[Librezale] Ideia berriak, Porru
Porrumentzio
porrumentzio a bildua riseup.net
As, Urr 20, 21:53:11, CEST 2020
Milesker erantzuteagatik Ander, garrantzitsua da netzako erantzunik jasotzea :)
Esan dezun bezela, metaproiektu haundi hoiek bakate beaien kudeatzeko modua ta bere hortan jarraituko dute, zalantzarik ez.
Baño proiektu independenteek, ne ustez asko ta asko diala, ere behar dute laguntza ta partehartzea.
Horregatik ondo eongo zan indako itzulpen fitxategi asko bilduko ditun korpus moduko bat. Ta garrantzitsua iruitze zait orokorra izatea, ez metaproiektutakoa, ikuspegi ezberdinak agertze dialako. Adibidez Ardour ta Audacity oso itzulpen eredugarriak iruitze zaizkit soinuari buruzko euskeran, baño ez dago modurik bertako korpusa ateratzeko.
Hortxe gakoa.
Jada inda don kodea ta abar ahalko zian erabili, noski. Ta hobena izango zan, software librean koxka.
Ta onuragarria izango zan korpus hoi independentea izatea (amagama bezela) ta itzulpen plataformetan gehigarri gixa gehitu ahal izatea. Bada aukera ere Amagama-n proposatzea.
Ta beste hizkuntza/kultura gutxituekin elkarlanian aitzea ulergarrina ere, erabat ados.
Baño esan nun bezela, ideia bera da netzako garrantzitsuna.
2020(e)ko urriak 20 10:08:03 (CEST)-(e)an, Ander Elortondo <ander a bildua debagoiena.eus>-(e)k hau idatzi zuen:
>Aupa!
>
>lehenik eta behin ikaragarri pozten nauk Porru horren gogotsu ikusteak,
>
>jakin badakigun trenak aurrera egin dezan norbaitek tiratu behar duela
>eta. Librezale jada tren handi bat da eta bagoi asko ditu, (nik nahiko
>vago azken aldian...).
>
>zure gogoetak ez dakit zein aplikazio duten oinairri (ardour,
>android...) baina nik bereizketa hau egingo nuke:
>
>Mozilla: honek pontoon plataforma dauka, nire iritziz web apliakzio
>onena (bi xemeikoko iritzia). kate berrien abisuak ematen ditu barruan
>sartuz gero, beharbada epostaz egiteko konfiguratu daiteke. proiektu
>osoak 40.181 kate dituen arren, euskaratzeko asmoa erakutsi ditugunak
>29.270 dira. Horietatik 26.412 euskaratuak, garrantzitsuenak.
>
>KDE: bere tamaina, aplikazio kopurua etab. apartekoak dira. TRUNK
>adarra, STABLE adarra... Xalbaren gidaritzaz svn bidez (laster git?)
>kudeatzen dira lokalean itzulita. datua: STABLE 136604 katetik 95.425
>itzulita. TRUNK adarra, 240.531 katetik 132.761 itzulita.
>
>GNOME: Ez dut sakonean ezagutzen baina sinple esatearren beste munstro
>bat da.
>
>Libreoffice: Honek ere bere plataforma propioa dauka eta ez da proiektu
>
>makala.
>
>goikoak upstream nagusiak dira, nahikoa handiak inorekin ez
>bateratzeko.
>Bertako po fitxategiak eskuragarri daude baina milaka dira. literalki.
>
>
>Aplikazio solteak eta android aplikazioak gelditzen zaizkigu.
>Horiendako
>zerbait egin behar balitz nik zera aztertuko nuke:
>
>+ jada egina dagoena berrerabiltzea, badago aukerarik itzulpen
>kudekaeta
>plataformak berrerabiltzeko?
>
>+ Gure helburu berdinak dituzten hizkuntza gutxituekin koordinatzea,
>katalanak, galegoak.. ez gara bakarrak, batu ditzagun indarrak, zerbait
>
>egin behar bada...
>
>
>Honi gehitu ubuntuk adibidez beretzat daukan launchpad eta zuzenean eta
>
>oinarri izateagatik erabiliena den banaketa denez...
>
>
>Asmoa ez da desanimatzea baina azterketa egiteko argazkia osotzea beste
>
>helbururik ez dut izan.
>
>
>animo eta eutsi goiari, izan libre izan euskaldun!
>
>Ander
>
>20/10/17 09:32(e)an, Porrumentzio igorleak idatzi zuen:
>>
>> Egunon!
>>
>> Librezaleko azken asanblada geroztik ideiak pilatzen ibili naiz ta ya
>
>> ideia dexeten ditut, ustet zuekin partekatzeko unea heldu dala.
>> Batzuk itzulpen-prozesutan faltan botaitutenak dia ta beste batzuk
>> itzulpenaz at, aplikazioak garatzekoak. Mezu hontan aipatu ingoitut
>ta
>> gero gaiz gaiko mezuak idatzikoitut.
>>
>> Bakoitza azaldukot, ta esaiazue ea dagoneko existitzean holako zeoze
>> ta ni errepikatzen ai naizen:
>>
>> 1. *Librezaleko itzulpenak berrikusteko egutegi partekatua*
>> Nextcloudeko egutegi bat besteik ez, nun proiektu bakoitza
>> berrikusteko gertaera errepikakorrak dauden. Jakinarazpenak e-postaz
>> jakinaraziko zian.
>> Imajinatu Ardour dala berrikusteko aplikazioa; hauei bialiko
>zitzaien:
>> Porrumentzio eta Enara (arduradunak), /Soinua/ zerrenda,
>> /Ikusentzunezkoak/ zerrenda, /Librezale/ zerrenda (orokorra)
>>
>> 2. *Itzulpen Bateratze Protokoloa*
>> AmaGama, Machinery ta Weblate ta Crowdinenak bezelaxe, beste
>> itzulpenetako kateak iradokitzen dituztela antzekotasunan arabera,
>> baño libreki igo ahal izatea fitxategiak. Ite dan edozein itzulpen
>> berta igotzea izango zan hobena, ahalik ta gehien eukitzeko.
>> Programazio-kodea aipatutako edozein hoietatik hartu liteke ta
>> elkarlanian in.
>>
>> 3. *Kate Berrien Abisu Protokoloa*
>> Honek 1. puntua indargabetu lezake, baño hobe hola. Programatzaileek
>> itzultzeke don kate berrin bat gehitzean, itzultzaileei abixatu
>> epostaz edo. Crowdinek automatikoki iteu hau.
>> Amorrua eman izan dit jakiteak Ardourren bertsio berria atea dutela
>ta
>> eztola euskeraz eguneratuta eztetelako ezta jakin're in.
>> __________________
>>
>> 4. *tldr orriak* ("man" orri ulergarrigo ta atseginagoak)
>*kolektiboki
>> itzuli*
>> Orri asko ta asko dianez, onena maratoi antzeko bat itea.
>>
>> 5. Gure zonalderako egokitua don *eguraldi-iragarpen Android
>aplikazio
>> bat* sortu
>> AEMETeko datuak oso onak ta zehatzak dia, orduz ordukoak, baño ez do
>> aplikazio librerik hoiek erabiltze dituna. Ta beste iragarpen
>> aplikazio libreak ez dute hainbesteko zehaztasunik.
>>
>> 6. *Jakinarazpenak jasotzeko orduak programatzeko Android aplikazio
>> bat* sortu (Notify Not)
>> Daywise aplikazioan berdina, baño libre.
>>
>> 7. *Ura* *Android aplikazioa*
>>
>> OpenStreetMap-eko "ur edangarria" ta "ur txorrota" POIak baliatuta
>> mapa bat, zeinetan mapan ur iturriak ikuste dian
>>
>> 8. *Komun publikoen Android aplikazioa*
>>
>> Goikoan berdiña baño komun publikoen POIekin
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.eus
>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20201020/8b7c9da3/attachment.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago