[Librezale] Librezaleren asanblada berria

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Al, Eka 22, 11:50:56, CEST 2020


20/6/22 09:51(e)an, Julen Ruiz Aizpuru igorleak idatzi zuen:
> Egun on,
> 
> Hau idatzi du Txopi (txopi at ikusimakusi.eus) erabiltzaileak (2020 eka.
> 20, lr. (19:37)):
>>
>> Eztabaida/bidea elkarrekin egiteko, puntu beretik hasten garela ziurtatu
>> beharra dagoela uste dut. Bestela, hainbat mezuren ondoren, gauza
>> desberdinez hitz egiten gaudela konturatzeko arriskua ikusten dut.
> 
> Tira, azken mezu hauek irakurrita gaiaren norabidea galtzen ari dela
> nabari dut eta partida elkarrekin hasteko puntu hori bilatze aldera,
> asanblada ospatzeko proposamen zehatzak faltan ikusten ditut.
> 
> Errepikatzen dut nik ezingo dudala bertan egon eta ez dut uste hau nik
> egin behar nukeenik, baina geldiunea ikusita eta lehen harria botatze
> aldera:
> 
> - Noiz: uztailak 4, larunbata, goizeko 11etan
> - Non: fisikoki Bilbon, akustika onargarria duen lekuren batean +
> urrunetik jitsi gela bidez
> - Gai ordena: mesedez osatu eztabaidagaiak
> https://librezale.eus/wiki/2020-07-04_asanblada wiki orrian
> 
> Ea horri tiraka zerbait aurreratzeko moduan garen!

Bilboko Euskararen Etxera deitu dut:
https://euskararenetxea.eus/

Egun horretan areto guztiak dauzkate libre. Ordutegia: 10:00-14:00 eta
16:00-19:00. Wikia dago eraikin osoan. Gomendatzen digun aretoan, arbel
digitala dago (pantaila + bozgorailuak) eta 22 pertsona sartzen dira
gehienez segurtasun neurri guztiak hartuta (aulkiak hegaldunak dira eta
ezin dira mugitu segurtasunagatik). Eskaileretan eta bestelako lekuetan
musukoa erabiltzea beharrezkoa da.

Jende gehiago bilduz gero aipatu diot agian beste gela batean
bideokonferentzia berdinera konektatu gintezkeela eta oraingoz lekua
sobera dagoenez nahi badugu egiteko.

Leku egokia ematen du. Gehiago ere bilatu daitezke. Beste proposamenik?

Leku batera edo bestera joan, joateko asmoa dugunon zerrenda egiten joan
gintezke (wikian bertan?), kopurua pixka bat aurreikusteko.
Ordenagailutik urrun daudenak bideokonferentziakoek entzuteko nola egin
pentsatu genezake.

Ondo izan,
Txopi.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago