[Librezale] Ideia berria: Librezaleko itzulpenak berrikusteko egutegi partekatua

Porrumentzio porrumentzio a bildua riseup.net
Lar, Urr 17, 09:42:09, CEST 2020


Ohikoa da itzultzaile batzuk proiektuen ardurak pilatzea ta hainbeste 
eukita ezin denak mantentzea ta baitare aldrebes: norbaitek itzuli nahia 
baño ardura hartu nahi ez izatea. Eta ardura izenez utzi ta izanez 
partekatzen badegu?

Hau iteko Nextcloud egutegi partekatu bat baliatu genezake, nun 
proiektuak berrikusteko datak gertaera gixa sartu genitzazken. Bertan, 
gertaerak errepikaria izan beharko luke, beharren arabera (batzuk 
hilabetean behin, besteak 8 hilabetean behin).

Jakinarazpenak ondo eongo zan interesen arabera banatzea:

  * Taldekatzeak sortu interesen arabera:
      o Librezale Berrikuste zerrenda orokorra (jakinarazpen guztiak)
      o Gaikako Berrikuste zerrendak (harpidetzeko libre)
          + Ikusentzunezkoak
          + Android
          + Sistemaren tresnak
          + Zerbitzarirako tresnak
          + ...
      o Proiektuen arduradunak: ez dute zertan taldeak izan, baño
        proiektu bakoitzan jakinarazpenak bere arduradunek ere jaso
        beharko lituzkete
  * Gertaeretan ondo zehaztu ze talderi jakinarazi

/E-posta bidez in liteke, edo beste edozein modutan/

/
/

Modu hontan iruitze zait askoz errexo mantenduko ziala proiektuak ta lan 
zama banatu ingo litzakela. Ze iruitzen ideia? (Alde teknikoak alde 
batea utzita, lehenengo ideia)
//


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20201017/b2282c80/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago