformak berrerabiltzeko?<br>
</p>
<p>+ Gure helburu berdinak dituzten hizkuntza gutxituekin
koordinatzea, katalanak, galegoak.. ez gara bakarrak, batu
ditzagun indarrak, zerbait egin behar bada...</p>
<p><br>
</p>
<p>Honi gehitu ubuntuk adibidez beretzat daukan launchpad eta
zuzenean eta oinarri izateagatik erabiliena den banaketa denez...</p>
<p><br>
</p>
<p>Asmoa ez da desanimatzea baina azterketa egiteko argazkia osotzea
beste helbururik ez dut izan.</p>
<p><br>
</p>
<p>animo eta eutsi goiari, izan libre izan euskaldun!</p>
<p>Ander</p>
<div class="moz-cite-prefix">20/10/17 09:32(e)an, Porrumentzio
igorleak idatzi zuen:<br>
</div>
<blockquote type="cite" cite="mid:1a95d2fb-0be8-10bc-e2ff-55d7eae0978c@riseup.net">
<meta http-equiv="Content-Type" content="text/html;
charset=windows-1252">
<p>Egunon!<br>
</p>
<p>Librezaleko azken asanblada geroztik ideiak pilatzen ibili naiz
ta ya ideia dexeten ditut, ustet zuekin partekatzeko unea heldu
dala.<br>
Batzuk itzulpen-prozesutan faltan botaitutenak dia ta beste
batzuk itzulpenaz at, aplikazioak garatzekoak. Mezu hontan
aipatu ingoitut ta gero gaiz gaiko mezuak idatzikoitut.<br>
<br>
Bakoitza azaldukot, ta esaiazue ea dagoneko existitzean holako
zeoze ta ni errepikatzen ai naizen:<br>
<br>
1. <b>Librezaleko itzulpenak berrikusteko egutegi partekatua</b><br>
Nextcloudeko egutegi bat besteik ez, nun proiektu bakoitza
berrikusteko gertaera errepikakorrak dauden. Jakinarazpenak
e-postaz jakinaraziko zian.<br>
Imajinatu Ardour dala berrikusteko aplikazioa; hauei bialiko
zitzaien: Porrumentzio eta Enara (arduradunak), <i>Soinua</i>
zerrenda, <i>Ikusentzunezkoak</i> zerrenda, <i>Librezale</i>
zerrenda (orokorra)<br>
<br>
2. <b>Itzulpen Bateratze Protokoloa</b><br>
AmaGama, Machinery ta Weblate ta Crowdinenak bezelaxe, beste
itzulpenetako kateak iradokitzen dituztela antzekotasunan
arabera, baño libreki igo ahal izatea fitxategiak. Ite dan
edozein itzulpen berta igotzea izango zan hobena, ahalik ta
gehien eukitzeko.<br>
Programazio-kodea aipatutako edozein hoietatik hartu liteke ta
elkarlanian in.<br>
<br>
3. <b>Kate Berrien Abisu Protokoloa</b><br>
Honek 1. puntua indargabetu lezake, baño hobe hola.
Programatzaileek itzultzeke don kate berrin bat gehitzean,
itzultzaileei abixatu epostaz edo. Crowdinek automatikoki iteu
hau.<br>
Amorrua eman izan dit jakiteak Ardourren bertsio berria atea
dutela ta eztola euskeraz eguneratuta eztetelako ezta jakin're
in.<br>
__________________</p>
<p>4. <b>tldr orriak</b> ("man" orri ulergarrigo ta atseginagoak)
<b>kolektiboki itzuli</b><br>
Orri asko ta asko dianez, onena maratoi antzeko bat itea.<br>
<br>
5. Gure zonalderako egokitua don <b>eguraldi-iragarpen Android
aplikazio bat</b> sortu<br>
AEMETeko datuak oso onak ta zehatzak dia, orduz ordukoak, baño
ez do aplikazio librerik hoiek erabiltze dituna. Ta beste
iragarpen aplikazio libreak ez dute hainbesteko zehaztasunik.<br>
<br>
6. <b>Jakinarazpenak jasotzeko orduak programatzeko Android
aplikazio bat</b> sortu (Notify Not)<br>
Daywise aplikazioan berdina, baño libre.</p>
<p>7. <b>Ura</b> <b>Android aplikazioa</b><br>
</p>
<p>OpenStreetMap-eko "ur edangarria" ta "ur txorrota" POIak
baliatuta mapa bat, zeinetan mapan ur iturriak ikuste dian</p>
<p>8. <b>Komun publikoen Android aplikazioa</b></p>
<p>Goikoan berdiña baño komun publikoen POIekin<br>
</p>
<br>
<fieldset class="mimeAttachmentHeader"></fieldset>
<pre class="moz-quote-pre" wrap="">_______________________________________________
Librezale mailing list
<a class="moz-txt-link-abbreviated" href="mailto:Librezale@librezale.eus">Librezale@librezale.eus</a>
<a class="moz-txt-link-freetext" href="https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale">https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale</a>
</pre>
</blockquote>
</blockquote></div></blockquote></div><br>-- <br>Nire Android gailutik bidalia, K-9 Mail erabiliz. Mesedez, barka ezazu nire laburtasuna.</body></html>